detalle dokuteka-generico-fitxa

Fotomatoiak berriro modan

Telefono mugikorrak direla-eta, ematen zuen desagertzeko zorian zeudela fotomatoiak, baina bai zera. Ezkontzetan hasi omen dira berriro tramankulu horiek erabiltzen. Gai horren inguruan jardun dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1: Uste genuen modatik pasata zegoela, baina, keba, itzuli da berriro. Itzuli da fotomatoia, Maria.
KAZETARIA 2: Bai. Nork esango zuen, ezta? Duela urte batzuk argazkia azkar-azkar behar genuenean, ba, fotomatoira joaten ginen; gaur egun horren beharrik ez dago.
KAZETARIA 1: Teknologia berriekin ez, egia esan.
KAZETARIA 2: Ez, ez dago. Baina aurkitu diote, bai, fotomatoiari beste erabilera bat, eta zer, eta berriro berpiztu dela. Bueno, ba, fotomatoia. Hasi direla erabiltzen, non eta ezkontzetan eta ospakizun berezietan ere bai. Enpresa batzuk hasi dira zerbitzu horiek eskaintzen.
KAZETARIA 1: Eta telefonoz bestaldean dugu horretaz dakien lagun bat. Nerea Arana, egun on.
NEREA: Kaixo, egun on.
KAZETARIA 1: Zu ezkontza batean egon zara, ezta, laguntza baten ezkontzan, eta bertan fotomatoia.
NEREA: Hori da. Ba, bai. Begiratu, nire koinatu-koinatak ezkondu ziren uztailean, eta lehenengo aldiz han ikusi nuen fotomatoia. Eta, bueno, inbitatu guztiak gonbidatu genuen oso ideia orijinala iruditu zitzaigula, eta horrela abuztuan beste lagun bat ezkondu zen, eta lagun honi ere fotomatoia oparitu genion.
KAZETARIA 1: Jendeak galdetuko du nola erabiltzen den fotomatoi bat ezkontzan. Nola egiten da hori, Nerea?
NEREA: Bueno, ba, guk kontaktatu genuen Internetetik. Egia da hemendik kanpo askoz zerbitzu gehiago daudela holako gauzetarako. Guk kontaktatu genuen “La cabina gris” izena daukan enpresa batekin. Eta beraiei esan genien enpresa non ospatu behar zen eta dena. Ba, gerturatzen dira ezkontzara –kasu honetan 2 pertsona etorri ziren– eta ekartzen dute fotomatoia, dena kabina antzeko kaxa bat trezo batzuekin, hau da, peluka batzuekin, betaurreko batzuekin, eta abar. Eta horretan, dantza-saio bitartean, jartzen dira leku batean, eta 3 ordu gutxi gorabehera izaten dira, eta egoten dira han argazkiak ateratzen. Egiten dutena da 2 argazki berdin ateratzen dituzte: bat entregatzen zaie argazkia ateratzen dutenei, eta bestea, ordea, pegatzen da liburu batean. Eramaten dute kabinaz gain, liburu bat ere, eta horretan egiten dena da liburu horretan pegatu eta dedikatoria bat jarri ezkongaientzat.
KAZETARIA 2: Bueno, fotomatoia. Niri fotomatoiarekin burura datorkit fotomatoiko gortina; hori da lehenengo irudia. Gortina dauka gaur egungo fotomatoiak?
NEREA: Bai, gortina dauka. Da telefono-kabina bat bezala; alde bat da fijoa, argazkiak ateratzen diren lekua, eta beste guztia zerratzen da gortina batekin.
KAZETARIA 2: Beraz, ez dakit, binaka edo sartzen zineten argazkia ateratzeko, edo zenbat lagun kabitzen ote diren?
NEREA: Ba, uste dut gehienez 8-10 pertsona sartzen direla.
KAZETARIA 1: Handi samarra da, ezta?
NEREA: Bai, nahiko handia da. Bueno, 8-10 bata bestearen gainean. Bai dibertitua da porke nola pelukak eta trezo asko egoten diren, bueno, sartzen da jende pila bat han, askotan ez da ezagutu ere egiten zein den pertsona bakoitza, baina oso dibertitua da.
KAZETARIA 1: Nerea, zer esan zuten gonbidatuek?, baina, batez ere, zer esan zuten ezkonberriek?
NEREA: Bueno, ezkonberriek. Bueno, guk lagunari komentatu egin genion, esan genion beste ezkontza batean ikusi genuela, eta oso ideia polita iruditu zitzaigula, eta ea zer iruditzen zitzaion, ba, hori oparitzen bagenion. Eta berak baietz esan zigun, baina jakin gabe oso ondo zer zen. Nik uste dut gonbidatuentzat dela oso dibertigarria eta eurentzat ere bai oso errekuerdo polita gero etxera eroaten dutelako liburu bat gonbidatu guztiek sinatuta, gonbidatu guztien argazkiekin. Lagunak komentatu zigun exito totala izan zela.
KAZETARIA 2: Hau garestia da?
NEREA: Bueno, merkea ez da, baina uste dut ezkontzetan dena izaten dela nahiko garestia. Adibidez, hauek –Cabina gris-ekoak– etortzen dira Madriletik, eta kilometrajearen arabera, pixka bat garestiago edo merkeago izaten da, baina 700ren bat € inguruan.

detalle2

Docuthèque

B2
29-08-2013

x61pRelaContWAR

16291257
00:03:55

x61pViewCountWAR

5220

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR