detalle dokuteka-generico-fitxa

Noiz eta zer afaltzen duzu?

Irati Jiménez, Consumer Eroski webguneko euskara edukien arduraduna da eta afariari buruz hitz egin du gaur "Faktoria" irratsaioan. Behar besteko garrantzia ematen al diogu afariari? galderari erantzun dio gaur.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1: Irati Jimenez, Consumer Eroski webguneko Euskara Edukien arduradunak, afariaz egin digu gogoeta. Irati, hola. Egun on!

Irati Jimenez: Kaixo, egun on!

Esataria 1: Bueno, ematen al diogu afariari duen garrantzia, Irati?

Irati Jimenez: Ba, ziurrenik ez. Ziurrenik afaltzen dugu pixka bat beranduegi, akaso, eta digestioa erdi eginda edo batere egin gabe joaten gara ohera, eta ez diogu ematen daukan garrantzia, ez, jakien artean. Esnatzen baldin bagara, adibidez, edo urdaila oso betea bezala edo batere energiarik gabe, are buruko minarekin ere, edo oso gaizki lo eginda, pentsatu behar dugu akaso afaria izan daitekeela arazoetariko bat.

Esataria 1: Beraz, problema da berandu afaltzen dugula eta digestioa, liseriketa ondo egin gabe joaten garela ohera?

Irati Jimenez: Adibidez. Eta baita ere askotan aukeratzen ditugula oso komenigarriak ez diren jakiak afaltzeko.

Esataria 1: Esate baterako?

Irati Jimenez: Ba, esate baterako, jende askok ohitura dauka batere ez afaltzearena, pentsatuta gizendu egiten duela, edo oso-oso gutxi, fruta pieza bat, adibidez, eta gero, handik tarte batera, gosea izaten dute ohera joan baino lehen eta beste edozer jaten dute, ez, justu lo egin baino lehen, esne oso basokada bat, edo batek daki, ez? Edo beti jaten dute, esate baterako, ogitartekoa, eta ogitarteko horren barruan joaten dira hestebeteak, esate baterako, edo zerbait frijitua bazkaritatik-edo sobratu dena, edo patata-tortilla bat nahiko… bueno, digestiorako bere tartea behar duena, edo etxean dabilen, esan duguna, hestebeteak, txorizoa, txistorra, antzekoak… edozein gauza frijitu, buelta eman eta ogi tartean, ez, oso kalorikoak direnak eta digestio luzeak dituztenak eta oso gantzatsuak direnak. Beraz, horiek ez dira komeni. Eta baita ere beste jaki bat pertsona askori ez zaiena komeni, haiek ikusiko dute, letxuga izan liteke. Letxugak zuntz asko dauka, eta nahiz eta osasungarria izan guztiz, egia da pertsona batzuei bereziki, haizeak-eta eragiten dizkiela, sentitzen dute urdaila erdi puztua bezala letxuga jaten dutenean. Fijatu daitezela, akaso ari direlako letxuga jaten afarietan eta ez da oso komenigarria egunaren momentu horretan jateko. Ez die pertsona guztiei eragiten baina esan liteke, esandakoa, zuntz disolbagarriezin asko dauka eta, beraz, ez da errazena digeritzeko.

Esataria 2: Bai, bueno, aipatu duzu asko jatea bezain kaltegarria izan daitekeela gutxiegi jatea…

Irati Jimenez: Bai, jende batek pentsatzen du afariak loditu egiten duela bereziki edo, ez dakit, halako leienda moduko bat. Afariak gizenduko du baldin eta ez baldin bada afari osasungarria eta ondo pentsatua, eta oso gantzatua baldin bada, baina ez du zertan gizendu behar, ez? Egia da afariaren ostean normalean ohera goazela eta, beraz, ez dugula jan behar afaritan eguneko kalorien erdia, esate baterako, ez? Hobe da goizean jatea ehuneko 25a, gero eguerdi partera jatea gehiena, eta askaritan, eta zuk esan bezala, hamarretan, hamaiketan, egitea fruta pixka bat, gero arratsaldean tostada batzuk edo, eta gauean, esandakoa, ez kaloria asko hartzea baina jatea, gero bestela, esandakoa, edo oso gosetuta esnatzen gara edo ez dugu lorik egiten, sekulako gosea daukagulako edo errazago izaten zaigu tarteka halako batean ezin diogu gehiago goseari eutsi. Edo baita jateko antsietatea ere bi gauza desberdin dira baina elkar lotuak daudenak, eta edozer jaten dugu: neberan zer dagoen?, ba horixe. Edo gaileta batzuk, edo txokolate ontza batzuk, antsietatea daukagulako, edo esandakoa, frijitukiren bat soberan geratu dena. Orduan, kontua ez da fruta-pieza bat jatea, jan dezagun, afaldu dezagun lasai, baina ondo aukeratuta jakiak. Eta ondo aukeratuta ordua, ahal dela.

Esataria 2: Bai, neurria hori da, beraz. Zein da afaririk egokiena?

Irati Jimenez: Ba, esate baterako… Asko izan litezke, esate baterako, arraina hartzen baldin badugu papillotean jarrita labean, esate baterako, edo baita saltsa arin batekin prestatuta ere, arazorik gabe lo egingo dugu. Entsaladak ere bai; jakina, lehen esan dugu pertsona batzuei  letxugak gehiegi puzten dietela urdaila, baina entsaladak oso aukera ona izan litezke afaltzeko, bereziki botatzen baldin badiegu, esate baterako, oilasko pixka bat, egosia edo sobratu zaiguna eguerditik pasta osatzeko, fruitu lehorrak… Askotan esaten dugu tarteka jan egin behar direla, ez, eskukadatxo bat, intxaurrak adibidez, edo beste askotarikoak, gustukoak ditugunak, edo etxean daukaguna… askotan, frigorifikoan ibiltzen diren… esate baterako, ganbak, langostinoak eta halakoak, tofu pixka bat, adibidez, barazkizaleek hainbeste estimatzen duten tofua, arroz pixka bat ere izan dezake entsaladak. Eta, beraz, bai, entsalada egin dezakegu, baita epela ere, nahiago baldin badugu zerbait beroagoa-edo sartu urdailera sartu lo egin baino lehen, baina esandakoa, pixka bat osatua, ez dadila bakarrik izan barazki hutsa baizik eta proteina pixka bat: gazta fresko bat, arrain-soberakinak ere bai, jakina, baldin baditugu, edo latako arrainak ere, oso onak. Eta esandakoa, zerbait epelagoa nahi baldin badugu, entsalada epela izan liteke. Edo har dezakegu, adibidez, salda bat eta gero fruta pixka bat, menestraren bat egiterik badugu, perfekto, arrautzak adibidez… Patata-tortilla ez da asko komeni digestio astunekoa delako eta patata frijituta daudenean ere nahikotxo kalorikoak dira, baina frijituta daudenean bai, baina beste askotariko tortillak egin ditzakegu.

Esataria 1: Irati, igual astakeri bat izango da baina babarrunak jan litezke afaltzeko?

Irati Jimenez: Hombre, eltzekariak ez dira komeni, printzipioz, afaltzeko, izaten dituzte dijestio luzeak, eltzekariak eta frijituta daudenak ez dira komenigarrienak, ez badugu afaltzen oso-oso goiz. Beraz, babarrunak, garbantzuak eta horrelakoak hobe dugu, zoragarri gozoak direnak, hobe dugu, eta gainera eguraldi honekin oraindik gogoa ematen duena, eguerdian.

Esataria 1: Bueno, on egin diezagula afariak! Irati, segi ondo.

Irati Jimenez: Gero arte.

Esataria 1: Agur, Irati.

Irati Jimenez: Agur.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B1
23-05-2013

x61pRelaContWAR

16290071
00:05:32

x61pViewCountWAR

6399

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR