Docutec
Oinetakoen salmenta gora doa
Estatu Batuetatik dator albistea. Krisiaren erdian hango jendeak asko begiratzen dio diruari eta gauza gehienen salmentak behera egin du, oinetakoena izan ezik. Honek %8 egin omen du gora. Zergatik ote?
Hiztegi lagungarria
Begiratu txarra. Begirada txarra, haserrearen seinale edo. Adibidez: Lankide horrek zer egin dizu, hain begiratu txarra eskaintzeko?
Behar-beharrezkoa erosi. Behar dena soilik erosi, beharreneko gauzak erosi. Adibidez: Behar-beharrezkoa erosten du, batere kapritxorik ez.
Beheraldi. Merkealdia, beherapenak. Adibidez: Krisia dela eta beheraldiek gehiago irauten dute.
Gainontzekoan behera egin du. Beste gauzetan behera egin du. Adibidez: Bizimodua oso garesti jarri da, produktu ia guztiak dira garestiago (jana, etxea, bidaiak...), gainontzekoan behera egin du, baina oso gauza gutxi merkatu dira, ordenagailuak, kasu.
Gehien saltzen direnak. Salduenak. Adibidez: Galtza bakeroak dira gehien saltzen direnak.
Irabaziak. Diru-etekinak. Adibidez: Dendetan bi eratako irabaziak daude, irabazten dena, eta bestea, denei ordaindu ondoren geratzen den irabazia.
Irteerak. Txangoak. Adibidez: Gasteizen hiria ezagutzeko txangoak antolatu dituzte gasteiztarrentzat.
Larru-larrua. Benetako larrua. Adibidez. Jostun horrek arropa larru-larruarekin egiten du, eta garesti saltzen du.
On horietakoak. On horien artekoak. Adibidez: Zapata on horietakoak erosi ditut negurako eta ez bi euri-tantarekin hondatzen direnak.
Terapia moduko zerbait. Terapiaren antza edo itxura duen zerbait. Adibidez: Terapia mota ugari dago, mesedegarriak eta sendagarriak dira gehienak.
Ze lehengoan. Zeren lehengoan, aurrekoan. Adibidez: Zer, gaur hasiko al zara ikasgaia ikasten, ze lehengoan esan zenidan gaur hasiko zinela.
