detalle dokuteka-generico-fitxa

Tea, modan?

Moda bat baino gehiago, kultura bat dela nabarmendu dute adituek. Beti izan da produktu berezia, prestigiotsua, oso baloratua. Gaur egun munduan gehien kontsumitzen den bigarren edaria da uraren atzetik.

Erreportaje moduko honetan, teari buruzko zenbait datu emango dituzte; halaber, tea hartzen duten batzuek nolatan hasi ziren tea hartzen kontatuko digute; eta bukatzeko, te-dendako langile batek tearen atzean zer kultura edo balio dauden azalduko digu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Lagun bat aspaldi ikusi gabe dugula-eta, kafe bat hartzeko geratu ohi gara. Familiako bazkarietan, jatetxeetan zein herrikoietan ere kafea da postrearen ondoren eta koparen aurretik doana. Bai, hori hola da, baina ez beti. Hainbatek pentsatuko du berak ezetz, berak tea hartzen duela, eta ez da harritzekoa, azken urteetan gero eta jende gehiago baita tezalea. Askok kafea beharrean, tea hartzen dute, edo besterik gabe tezaleak dira. Eta ez bakarrik tripako mina sendatzeko edo lo egiteko.

KALEKO NESKA 1. Hasi nintzen kafeak kalte egiten zidalako eta egia esan gustura nago; edozer hartzeko prest: izotzarekin, limoiarekin edo normal.
KALEKO NESKA 2. Nik tea duela 10 urte inguru hartzen det [dut], kanpora bizitzera joan nintzelako. Eta bertan kafea oso txarra zenez, ohitura bezala hasi nintzen etxean eta kalean tea hartzen, eta geroztikan hola mantendu dut. Normalean, arratsaldero bat hartzen dut, eta orain ere bidaiatzen dudanean atzerrira, ba, saiatzen naiz lekuetako te desberdinak probatzen eta gustuko baditut erosi, etxera ekarri eta pixka bat etxean gauza desberdinak edaten.
KALEKO MUTILA 1. Nik tea hartzen dut, goizero, gosarian, eta da modu bat kafea hartzeko bezala, teina hartzen dut eta modu horretan ez dut hartzen esnerik. Bestela, hartzen dut ere infusioetan erlaxatzeko eta deskantsurako eta goxoa delako. Eta modu horretan ba kaloria gutxiago hartzen ditut eta, bueno, esaten dute ona dela, baina nork daki.

ESATARIA. Konturatuko zineten supermerkatuan ere teek edo infusioek hartzen duten apal-kopurua handituz joan dela, eta denda eta tabernak ere ari direla eskaintzara gehitzen. Pentsa, espresuki teak eta infusioak eskaintzen dituzten dendak irekitzen hasi dira. Baina hau zer da?, moda-kontua?
Moda bat baino (gehiago) kultura bat dela nabarmendu dute adituek. Beti izan da produktu berezia, prestigiotsua, oso baloratua. Bere propietate sendagarriengatik da, batik bat, baina hidrataziorako, erabilera espiritualerako edo esportaziorako ere erabilia izan da. Gaur egun munduan gehien kontsumitzen den bigarren edaria da uraren atzetik.
Kultura bat da, batez ere lasaitasuna eta denbora baloratzen dituena, inguratzen gaituen kaosetik ihes egiteko bide bat da. Eta hori bultzatzen dute Baobab-en.
BAOBAB TE-DENDAKO LANGILEA. Tea hatu nahi baduzu, badakizu aurretik izan behar dituzula gutxienez 45 minutu edo, ez: tea preparatu, hoztu eta hartu arte denbora hori guztia dedikatu behar diozu lasai egoteko eta hori dastatzeko. Orduan, bai sortzen dugula giro berezia tabernan; hori, musika lasaiarekin eta, jendeak tea bere funtsean dastatu dezan. Eta, nolabait, egun osoko zoramenetik ihes egin nahi duten horientzako ba giro hori eskaini nahi genien.
ESATARIA. Onura asko ditu teak, baina handiena lasaitasuna da, pertsona orok behar duena.
BAOBAB TE-DENDAKO LANGILEA. Osasun aldetik eman ditzakeen onurez aparte, badituenak, niretzat da denbora hartzea zuretzako: teaz dastatzeko eta momentu lasai bat hartzeko. Niretzat hori da onura nagusia.
ESATARIA. Mytea Donostiako te-denda da. Tea bakarrik saltzen dute, uste baitute ez dela bateragarria kafearen kultura azkarrarekin. Egoera animiko bakoitzeko infusio edo te egokia eskaintzen dute eta aholkuak ere ematen dituzte.

detalle2

Docuthèque

B2
27-10-2015

x61pRelaContWAR

16271495
00:03:46

x61pViewCountWAR

5465

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR