detalle dokuteka-generico-fitxa

Asun Garikano: "Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehenengo gizon zuria euskalduna zen"

Asun Garikano tolosarrak azken fasean dagoen bere lan berriaz hitz egin digu: "Kaliforniakoak da izenburu probisionala eta, ziur asko, udazkenean ikusiko du argia".

Bere lanbidea eta itzulpengintza ere izan ditugu hizpide.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Zer topatuko du irakurleak zure liburu berrian?
Lan luzea izan da, lau urte edo. Hilabete batzuk pasa nituen Kalifornian. Orduan, zer aurkituko du irakurleak liburu honetan? Beno, aurrez egin nuen Far Westeko Euskal Herria, eta liburu horretan kontatzen nuen edo jaso nituen euskaldunei buruzko testigantzak 1848tik aurrera, hau da, Kalifornian urrea aurkitu zen unetik aurrera. Orduan, liburu honetan atzera jo dut eta hemen Kaliforniako kontuak aipatzen dira, Kaliforniako euskaldunen kontuak, baina Kalifornia deskubritu zen unetik. Hau da, 1560. urte ingurutik. Orduan, liburua une horretan hasten da eta bukatzen da bestea hasten den momentuan, hau da, urrea aurkitzen denean.
Kontatzen du Kaliforniaren deskubrimenduaren, esplorazioaren eta kolonizazioaren historia guztia euskaldunen ikuspegitik. Hau da, Kaliforniaren hasierako urte horiek kontatuta daude bertan parte hartu zuten euskaldunen dokumentuetan oinarrituta. Hasi 1550. urte inguruan. Orduan pertsonaia bat azaltzen da, Fortun Ximenez izenekoa. Historialari guztiek esaten dutenez-eta hori izan zen Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehenengo gizon zuria. Izen horrekin ez dirudi, baina Fortun Ximenez euskalduna zen. Orduan, horrekin hasita Kaliforniako hasierako lehen urte horietan, euskaldun asko ibili ziren, bai nabigatzaileak, bai esploratzaileak, kolonizatzaileak, aurrerago misiolariak… Denak behartuta zeuden hara joaten zirenean han aurkitzen zutenari buruzko txostenak idaztera. Orduan dokumentazio pila bat dago. Nik liburuan dokumentazio hori berreskuratu dut eta hori eskaintzen diot irakurleari.

Dokumentazio-lana zaila izango zen, ezta?
Dokumentazio-lana izan da oso luzea. Han nengoen bitartean hasi nuen, hango artxiboetan ibili nintzen, bai Berkleyn, bai Santa Barbaran, dokumentu batzuk horrela lortu ditut, beste batzuk modu harrigarrian aurkitu ditut, interneten bitartez. Esate baterako, kontatu dudan istorioa, San Frantziskoko badian sartu zen bake botean zihoan kapilauak idatzi zuena ba lortu dut San Frantziskoko antikuario baten bitartez.
 

detalle2

Docuthèque

B2
11-09-2013

x61pRelaContWAR

  • Noelia Lataburu (Maramara taldea)
16291524

x61pViewCountWAR

5672

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR