detalle dokuteka-generico-fitxa

Zure bihotzeko fonoteka

Jasone Osoro idazleari eskatu diote bere bizitzan oso gustukoak izan dituen 10 kanta aukeratzeko. Irratsaio honetan, aukeratu duen lehenengoaren berri ematen du. Eta zein izan dira zure bizitzako kantarik kuttunenak?

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Zer toki du musikak zure bizitzan?

JASONE OSORO. Ba, begiratu, kotxean nentorrela horixe egon naiz pentsatzen. E niretzat beharrezkoa da; nik musikarik gabeko bizitza ez dut ulertzen. Ez dut solfeoa ikasi, ez dakit instrumenturik jotzen, gitarra (bai) gutxi gorabehera, baina egunekotasunean beharrezkoa da niretzat musika, ze nire –eta nik uste dut pertsona guztien– momentuak identifikatzen, momentu horiei usaina, soinua –bueno, soinua nola ez... Da, aber nola esango genuke, jatordu baten falta ezin den osagarri bat izango balitz bezala. Niretzat bizitzan ere beharrezkoa da musika.

ESATARIA. Eta gaurko aukeraketa zeren arabera egin duzu? Ze irizpide jarraituta? Kostata, hori badakit.

JASONE OSORO. Bai, asko kostata, asko kostata, ze lehenengo hasi nintzen eta zerrendan 10 ez, 20-30 ateratzen zitzaizkidan. Baina gero kontuan edukita irratian jartzeko zirela eta abesti bakoitzak zeozer eduki behar zuela kontatzeko, ba pixkat egin dudana izan da: hartu niretzat bizipen konkretuekin dauden abestiak.

ESATARIA. Itoiz aukeratu duzu hasteko, Elurretan kantua. Zergatik?

JASONE OSORO. Ba Itoiz niretzat oso talde inportantea izan da. Es mas, nire liburu bat, Ezekiel hain zuzen, deitzen da hola Itoizen Ezekiel diskoagatik. Eta lotzen dut bereziki nire osaba bat –istripuz hil zen, orain dela urte dezente…–, baina Itoiz lehenengo aldiz bere R5 zahar baten entzun nuen. Nik edukiko nituen, ba ez dakit, 8 urte, 9 urte, eta oso ondo akordatzen naiz, joan Arratera –Eibarren dagoen mendi batera– bere R5 zahar horretan nola gindoazen eta, bat-batean, Itoiz ipini zuen eta liluratuta geratu nintzen Itoizekin. Eta momentu horretatik uste dut sekula ez diodala Itoiz entzuteari laga.
Eta Elurretan da niretzat abesti bat bereziki ederra.

detalle2

Docuthèque

B1
16-09-2015

x61pRelaContWAR

16270566
00:02:14

x61pViewCountWAR

7101

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR