detalle dokuteka-generico-fitxa

25 urte bete ditu Maizpide barnetegiak

Ia 20.000 euskaldun berri egin ditu Maizpidek 25 urtetan.

25 urteko ibilbidea ospatzeko, joan den asteburuan Lazkaon egindako ekitaldiaren berri ematen duen bideoa duzu ikusgai.

Maizpide barnetegiaren aurrean ateratako argazkia, joan den larunbateko ekitaldira gonbidatutako pertsona guztiekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon Urdangarin (Maizpide barnetegiko zuzendaria).- Bada, egia esan, 25 urte ez dira urtero betetzen eta ekitaldi gehiago ere baditugu, baina gaurkoa da ekitaldi nagusia eta orduan zera daukagu antolatuta: orain, 11etan, euskaltegia ireki dugu eta jendea etorri ahala euskaltegia erakutsiko diogu. Euskaltegia erakutsi eta astia baldin badaukagu, klase txiki bat eman ere bai, horretan aritzen gara-eta.
Gero, 12etan egingo dugu ekitaldi nagusia, dena Maizpideko langileok egina: geuk abestu, geuk dantzatu, geuk antzeztu… dena geuk egina eta gero, ekitaldia bukatu ondoren, bada, mokadutxo bat izango dugu, ordu bata aldera.

Maizpidek Maizpide bezala 25 urte daramatza, baina helduen euskalduntze-alfabetatzea askoz lehenago hasi zen Lazkaon, 60ko hamarkadan, eta indar handia izan zuen, leku aitzindaria izan zen eta bueno, orain 25 urte, bada, hau izan zen, nik esango nuke munduan sortu zen lehenengo euskarazko barnetegi iraunkorra eta geroztik, bada, hor aritu gara jo eta ke, ereindako hazi hori, bada, ondo erein zedin. Gure erronka da oraindik, beti esaten dugu euskaltegiok, gu jaio garela desagertzeko eta gu desagertuko garela hemen jendeak euskara dakienean.
Oraindik urte batzuetarako lana izango dugu, zoritxarrez, baina hori gertatuko balitz ere, munduan jende asko da euskara ikasi nahi duena, guk gero eta atzerritar gehiago izaten ditugu eta gure helburua da hemendik urte askotara, beste 25 edo 50 urtetara munduan zehar euskara ikasi nahi dutenek gaur egungo teknologiak erabiliz ikas dezatela beren herrietan eta gero ikasitakoa gehiago landu nahi dutenean, bada, hemen izango dute lekua.
Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea).- Zorionak emateko eguna da eta benetan eskertzekoa Maizpiden egin den lana. Dionisio Amundarainen garaietatik hasi eta gaurko egunak arte kate hau luzatu eta luzatu joan da, ezta? Eta egindako lana ikaragarria da. Begira, Maizpidetik pasa dira 25 urte hauetan ia 20.000 pertsona, 20.000 euskaldun berri egin ditu Maizpidek. Herri-aginteei dagokie euskaltegien lana babestea eta sustatzen jarraitzea, ze hori egiten ari baitira herri-aginteak aspaldiko urtetan. Momentu honetan bertan esan dezaket Jaurlaritzaren aurrekontuen gaia egunero-egunero, bada, pil-pilean dagoen honetan, helduen euskalduntze finantziazio-sistemari, euskaltegien finantziazio-sistemari, bere horretan, inolako jaitsierarik gabe eutsiko zaio 2013an ere, egin dugun aurrekontu-proiektuaren arabera. Ikasleei zuzenean diru-laguntzak emateko programa bat ere, ez zegoena joan den urtean, 700.000 euro, zeini? Bada, aprobetxamendu akademiko egokia izango duten ikasleei zuzenean diru-laguntza emateko. Helburu batekin: bada, azken batean, arrazoi ekonomikoa ez dadila izan arrazoi euskara ikasi nahi duenak euskara ikasteko ateetan geratzeko.


 

detalle2

Docuthèque

B2
16-04-2013

x61pRelaContWAR

16289144
03:15

x61pViewCountWAR

6227

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR