Docutec
Dibortzioek behera egin dute Euskadin
2012an gutxitu egin ziren dibortzioak, oro har, Euskadin. Bizkaian, berriz, gora egin zuten.
Euskadiko Guraso Bananduen elkarteak datuak plazaratu ditu. Kidetza elkarteak salatu du etxearekin geratzeko aitzakiapean, seme-alabak manipulatzeko arriskua dagoela.
Berriemailea.- Beste balantze bat. Kasu honetan dibortzioei buruzkoa. Iaz, orokorrean, gutxitu egin ziren Euskadin, baina gora egin zuten Bizkaian eta lurralde horretan igo zen gehien akordiorik gabeko banaketen kopurua, ehuneko bost, hain zuzen.
Horiek dira behintzat gaur Kidetza, Euskadiko guraso bananduen elkarteak plazaratu dituen datuak. Era berean, elkarte honek salatu du etxearekin geratzeko aitzakiapean, seme-alaba txikiak manipulatzeko arriskua dagoela.
Arantza Bergara.- gelditzen naiz etxearekin, umearekin, eta erabiltzen dut aukera hori eta guk esaten dugu hori ez dela neutrala izatea, ez?. Orduan, hor ikusten dugu aldaketa hori egin behar dela legearena.
