detalle dokuteka-generico-fitxa

Limosnatxo bat

Xabier Letek Pedro Mª Otañoren bertso batzuk kantatzen ditu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Pedro Mari Otaño , 1893

Mutil koxkor bat itsu-aurreko zuela aldamenean,

gizon burusoil bizar-zuri bat bi makuluren gainean

kale-izkinan ikusi nuen inora ezin joanean,

(e)ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzenean...

limosnatxo bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.

 

Zerbait emanez galdetu nion ahal zen modu onenean,

jaiotzetik(an) al zeukan ala gaitzak hartua mendean,

erantzun zidan: «Ez semea, ez, nik sasoia nuenean

ez nuen uste iritsitzerik honetara azkenean...

Gaur limosna bat eska(tu)tzen det Jainkoaren izenean».

 

Eta segitu zuen esanaz: «Lehengo gerrate zenean,

ni aurren samar ibiltzen nintzen beti edo gehienean,

nekatu gabe aisa igoaz aldaparik luzeenean,

ez zen burura asko etortzen gu hala genbiltzanean...

Gero limosna eska(tu)tzerik Jainkoaren izenean».

 

Odolak bero eta burua harroa dagoenean

edozein moduz sar(tu)tzen da bat halako itsumenean:

Atsekabe (e)ta negar saminak badatoz ondorenean,

nola ere bait batek bizia han uzten ez duenean...

Limosnatxo bat eskatu behar Jainkoaren izenean».

 

Inoiz pentsatzen nire artean ni jartzen naizenean

gaur ere asko direla joango lira(te)keenak zuzenean,

ez luke inork sinis(ta)tuko zer pena ematen didan.

Ai! horrela nintzen ni ere sano (e)ta gazte nengoenean...

Gaur limosna bat eska(tu)tzen det Jainkoaren izenean».

 

Ai! txorakeri(a) asko egiten da zentzurik ez denean;

sinista (e)zazu ur hau pasata daukanaren esanean:

Hobeago da sasoi den arte saia(tu)tzea lanean,

negar eginez ibili gabe gero denbora joanean

limosnatxo bat bildu ezinik Jainkoaren izenean».

detalle2

Docuthèque

C1
03-07-2007

x61pRelaContWAR

  • Lete , Xabier
16279544
00:06:10

x61pViewCountWAR

7572

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR