Docutec
Nola atera itxuroso argazkietan
Euskadi Irratiko irratsaio honetan gomendio batzuk ematen dituzte argazkietan ondo ateratzeko.
Patata esan behar da? Barre egin behar da? Entzun horri buruz zer esaten duten audio honetan.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Bueno, argazkiak, argazkietan ondo ateratzeko gidoitxo bat eman behar diguzu, Idoia. Aholku batzuk argazkietan ondo ateratzeko.
IDOIA TORREGARAI. Zer da garrantzitsuena argazki batean? Irribarrea, nik uste irribarrea dela garrantzitsuena, horrela ematen duela, ezta? Ba pentsatu det [dut] gida bat sortzea denontzako, ezta? Adi egon, argazkietan ondo ateratzeko aholkuak hauexek dira eta. Lehenengo eta behin egin behar dugu erlaxatu pixka bat ahoko giharrak, ma-ma-mi-mo-mu, ez dakit zer egin… halako gauza batzuk egin….
KAZETARIA. Baina tentsiorik ez.
IDOIA TORREGARAI. Bai, ze batzuek ematen du argazki baten aurrean baino, fusilamendu-pelotoiaren aurrean daudela. Orduan, pixka bat egin behar dugu saiatu…
KAZETARIA. Lasai eta trankil.
IDOIA TORREGARAI. Aurpegiko giharrak eta gorputza erlaxatu. Gero, irribarrearen garrantzia. Esan duguna, profesionalek esaten dute: barrea baino irribarrea bilatu eta goiko hortzak ezin direla erakutsi. Nik hori ez dut behin ere betetzen, beti paletak agerian agertzen naiz.
KAZETARIA. Kar-kar. Goiko hortzak ez dira erakutsi behar.
IDOIA TORREGARAI. Pixka bat irribarrea interesantearena izan beharko luke, goiko hortzak ez erakutsi.
KAZETARIA. Goiko hortzak ez erakutsi.
IDOIA TORREGARAI. Horrekin gelditu, e?
KAZETARIA. Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Gero beste bat da kokapena. Kameraren aurrean ba parez pare jarri beharrean, fijatu modoeloek eta nola egiten duten: tak, pixka bat alde batera jartzen dira. 45 gradutara horrela tak. Gero jarri behar da ukalondoa gorputzetik separatuta, robot bat emango genuke, ezta? Eta pisua ere jarri behar dugu hanka baten gainean. Ez dakit Robocop emango dugun edo… Hori dena lortzen badugu, kristorena izango da, e?
KAZETARIA. Oso ondo aterako gara.
IDOIA TORREGARAI. Gero kamerari begiratu, begiratu finkoa, ez begiratu beste toki batera, despistatu-itxurarena egiten. Begiak. Irribarrea bezala, gehiegi ez zabaldu, hontza bezala, hori txarra da. Eta txikiak ere esnatu berriak edo beste substantzia batzuk hartuko bagenitu bezala ere gaizki.
KAZETARIA. Bale.
IDOIA TORREGARAI. Hartu behar dugu begirada misteriotsu bat bezala. Eta gero alde ona aurkitu behar dugu.
KAZETARIA. Horretan artista da Julio Iglesias.
IDOIA TORREGARAI. Zein da zure alde ona, Manu? Ezkerrekoa, eskubikoa? Ispilu aurrean begiratu behar dugu.
KAZETARIA. Entseguak egingo ditut etxean.
IDOIA TORREGARAI. Gero batek esango du, “Nik ez daukat alde onik”. Ba, orduan, dona-dona egin eta tokatzen dena.
KAZETARIA. Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Eta gero bat oso garrantzitsua: azpitik, behetik gora ez atera argazkirik, bestela oso gaizki ateratzen gara beti.
KAZETARIA. Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Eta azkenekoa da ez hitz egiteko, ez hitz egin. Ez dugu esan behar ‘patata’, ‘tortilla’.
KAZETARIA. Beti esan izan da hori.
IDOIA TORREGARAI. Ba ez da egin behar. Egon zaitezte hor esan ditugun guztiak markatzen.
KAZETARIA. Eta isilik egon.
IDOIA TORREGARAI. Hori da, isilik egon. Egingo dugu?, argazki bat aterako al dugu?
KAZETARIA. Bai, aterako dugu?
IDOIA TORREGARAI. Aterako dugu argazki bat? Benga, aber, jarriko gara?
