detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer egin txakur-kakak jasotzen ez dituzten jabeekin?

Jabeek txakurrak kalera atera, eta bertan uzten duten askotan kaka edo gorotza, jaso gabe. Gero beste norbaitek zapaldu dezake eta ez da oso atsegina izaten hori. Madrileko herri batean neurri bitxi bat hartu dute arazo horri aurre egiteko. Euskadi Irratiko Faktoria saioan gai honi buruz hitz egin dute; baita kaleko jendeari iritzia eskatu ere.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Txakur kakak. Jabeek txakurrak kalera atera, eta bertan uzten duten askotan jaso gabe, eta gero beste norbaitek zapaldu dezake eta oroigarria etxera eraman; ez da oso atsegina izaten hori.
Kasu hori Madrildik dator, Madrilgo Brunete herrian erabaki dute kalean jaso gabe geratzen diren kaka horiek txakurraren jabeari bere etxera helaraztea. Nola egin duten? Nola jakin kakak, gorotzak norenak diren? Ba, herrian 20 bat boluntario banatu zituzten. Horietako bakoitzak txakurrak kaka egin eta jabeak ez zuela jasotzen ikusten zuenean, jabearengana hurbildu eta disimulu handiz galderak egiten zizkioten: “Bai txakur polita!, zer arrazakoa da?” Galdera horien bidez eta jabeari izena galdetu gabe informazioa lortu, eta gero izenak udaleko erregistroan lortu zituzten. Eta gero jabeek etxean jaso zuten oroigarria, plastikozko poltsa batean, eta poltsa kartoizko kutxa batean sartuta. 147 pakete bidali zituzten –eta 147 gorotz– 147 jaberi. Opariarekin batera abisua ere bai: “Hurrengoan harrapatzen bazaitugu, isuna jarriko dizugu, 30 eta 300 € artean2. Kanpainak sekulako arrakasta izan du eta brunetearrek antzeman dute garbitasuna. Orain kaleak garbiago dauzkate.
Mikel Natxiondo gure lankidea kalean ibili da gai honi buruz galdezka: zer irudituko litzaizueke zure herrian ere erabakiko badu udalak zure txakurraren kaka horiek zure etxera bidaltzea?

HERRITAR GIZONEZKOA.Ba, ez dakit. Horretaraino iristea iruditzen zait oso tristea. Nik txakurrik ez daukat, asike, ez nuke nahi haien txakurren kakak jaso eta haien etxeetara bidali behar izatea. Baina, bueno, balio izan baldin badu, pozten naiz haiengatik.

KAZETARIA. Bueno, eta hemen zuk sarritan ikusten duzu kaka, txakurren kaka?

HERRITAR GIZONEZKOA. Bueno, asko aldatu da, azken urteetan asko nabaritu da, nire ustez. Batez ere, jende asko ikusten dut jasotzen, eta amorru handia ematen dit [lurrean] dagoenean, baina gutxiago dago, nabari da.

KAZETARIA. Eta hori oraindik eta gehiago gutxitzeko, badaukazu proposamenen bat?

HERRITAR GIZONEZKOA. Ez dakit. Nik multak jarriko nituzke, benetan. Txakurra daukanak hartu dezala ardura.

HERRITAR EMAKUMEA. Ba, nahiko makiavelikoa. Nik ez dakit ze puntutaraino, % 70 jaitsi bada, ba, bueno, efizientea da, hartutako neurria, baina niri pixka bat iluna iruditzen zait hartutako neurria eta, orduan, ez zait gustatzen.

KAZETARIA. Eta iruditzen zaizu jendeak batzen duela bere txakurraren kaka?

HERRITAR EMAKUMEA. Ikusi dut, bai, jendeak bere poltsa ateratzen duela eta batzen duela kaka, ez beti. Baina, noski, aurkitzen dituzu kakak hirietan, orduan, argi eta garbi dago guztiek ez dutela egiten, ezta?
Baina nik ez dakit zer puntutaraino hau, benetan, funtsezko gai bat den edo benetan pijada bat den. Ez dakit zer puntutaraino, hain den garrantzitsua. Kaka dago, ba, kaka dago, ez dakit nola esan. Txorien kaka ere badago eta kaka badaukagu eta kaka egiten dugu, ez dakit.

KAZETARIA. Ez dizu molestatzen, adibidez, kalean oinez zoazela, kaka aurkitzea zure aurrean?

HERRITAR EMAKUMEA. Ez, niri ez dit molestatzen; niri pertsonalki ez zait axola. Ze puntutaraino aseptikoa egin nahi dugun gizartea, niretzat ez da horren garrantzitsua. Ni ez naiz isunen…

ESATARIA. Bueno, azken honek esaten zigun bera ez dela isunen aldekoa. Eta esaten du “ez dakit zenbateraino den garrantzitsua gai hau, ematen du pijada bat dela”. Karlos.

KARLOS CID. Bueno, ni azken iritziarekin ez nago batere konforme.

ESATARIA. Zuk uste duzu…. Haserretu egin zara pitin bat?

KARLOS CID. Bai. Ez, ez. Konturatzen naiz zer makiavelikoa naizen. Iruditzen zait ekimen hori modu erradikalagoan egin beharko litzatekeela.

ESATARIA. Zer? Brunetekoa?

KARLOS CID. Bai, eta proposatzen dut zerbait. Hau da, kakak txakurrek ez dituzte uzten kale erdian kutxa baten barruan, ezta? Hor besterik gabe. Orduan nik…

ESATARIA. Kar, kar. Bere horretan bidaliko zenituzke

KARLOS CID. Jakina: sukaldean, egongelan, komunean….

ESATARIA. Din-don, tinbrea jo eta, “zu zara jabea, ezta, ba, tori”.

KARLOS CID. Jakina, eta horrela ikasiko dute. Kutxa baten barruan? Horrek ez du ezertarako balio. Eta azken finean, berak esan duena, hori pijada bat dela, ez duela garrantzirik… Aizu, hori espazio publikoa da, denok konpartitzen duguna. Nik horri sekulako garrantzia ematen diot, baina, batez ere, horregatik: igual huskeria eman lezake, baina espazio publikoa denona da eta denok zaindu behar dugu. Zure etxean egin nahi duzuna, baina denon etxean –hau da, kalean– ezin duzu edozer gauza egin.
Madrilen arazoa, gainera, igual Euskal Herrian baino latzago bihurtu da arrazoi batengatik: udal madarikatu honek ez duelako inbertitzen garbiketan. Lehen espaloiak garbitzen ziren astean behin; orain inoiz ez. Orduan, euririk egiten ez badu, eta hori Madrilen oso litekeena da, hor pilatu egiten dira eta lehortu, eta pilatu bata bestearen gainean; eta horrela gabiltza. Horregatik makiaveliko bihurtu naiz.

ESATARIA. Bueno, Xabierrek ere esan digu plaga bat iruditzen zaiola, txakur-gorotzena.

XABIER AMURIZA. Bai. Bakoitzak esperientzia ezberdinak ditu eta abar, eta ni ibiltzen naizen tokietan oraindik txakurrak gorotza egiten asko ikusten ditut, baina jasotzen ez ditut hainbeste ikusten. Eta orduan, ba, kalean zoazela edo espazio… Batez ere arriskua dago parkeetan eta belarra dagoen tokietan eta umeak jolasten ibiltzen diren tokietan , et derrepentean aurkitzen duzu, ba, aurkitzen duzuna, ezta? Orduan, ezin duzu kalean hizketan lasai hizketan gora begira joan, joan behar duzu behera begira eta sigi-saga joan behar duzu apartatzen, edo bestela, badakizu zer dagoen.Orduan, ni ibili naizen tokietan ikusten ditut batzen, baino gehiago ikusten ditut txakurra askatu eta jaramonik ez egiten, e!

ESATARIA. Bidaliko zenieke, Brugeten bezala.

XABIER AMURIZA. Joño! Hori ekimen bitxi bat da, ekimen erradikal bat, polita, eta orduan beldurrak funtzionatzen badu, ba, beldurra ez da garestia, orduan, ba, beldurrez zuzentzen badira ondo, baina hori ekimen bitxi bat da, hori ezin duzu herri guztietan zabaltzen hasi.

ESATARIA. Berez, hezkuntzak nahiko izan beharko luke, Xabier, jendeari…

XABIER AMURIZA. Hezkuntzak nahiko beharko luke; eta ez bakarrik txakurrak kaka egiten duenean, txakurra eskuan daramazunean, batez ere, tamaina bat baldin badauka, txakur hori zuk adina besteek edo ondokoak maite beharrik ez daukate. Eta jende askori txakurrak pixka bat atzera-edo eragiten die, edo beldurra ematen die. Orduan, zuk txakurra bera ere, animalia bera ere, animaliak ez dauka errurik, pixka bat distantzia batera gorde behar duzu beste pertsonengandik. Edozein txakur etortzen zaizu aurrera eta “ez, ez du ezer egiten”. Eta zer? Berak esan dizu ez duela ezer egiten edo nola da hori?

detalle2

Docuthèque

B1
09-07-2013

x61pRelaContWAR

16290833
00:06:18

x61pViewCountWAR

12452

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR