detalle dokuteka-generico-fitxa

Haurrei zenbaterainoko mugak jarri behar zaizkie?

Haurren heziketan familiak eragin handia dauka haurrarengan eta horregatik, askoren iritziz garrantzitsua da txikitatik haurrei arauak jarri eta betearaztea. Baina noiz eta nola jarri behar zaizkie arau eta muga horiek?

Euskadi Irratiko Faktoria saioan Garbiñe Agiriano psikologoak haurrei jartzen zaizkien muga horietaz hitz egingo du: jarri behar ote diren, zenbateraino, zer ondorio dituzten....

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Beno, gaur hitz egin nahi dugu haurren heziketari buruz.
GARBIÑE. Bai.
KAZETARIA. Baina dramatismorik  gabe. Haurren heziketa bada eskolaren lana neurri handi batean, ze umeek eskolan ordu asko pasatzen dituzte, baina denbora gehiago pasatzen dute familiarekin eta gurasoekin, ezta?
GARBIÑE. Bai.
KAZETARIA. Eta haurrek,helduek bezala, ba nahi dutena egiteko joera izaten dute. Heldu bati ez badiozu ba muga bat jartzen ba nahi duena egingo du ezta?
GARBIÑE. Bai.
KAZETARIA. Eta haur bati ba gehiago. Ez bazaio mugarik jartzen ba egingo du nahi duena alor guztietan.
GARBIÑE. Klaro.
KAZETARIA. Eta gurasoei dagokie mugak jartzea, ezta? Horretaz hitz egin nahi dugu: umeei jarri behar zaizkie mugak, jarri behar zaizkie limiteak ezta? Eta nahi baduzu, horrekin hasiko gara: jarri behar zaizkie limiteak, mugak haurrei gure heziketan?
GARBIÑE. Bai, beno, zuk esan dozun (duzun) moduan danok (denok) behar ditugu limiteak, eta haurrak konkretuki ba gehixeago. Ba azkenean haurrak gure esanak betetzeko… gure esanak betetzea oso zaila da baina entrenatu egin behar gara horretan bere (ere) bai, ez? Azkenean, desobedientzia haurrengan normala da, eurek ez dakitelako zer dagoen ondo eta zer ez. Horregatik guraso eta hezitzaileok mugak eta limiteak jarri behar dizkiegu. Gainera, limiteak jartzeak etorkizunean arazo gutxiago izatea ekar dezake; aldi berean ba haurrak beste balore batzuk ikasi egiten dituelako, adibidez, ba besteenganako errespetua, eta gauza horreek (horiek). Orduan nire ustez mugak jartzea oso garrantzitsua da.
KAZETARIA. Nola jarriko ditugu limite horiek?
GARBIÑE. Beno!
KAZETARIA. Ze hor eginkizun zaila dauka…
GARBIÑE. Bai.
KAZETARIA. … zerak ez? Ezin duzue egun osoan errietan ere pasa, ezta?
GARBIÑE. Ez. Ez. Ez da erraza e?
KAZETARIA. Ez da erraza.
GARBIÑE. Baina limiteak eraginkorrak dira gutxi eta koherenteak direnean.
KAZETARIA. Um, um!
KAZETARIA. Pixkana jarri behar dira mugak, ze bestela haurra liatu egiten da, eta azkenean ez ditu beteko. Limitea jartzeko lehendabizi ongi eta gaizki dagoenaren arteko desberdintasuna erakutsi behar jako (zaio). Eta gainera, bestalde limitea eta errutinak ba lasaitasuna ematen deutso (dio) haurrari. Hasiera batean kosta egiten jako barneratzea, baina azkenean onurak ekartzen deutsaz (dizkio) ez?. Azkenean errutinan eta muga horretan heztea oso garrantzitsua da. Ba haurrak, adibidez, berak jakiten badau (badu) afaldu eta gero, beno afaldu baino lehen bainua datorrela, gero afalordua eta horren atzetik ohera joateko ordua datorrela, errutina horretan sartzen dan (den) momentuan, azkenean joaten da ikasten holan dala (hola dela) eta mugak hor dagozela  (daudela). Gainera, bestalde bere (ere) frustrazioaren aurka hezitu behar ditugu haurrak,ez? Erakutsi egin behar jako be (zaio ere) bai, bizitzan gustatzen ez zaizkigun gauzak bere (ere) egin egin behar direla, eta arauak bete egin behar direla, horretarako dagozelako (daudelako), ez? Eta nik uste dot (dut) azkenean bere (ere) haurrak ikasten duenean familia barruan arauak dagozela ulertuko dau (du ) ba gizartean eta beste eremu batzuetan bere (ere) arauak egongo direla.   
KAZETARIA. Baina bai zaila ez?
GARBIÑE. Hori da.
KAZETARIA. Beno, gero jokatu behar da zigorrekin eta sariekin?
GARBIÑE. E, bai. Bai. Aber, eske zigor, sariak. Beno, lehenengo komentatu behar deutsut bere bai ba (dizut ere bai ba) auto, hori, zigorra eta sariaren inguruan bere bai (ere bai) badagoela autoritateaz beti hitz egiten dan (den) zedozer, ez?
KAZETARIA. Um.
GARBIÑE. … eta autoritatea azkenean eduki behar dugu… Araua jartzerako orduan autoritate positiboaz hitz egin behar dugu, ez? Azkenean askotan pasatzen dana (dena) eta oso garrantzitsua dana ba beno, arauak eta mugak eta, lasai eta era argian espresatu behar ditugu, ez? Ze gurasook kontrola galtzen dogun (dugun) momentuan haurra gehiago berotzen da eta azkenean ez dogu ezer bere (ere) onik aterako hortik, ez? Orduan nik uste dot oso garrantzitsua dala (dela) ba arauak logikoak izatea. Eta horregatik, ba beno, zuk komentatzen zenuena, zigorrak eta sariak… Ba beno, badakizu zer pasatzen dan (den)? Sarien inguruan hitz egiten dogunean (dugunean) ba orokorrean pentsatzen dogu zerbait materiala dala…
KAZETARIA. Um, um.
GARBIÑE. Eta ez da holan (hola). Egia da jarrera positibo bat saritzen dogun (dugun) moduan jarrera negatibo bat bere (ere) zigortu edo ignoratu egin behar dugula; haurrak haserre bat edo errabieta bat edukitzen duenean, arretarik ez emotea (ematea) jarrera negatibo horri, zigor on bat izan leike (liteke).  

detalle2

Docuthèque

B2
05-10-2015

x61pRelaContWAR

16271037
00:04:13

x61pViewCountWAR

8206

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR