detalle dokuteka-generico-fitxa

Iruñeko "La Mañueta" txurreria

Iruñeko "La Mañueta" txurreria ospetsuaren gaineko informazioa jasoko duzu albiste honetan.

Sanferminetan eta igandeetan bakarrik irekitzen dute La Mañueta txurreria.

37. DVDa

Transcription:[+] Transcription:[-]

Igandean txurroak gosaltzea ez da aukera txarra eta horixe egin dute gaur hainbat Iruindarrek. Izan ere, La Mañueta txurreriak urtean zehar egun gutxi batzuk zabaltzen ditu ateak. Sanferminetan eta urriko igandeetan besterik ez. Horregatik, Iruindar askok ez dute aukera galtzen eta txurreria zabalik dagoenean goiz jaiki eta txurroak erosten dituzte gosaltzeko.
Lanpetuta eta bezeroez arduratuz aurkitu dugu gaur goizean Paulina Fernandez. Gaur bere urtebetetzea da, baina familiarekin eta lanean ospatu du eguna.
Senarrarekin batera darama Paulinak La Mañueta txurreriaren ardura eta seme-alaba eta iloben laguntza ere badauka.
1972an zabaldu zuen negozioa haren aitonak Iruñeko alde zaharrean eta geroztik bost belaunaldi pasatu dira bertatik.
Mikel Elizalde.- Amonaren txurreria da eta hori, Sanferminetan eta orain, ba, etortzen gara lanera.
Goizeko seiak edo zazpiak aldera etortzen gara hona, gosaltzen ditugu lehendabiziko txurroak eta jada hasten gara pixka bat lanean eta, ba, ez dakit, hamaika eta erdietan edo hamabiak aldera hasten gara guztia biltzen eta bukatzen dugu.
Sanferminetan eta igandeetan soilik zabaltzen ditu ateak La Mañueta txurreriak.
Goiz goizetik hasten da familia guztia lanean. Paulina dute buru, honaino ehunka iruindar hurbiltzen da urriko igandeetan. Batzuek diote La Mañuetako txurroak munduko txurrorik goxoenak direla.
Bereziak direnaren erakusgarri, igande goizetan dendaren aitzinean egiten diren jende-ilarak, denak txurroak erosteko zain.
-Gizona.- Niretzat oso onak dira.
-gaztea.- Ez dakit, diferenteak dira, besteak baino goxoagoak.
Paulinak dio errezetan ez dagoela sekreturik. Hori bai, egurrez egiten dute sua, eskuz prozesu guztia eta mimoz zaintzen dituzte bezeroak. Kalean zain dauden bitartean txurroak eramaten dizkiete.
Paulinak dio marketina dela, gertatzen dena da Paulinak denak etxekoak balira bezala zaintzen dituela. 
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
21-10-2004

x61pRelaContWAR

16283241
00:02:00

x61pViewCountWAR

4239

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR