Beherapenek on egingo diete denda txikiei?

2012a ez da urte ona izan merkatarientzat eta Gabonetako kanpaina ere ez da nahikoa izan urtea ondo amaitzeko.

Merkealdian ondo saltzea espero dute dendariek.


Transcription:[+] Transcription:[-]
Mayi Tolosa berriemailea.- Beherapenek on egingo ote dieten denda txikiei, horren zain dira merkatariak merkealdiaren hasiera honetan. 2012a ez da urte ona izan beraientzat eta Gabonetako kanpaina ere ez da nahikoa izan urtea ondo amaitzeko. Azken astea hobea izan da, baina lehenengo hiru asteetan ehuneko hamabost egin zuten behera salmentek joan den urtekoekin alderatuta. Bi arrazoi nagusi aipatzen dituzte kolpe hori azaltzeko: BEZaren igoera eta aparteko soldatarik eman ez izana. Bizkaiko Merkatarien Elkartetik 2012koa krisia hasi zenetik urterik txarrena izan dela diote eta ehuneko 12 edo 13 egin dutela behera salmentek. Gauzak horrela, 2013a urte erabakigarria izango dela aurreikusten dute eta beherapenetan nahikoa saldu ezean, urteko lehen seihilekoan denda askok itxi ere egin beharko dutela uste dute. Egoera ekonomikoak berdin jarraituz gero, lehen hiru hilabeteak bereziki dramatikoak izango omen dira.

Intéressant pour vous



B2
08-01-2013
16285684
01:09
4087