detalle dokuteka-generico-fitxa

Auzo-konposta

Gero eta gehiago dira konposta egitea erabakitzen duten familiak, nahiz eta etxean bertan lekurik ez izan.

Sasieta Mankomunitatean mila lagunetik gora ari dira konposta egiten eta Ormaiztegin, auzo-konposta izeneko esperientzia berria jarri dute martxan. Horren guztiaren berri ematen digu bideoak.

Transcription:[+] Transcription:[-]
KAZETARIA. Sasietan mila baino gehiago dira dagoeneko konposta egiten duten bizilagunak. Mankomunitatetik aholkularitza-zerbitzu bat jarri da abian: honen berrikuntza nagusia familiei egiten zaien bisita teknikoa da. ENRIKE ENPARANTZA (Sasietako teknikaria). Bisita bat egiten da, ikusten da zer moduz ari diren konposta egiten. Tenperatura hartzen zaio, aholkuak ematen zaizkio, zerbait hobetzeko moduan baldin badago, ze askotan oso ondo egiten dute, ba esaten zaie nola egin edo falta baldin bazaie materiala, ba Sasietako garbiguneetan ere eskaintzen du. K. Konpost-egile hauez gain, Ormaiztegin esperientzia berri bat jarri dute martxan: auzo-konposta. E. E. E, hemen atzean ikusten duzuen gune hau da auzo-konposta; esan auzo-konposta dela, hemen ikusten duzuen bezala, etxeak daude, hauek ez dira ez baserriak, ez adosatuak, ez etxe bakarreko etxebizitzak, eta etxe barruan ba konposta egitea zaila da. E, horri soluzioa emateko ba badago sistema bat, dela, ba beno, bizi, konposta egitea baina bizilagunen artean. Ba bilatzen dute tokitxo bat jartzeko konpostagailuak, handiagoak izaten dira. Euren artean adostu beharra daukate, antolatu beharra daukate, eta beno, eta konposta egiten hasten dira. Guk pixka bat laguntzen diegu, tailer bat ematen diegu, jarraipena ematen zaie, noizbehinka etortzen gara ikustera ea zer moduz ari diren egiten… K. Oraingoz bi auzo-konposgune jarri dituzte, eta 20 familiak erabiltzen dituzte. Bizilagunak pozik daude sistema berriarekin. IÑAKI ZULOAGA (Bizilaguna). Hori da aukera ematen dizuna: egunero jaisteko edo patata-azalak edo platanoa jaten duzunean, nahi baduzu segituan jaitsi. O sea, ez daukazu etxean eduki beharrik. De hecho, etxean edukitzen duzu kubo txiki batean, baina beno, egun-erdia edo egun bat osoa edo. Usaia nola ez dugun, ez digun ematen ari, etxean ere, balkoian edo terrazan edukitzen duzu. Gero, norberak nahi duenean, nahi duen orduan etorri, eta hor botatzen du konpostatzera. Nire ustez, nahiko kezkak neuzkan baina oso sinplea izan da, oso erraza. Jendeak oso gustura hartu du. Bat…zalantzak baziren, dudarik gabe… baina jendea dago oso kontentu. Ez zuen espero… Jendeak berak esaten du. "joe, jakin izan banian lehenagotik hasiko nintzen eta tema honekin". JON INSAUSTI (Udaleko hondakinen arduraduna). Azkenean hau da sistema bat, ba autogestio-sistema bat, ez? Beraiek, hondakinak sortzen dituztenak, tratatzen dituzte modu erraz batean, eta emaitzak ba, beraiek antolatuko dira, edo bakoitzaren loreentzako, baratzarentzako, edo… Hori gu jada ez gara sartzen, baina.. Eta ez balu irteerarik, eta edukiko du seguru aski, ba, hemen, jardinetan… Azkenean ongarria denez, ba ez dago arazorik. Orain arte udala gustura egoteko moduan dago, ez? Ze, egia esan, hemen ikusten den etxola hauek, Zero Zaborreko talde…beraiek, Irizar kooperatibari eskatu zioten eta beno, eman, eskuratu ziguten eta gero konpostagailuak eta abar, bai, Diputazio eta zeraren artean, Sasietaren artean ba ekarri zizkiguten eta beno, azkenean gure, gure zera izan da terrenoaren egokitzapena, eta gutxi gehiago. K. Udalak, auzo-konpost sistema hau zabaldu nahi du, horregatik zenbat familiak parte hartu nahi duten jakin ondoren, herriko mapa bat prestatuko du.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
07-01-2013

x61pRelaContWAR

16285662
03:19

x61pViewCountWAR

4236

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR