Docutec
Bizilagunen hondakinekin autohornituko da Ultzamako etxe bat
Ultzaman, Nafarroan, energiaz giza gorotzari esker autohornituko den munduko lehen etxea eraikitzen ari dira.
Sareari konektatu gabeko uharte energetikoa izango da.
Esataria.- Ultzamako zelaietan ari dira eraikitzen eta munduan aitzindari da. Etxeko bizilagun eta animalien hondakinekin autohornituko den etxebizitza da.
Bultzatzailea.- Lau zaldi eta sei-zortzi pertsona. Haien hondakinekin lortzen da etxe hau berotzeko, sukaldeko, eta behar den… dutxa beroak ere bai eta horretarako guzti-guztia.
Esataria.- Familia bakarreko eraikina da. Etxebizitza goiko solairuan dago. Behekoan, zalditegia eta gorotza biogas bihurtuko duen gordailua. Argindarra lortzeko, eguzki-panelen eta aero-sorgailu baten laguntza ere izango du.
Energia jasangarri eta merkeagoa, proiektu pilotu honen bultzatzaileen esanetan eta garrantzitsua: usain txarrik gabea.
Bultzatzailea.- Usaina produzitzen duten sustantzia horiek erabiltzen dira biogasa sortzeko, eta horregatik ez dute ez usainik sortzen.
Esataria.- Landa-guneetara, baita hirietara ere zabaldu nahi dute proiektua. Momentuz, eraikin pilotua altxatzen ari dira. 2016ko udaberrian uharte energetiko hau errealitatea izango da.
