detalle dokuteka-generico-fitxa

Sexismoa

Bilera batean atera zen gaia. Mutil batek atera zuen. Iragarki bat sexista omen da baina, behingoagatik, biktimak gizonezkoak dira.

Bilera batean atera zen gaia. Mutil batek atera zuen. Iragarki bat sexista omen da baina, behingoagatik, biktimak gizonezkoak dira. Pentsatzen dut askok ezagutuko duzuela iragarki hori. Egia esan, ez dut zehazki oroitzen zer gertatzen den baina gizon bat ateratzen da zerbait egiten eta uste dut kafea iragartzen dutela. Kontua da amaieran emakumezko baten ahotsak ondokoa esaten duela: «Zorionak. Estreinakoz, gizonok bi gauza batera egin ahal dituzue».

Nire lankide horrek dioenez, alderantziz balitz, Emakunde eta emakumeek osatutako beste makina bat elkarte feministek salatu zuten honezkero aipatu anuntzioa. Bai, baliteke arrazoia izatea. Baina kontua ez da hori. Hara, niri iruditzen zait aztertu behar dena iragarkiaren jatorria dela.

Imajina dezagun agentzia bateko sortzaile taldea lanean. Halako batean norbaitek ideia bat dauka eta aipatu leloa botatzen du mahai gainera, «Estreinakoz gizonek bi gauza egin ahal dituzue batera». Jendea marmarka iritzia ematen, batzuk baietz, besteak ezetz, probokatzailea dela, umorez egina dagoela, gizonen inteligentziarekin sartzea dela. Azkenean bale, aurrera. Aurrera, bai, baina aldez aurretik jakinda zein izan daitezkeen ondorioak. Alegia, aldez aurretik ondo neurtuta iragarki hori probokazioa dela. Aldiz, emakumeen erabilpen sexista egiten denean ez dut uste publizistek antzeko balorazioak egingo dituztenik.

Esan nahi dut gizonen erabilpena ondo neurtua izaten dela, sexista gerta daitekeena, baina nahita egindakoa. Emakumeen erabilera, ordea, modu naturalean ateratzen da. Gizartean hala ematen delako. Eta hori da problema. Gizonen erabilpena artifiziala dela. Emakumeena, aldiz, naturala.

 

detalle2

Docuthèque

B2
02-10-2005

x61pRelaContWAR

  • Osoro , Jasone
16284833

x61pViewCountWAR

1339

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR