detalle dokuteka-generico-fitxa

Erroten ibilbidea zabaldu dute Zeanurin

Hainbat errota oso txukun berritu dituzte Zeanurin (Bizkaia), eta orain museoak dirudite.

Ibargutxi baserriko errotan geldialdia egingo dute bisitariek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aitor Zabaleta berriemailea.- Hemezortzi kilometroko ibilbidea eta bederatzi errota. Horixe izan dute helburu Zeanuriko plazatik irten diren ibiltariek.
Aurten, sekula baino jende gehiago batu da, seiehun lagunetik gora.
Lehenengo geldialdia Ibargutxi baserriko errotan.
Satur Larrazabalen aita izan zen azken errotaria, baina familiak ondo zaindu du bolua.
Satur Larrazabal.- Saiatu gara apurtxu bat konpontzen eta jagoten/jaubetzen apurtxu bat eta beren ohiturari apurtxu bat segitzen.
A.Z.- Aspaldi ez dela, erreka eta errekasto askotan zeuden errotak. Uraren indarraz baliatuta, errota-harriek artoa ehotu eta irina egiten zuten. Gaur ia gehienak galdu dira, baina Zeanurin ez dituzte ahaztu nahi.
Emakumea.- Urte guztietan etorri gara eta aurten ere atzera berriro berdina ikusten, baina gustatzen zaigu eta etorri gara.
A.Z.- Ibilaldiaren bukaeran beste errota hau ikusi dute: Olabarri. Hau ere ederki asko gordeta dago. Tramankulu guztiek funtzionatzen dute eta irina egiteko gai da.
Fermin Pujanak bi maketa egin ditu errotak nola dabiltzan erakusteko.
Fermin Pujana.- Museo txikitxoa da, da bastante museo modestoa, da, bai. Denetik daukat hemen: errotako gauzak…


 

detalle2

Docuthèque

B2
15-07-2013

x61pRelaContWAR

16290861
01:09

x61pViewCountWAR

3486

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR