detalle dokuteka-generico-fitxa

National Geographic 2012 argazki-lehiaketaren irabazleak

2012 National Geographic Photography lehiaketako irabazleak izendatu dira. Aurten 150 herrialdetatik gorako argazkilari profesional nahiz amateurrek hartu dute parte eta 22.000 argazkitik gora aztertu dira. Hiru kategoriatan aurkeztu ziren lanak: pertsonak, lekuak eta natura.

Sari nagusiaren irabazlea natura mailan: Leherketa!

Busaba da animaliaren izena, Tailandiako Khao Kheow Open Zooko tigre emea.
Badirudi lehendik ere argazki asko atera zizkiola Ashley Vincent argazkilariak eta gero eta zailagoa gertatzen ari zitzaiola aurrekoetatik bereizten zen argazki bat lortzea. Horregatik, bisitatzen zuenean arreta handiz behatzen zuen animalia. Azkenean, aukera paregabea suertatu zen Busaba bere igerileku pribatuaz gozatzen ari zenean, igeri egin ondoren bere burua lehortzeko astintzen ari zela.
Argazkia eta izenburua: Ashley Vincent

1. postua lekuen kategorian: Matterhorn

Matterhorn edo Cervino, Alpeetako mendia, 4478 metro ilargi betean.
Argazkia eta izenburua: Nenad Saljic

1. postua pertsonen kategorian: Espezie sarraskijaleen artean

Egunaren bukaeran baimena ematen zaie emakumeei zabortegitik nahi dutena jasotzeko.

Argazkia eta izenburua: Micah Albert

Ikuslearen aukeraketa lekuen kategorian: Iceberg-ehiztariak

Iceberg bat zizelkatzea Inuit komunitatearen ohiko jarduera da edateko ura lortzeko. Ehizean asteburu batez aritu ondoren iceberg dotore batekin egin zuen topo Adam Coish argazkilariak. Aukera ezinhobea izan zen nahikoa izotz lortu eta bidaiaren bukaera bitarteko edateko ura lortzeko.

Argazkia eta izenburua: Adam Coish

Ikuslearen aukeraketa pertsonen kategorian: Amundsen-go espedizioa

Roald Amundsen esploratzaile famatuak egin zuen ibilbide bera egiten duen lasterketak Noruegako Mountainplateu Hardangervidda-ra daramatza partehartzaileak. Goi-lautada 100 kilometrotan zeharkatzen duen ibilbidea da berau, Amundsen-ek 1911n Hego polorako espedizioa prestatzeko egin zuen bide berbera. Amundsen-ek ez zuen lortu goi-lautada zeharkatzea eta eguraldi txarrarengatik itzuli egin behar izan zuen espedizioak. Hardangervidda zeharkatzea Hego poloa konkistatzea bezain arriskutsua eta gogorra zela esan omen zuen Amundsen-ek.

Argazkia eta izenburua: Kai-Otto Melau

Ikuslearen aukeraketa naturaren kategorian: Samurtasun-unea

Maran egunero gertatzen dira gauza berri eta desberdinak. Gepardo emea, Malaika izenekoa eta bere kumea ageri dira argazkian. Badirudi Malaikak ohitura duela ibilgailuen gainera salto egiteko eta bere amarengandik, Kike izeneko gepardo emearengandik, ikasi zuela eta honek, berriz, bere ama Amberrengandik. Malaika ere bere kumeari irakasten ari zaio eta honek turistentzako aukera berri bat esan nahi du. Malaika eta bere kumearen arteko une samurretako bat da argazkia eta zorte handia izan zuen argazkilariak atera ahal izan zuelako.

Argazkia eta izenburua: Sanjeev Bhor

Ohorezko aipamena: Elurretan sagua harrapatzen ari den azeri gorria

Azeriak, duen entzumen bikainari esker, elur azpian 2 metrotara dagoen sagua atzeman du. Airean salto egin eta udaberriko elur-geruza zulatu du bere sudurrarekin. Gorputza erabat bertikalean dauka elur azpiko sagua harrapatzen duen bitartean.

Argazkia eta izenburua: Michael Eastman

Ohorezko aipamena: Dragoi itsasontzi-lasteketa txinatar tradizionala

Dragoi-nabigazioa txinatar ikuskizun tradizionala da, festetan antolatzen dena, batez ere. Bi mila urtetik gorako tradizioa du Txinan.
Argazkia eta izenburua: ¿¿¿
 

Ohorezko aipamena: Islandia ekialdea

Glaziarreko izotz-puska bat itsasertzean garbitzen da, Islandiako ekialdeko kostaldean. Udan atera zen argazkia eta 4 minutuko esposizio bat izan zen. Argazkilariak argi gehigarria erabili zuen 2 minutuz izotza argiztatzeko.

Argazkia eta izenburua: Eric Guth

Ohorezko aipamena: Gatibua

Indonesiako Bekasi herrian dagoen Yayasan Galuh errehabilitazio-zentroan ateratako argazkia. Zentroak osasun mental urria duten 250 pazientetik gora hartzen ditu. Gehienak baliabide eskasak dituzten familiengandik datoz, zenbaitek ez du etxerik eta zentroan uzten ditu poliziak kaletik jaso ondoren. Gaixo hauek jasotzen duten tratamendu bakarra azala zaintzekoa da. Ez zaie ebaluaziorik egiten, psikoterapia edo botika psikiatrikorik ez zaie eskaintzen. Gaixoen herena kateaturik dago. Neurri hau arriskutsuak, kontrolaezinak eta bortitzak direnekin hartzen da.

Argazkia eta izenburua: Wendell Phillips

Ohorezko aipamena: Eiffel beldurgarria

Neguko egun ilun batez landutako argazkia, ikuslearengan sentipen berezia sortu nahian Eiffel dorre ezaguna ikusita.

Argazkia eta izenburua: Indra Swari Wonowidjojo

Ohorezko aipamena: Harraparitza, gertutik eta pertsonala

Milaka arrainez inguraturik zegoen argazkilaria eta modu sinkronikoan mugitzen ziren arrainok, gertatzen ari zen harraparitzagatik. Esperientzia sinestezina izan zela dio egileak.

Argazkia eta izenburua: Fransisca Harlijanto

Ohorezko aipamena: Ursus arctos horribilis (Grizzly hartza)

Ehiza-bide batean zulatzen ari zen Alaskako hartz basati honen argazkia inprobisatutako gailu bat erabiliz atera zen.

Argazkia eta izenburua: Jason Ching

Ohorezko aipamena: Trikimako-arrantza

Trikimako-arrantza Sri Lankan bakarrik aurki daitekeen arrantza-teknika mota bat da. Arrantzaleak Petta izena duen zeharkako barra baten gainean esertzen dira, koralezko arrezifean sartutako zutoin bertikal bati lotuta. Argazkiak erakusten du zein ezegonkorra den arrantzaleen jarrera.

Argazkia eta izenburua: Ulrich Lambert

Iturria: http://www.boston.com/bigpicture/2013/01/2012_national_geographic_photo.html
 

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
16-01-2013

x61pRelaContWAR

16286278

x61pViewCountWAR

6744

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR