detalle dokuteka-generico-fitxa

Zazpi kolore

Durangoko azokan Zazpi kolore izeneko liburua aurkeztuko digu Jon Arretxe idazleak.

Munduan zehar bisitatu dituen herrialdetako kulturetan koloreek izan dezaketen esanahi ezberdinak dira liburuaren haria.

12. zinta / 02.52.51

Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon Arretxek liburua atera du, hauek ez bezala, honek lana egin du Durangoko Azokarako. Zazpi kolore izena du liburuak eta munduan zehar eta kultura ezberdinetan kolore batek izan ditzakeen esanahi desberdinak jasotzen ditu. Leire Zorrozua ibili da koloreak nahasten.

Leire Zorrozua: Baltzetik hasi eta… baltza gure herrialdean heriotza da, edo heriotzaren kolorea. Beste batzuetan, ostera, zuria.

Jon Arretxe: Bai, hori da, liburuaren hasiera eta amaiera. Heriotzagaz hasten da baina heriotz negatiboagaz, hemen ikusten dogun moduan gauza beldurgarria, ez dakigula zer dagoen atzean, zer edo zer ete dago, gauza nahiko negatiboa da, eta liburua amaitzen da zuriagaz, kolore zuriagaz, eta hori da heriotza Ekialdeko hainbat lekutan, eta beste era batera ikusten da.

L. Z.: Grisa, tristuraren kolorea?

J. A.: Indiakoa da emakume hori eta  ikusten dogu sari dotore horregaz oso apainduta, oso ederto apainduta, itxuraz argia dariola, ezta, baina gero kopetilun eta barrua iluna dauka. Zergatik? Ba, zapalduta bizi dalako, munduko mila emakume, makina bat emakume lez, ez? Bildurra, arriskua, odola… bueno, holango egoeratatik bere pasatuta nago, hortik zehar, ez?, ze  hainbat urte daroadaz daramat bidaiak egiten eta horrek momentuak sartu dodaz.

L. Z.: Gehiegia, sentsazino-nahaste bat, argiarena, misterioarena, zoramenarena…

J. A.: Horia esanahi ugariko kolorea da baina beti horregaz lotuta, desoreka horregaz, pertsonaje zoroak agertzen dira, edo zoroak gure ikuspuntutik behintzat… gero, argiaren kolorea ere bada horia, eta orduan argirik ez dagoen lekuetan argiak zelako inportantzia daukan eta zelan harritzen diren Maliko ume horrek, adibidez… Argirik egon ez eta trena gauerdietan pasatzen danean danak pilatzen dira hor estazinoan trena pasatzen ikusteko, argi hori, herria holan dana argitan ikusteko.

L. Z.: Beilegitik berdera, kolore unibertsala esperantzari dagokionez behintzat.

J. A.: Apurka-apurka positiborantz goaz, baltzagaz hasi eta zuriagaz amaitu. Eta berdea zer da? Esperantzaren kolorea. Ba, emakume gazteak, berriro emakumeetara itzultzen gara, ez, leku pobreetan gizon aberats bategaz erlazionatzeko edo lotzeko esperantza hutsal horregaz bizi diran emakumeak, urre-bilatzaileak, Amazoniakoak, egunen batean urre-gune bat aurkitu eta aberasteko esperantza horregaz bizi diranak… Urdina… interpreta dot harmonia, bakea… ideia horren koloretzat. Eta holan bizi dan jentea bere badago munduan zehar eta holango bost narrazino txiki sartu dodaz egoera horrek islatzen. Ospitale tibetar horretako neskato horren begiradan… hori hiltzen egoan, edo erdi hilda egoan, neska hori, eta halan eta guzti bere irribarrez, ez eutsalako bildurrik, bakean bizi zalako azken baten.

L. Z.: Irribarreak. Eta urdinetik nahasten doa, urdin gero eta argiagora, zurira, zeruaren kolorera, zeru garbiaren kolorera.
 
J. A.:  Hori da, ja zurira pasatzen gara, hor heriotza heltzen da barriro, baina liburuaren progresinoa pasatu eta gero, zuri oso positiboa da eta jarraitzeko esperantza emoten dauena.


 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
05-12-2000

x61pRelaContWAR

  • Arretxe , Jon
16284454
0:03:40

x61pViewCountWAR

11304

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR