detalle dokuteka-generico-fitxa

Tabakalera, Kultura Garaikidearen Zentroa

Irailaren 11n inauguratu zen Tabakalera, baina aurretik ere hasi ziren lehen bisita gidatuak egiten. ''Harrituta'' atera dira lehen bisitariak eraikinetik.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aitor Zabaleta berriemailea.- Donostiako erdigunean dagoen eraikin dotore hau tabako-fabrika izan zen 90 urtez. 2003an itxi zuten. Milatik gora langile izan zituen urterik onenetan. Hemendik atera ziren Ducados, Celtas, Farias eta Davidoff, zigarro eta puru ezagunak.
2003an Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erosi zuten. 2011n obrak hasi eta datorren ostiralean inauguratuko dute.
Obretan egon arren, lehenengo bisitak hartu ditu gaur.
Bisitaria 1.- Izugarria da, e? Bisita egiteko merezi du, e?
Aitor Zabaleta berriemailea.- Donostia erdiguneko eraikin handienetakoa da Tabakalera, 37.000 metro karratu ditu, bost solairutan banatuta. Hiriak asko irabaziko du eraberritzearekin.
Eneko Goia, Donostiako alkatea.- Balioan jartzea dagokit, batez ere, bueno, ba, zer lortzen den baita ere, ba, hiriaren ikuspegitik integrazio urbanistikoaren aldetik.
Aitor Zabaleta berriemailea.- Momentuz, eraikineko alde batzuk bakarrik zabalduko dituzte. 2016rako guztia egongo da berrituta.
 

detalle2

Docuthèque

B1
11-09-2015

x61pRelaContWAR

16270410
01:17

x61pViewCountWAR

4959

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR