detalle dokuteka-generico-fitxa

Garuna eta erosketak

Kontsumitzaileongan eragiteko teknologia berriak eta adimen artifiziala nola erabiltzen den azaldu du 'Teknopolis' saioak.

Gure garunak erabakitzen du gauzak gustuko ditugun ala ez.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Agian badakizu ze opari jaso nahi duzun Eguberrietan, baina zure garunak ba al daki? Azken batean, berak hartuko du erabakia, ez zuk. Garunak erabakiko du bere lana delako. Etengabe jasotzen du informazioa eta etengabe ari da informazio hori plazera edo gorroto-seinale bihurtzen, neuronen zirkuitoetan. Seinale horiek aintzat hartzen ditu objektuak, musika, usainak, irudiak, edozer gauza gustukoa duen ala ez erabakitzeko. Ondo sentiarazten zaituena atsegin duzu. Garunak ez du lan hori bakarrik egiten, beste mila lanetan dabil. Izan ere, gorputza maila guztietan zaindu behar du eta horretarako, geruzaka funtzionatzen du.
Azkar esanda, barru-barruko garunari esker erori gabe ibiltzen gara; erdikoak negarra eta barrea bermatzen ditu eta kanpokoarekin, kortexarekin, estrategiak planifikatzen ditu. Azken geruza horri esker, gizakiok arrazionalak gara. Garunean behetik gorako jerarkia bat dago; hau da, erdikoak barrukoa kontrolatzen du eta kanpokoak erdikoa.
Baina zeinek kontrolatzen du kanpokoa? Adibidez, zer opari nahi dugun erabaki dezan.
Iragarkiak horretan saiatzen dira. Bizitza osoa kontuan hartuta, bi milioi iragarki jasoko ditugu. Denak segidan ikusi ahal izateko, sei urte beharko genituzke, asteko zazpi egunetan zortzi ordu iragarkiei eskainiz. Informazio asko garunarentzat, baina informazio hori guztia ez du kortexak jasotzen. Pentsatuaraztea ez da beti izaten iragarkien helburua. Askotan, nukleo accumbensera iritsi nahi izaten dute, erdiko geruzaren gune batera. Han plazeraren zirkuitoak daude, iragarkien mezuak haraino iristen ote diren jakiteko modurik ba ote dago?
Hori, beste kontu bat izango da.

detalle2

Docuthèque

C1
14-12-2015

x61pRelaContWAR

16273115
02:02

x61pViewCountWAR

6829

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR