detalle dokuteka-generico-fitxa

Zatoz gurasoei bisita egitera (A2E08)

Amaiak mendira joan nahi zuen lagunekin asteburuan, baina amarekin telefonoz hitz egin ondoren plana aldatu eta herrira joango da familiari bisita egitera.

June pisukidearekin joango da herrira.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Gabon, ama, zer moduz? (...) Bai, etxean, lasai-lasai, egun gogorra izan dugu lan bat bukatu behar genuelako, baina kito, bukatu dugu eta denbora-pasa nengoen Junerekin, telebistari begira. (...) Aita oraintxe iritsiko da? Ba emaiozu muxu handi bat nire partez (...) Nik asteburuan emateko? Kar-kar-kar! Ezin dut, ama (...) bai, lagun-kuadrilla mendira joango gara. (...) Ez, ez dakit noiz joango naizen, ama, baina badaukat gogoa zuei bisita egiteko (...) Aita asko haserretuko dela? (...) Ez esan horrelakorik. (...) Hiru hilabete?, hainbeste?
(Amaiak aldatu egingo du iritzia eta gurasoengana joango da) Ondo da, ama, arrazoi duzu, etxera joango naiz, bai (...) Pozik egongo zara, ezta? (...) Bai, ostiralean, iristen naizenean, sekulako muxua emango dizut. A, beharbada June nirekin etorriko da (...) Bai, ezagutu zenuen (...) Pisukidea, bai. Horrela, herrian egingo dugu parranda. (...) Bai, oso ondo moldatzen gara. Bai, bai (...) Bai (...). Bueno, ama, ostirala arte, e? Muxu!

JUNE.— Orduan, zu eta ni ez goaz mendira, ezta?
AMAIA.— Asko axola zaizu? Sekula ez dut pasatu hilabete baino gehiago gurasoak ikusi gabe. Eta oraingoan hiru hilabete pasatu dira!
JUNE.— Niregatik, arazorik ez. Ez neukan batere gogorik mendira joateko.
AMAIA.— Mila esker, June! Munduko lagunik onena zara!
JUNE.— Bueno, bueno, gorritu egingo naiz.
AMAIA.— Parranda ederra egingo dugu herrian! Hango mutilak hemengoak baino zakarragoak dira, baina nik badakit nola tratatu, lasai!
JUNE.— Horixe behar genuen! Non eta zure herrian ligatzea! Niri herri txikiak...
AMAIA.— Aizu, aizu! Lasai, sekula ez dizut utziko nire herriko batekin ligatzen.
JUNE.— Zer ba? Zuretzat dira denak, ala?
AMAIA.— Ez, ez, zeuk ikusi, baina ligatzen baduzu, zuretzat kalte. Segi, segi, ea zer topatzen duzun!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

A2
20-11-2015

x61pRelaContWAR

16271939
00:02:48

x61pViewCountWAR

4251

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR