detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Kulturetak (jj-90)

Lagun bati oparia erostera bideratu dira, baina aukeraren inguruan hizketan hasi orduko haserretu egin dira.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATALA 90 Kulturetak
JON:
Kaixo Jone, .. zelan? Arraroa egiten zait goizean goiz hots egitea..
JONE:
Egun on. Ez da hain goiz. Zelan?
JON:
Ongi, hementxe ordenagailuaren aurrean.
JONE:
Aizu, gero lagunduko lagun batentzat opari bat erostera?
JON:
Bale, ze ordutan?
JON:,
Ba arratsaldeko lehen partean beharko du, Niko ikastolatik atera aurretik, lauetan?
JON:
Bale, gero arte ba
JON:
Eta norentzat da oparia?
JONE:
Nire aitaren lagun erretiratu batentzat da. Guarda forestala (basozaina) izandakoa da eta lanean hasi nintzenean asko lagundu zidan.
JON:
Zerbait pentsatu duzu?
JONE:
Ba egia esan ez.
JON:
Libururen bat. Ez dakit, Atxagaren Nevadako Egunak? Ez dakit zergatik basozain batentzat aproposa iruditzen zait.
JONE:
Buffff ez dakit Jon, ez da serioegia izango? Niri gehienetan bertoko kultur ekoizpena orokorrean serioegia iruditzen jata (zait), transzendentala, irakurtzen zaila.
JON:
Ez nago batere ados.
JONE:
Ea, gauza batzuk gustatzen zaizkit, baina, buf, zer esatea nahi duzu, nik ia dibertitzeko eta denbora pasatzeko gauzak soilik nahi ditut,
JON:
Ia, baina igual zure lagun horri gustatuko zaio. Eta gainera, transzendentala ez iruditu arren, ez dut uste transzendentala izatea ere txarra denik.
JONE:
Hori esatea erraza da, gehien bat zuretzat, ba al dakizu zer den haur bat ia bakarrik haztea? Ez, ez dakizu, zuk ordutegi librea dekozu (daukazu), nahi duzunean surfa egitera zoaz, nahi duzunean parranda, inori azalpenik eman beharrik gabe.
JON:
Eta horregatik barkamena eskatu behar dut?
JONE:
Ez, baina ez iezadazu klaserik eman. Ez iezadazu esan zer irakurri eta zer entzun behar dudan. Nik ez dut zure moduko euskal kultureta txintxoa izan nahi.. Niri Rihana gustatzen jat (zait)! Eta Lady Gaga! Eta ez dut horregatik barkamenik eskatu behar.
JON:
Nik ez dut hori esan, esan dudan bakarra, euskal kultura ez dela soilik transzendentala, eta euskal kultura kontsumitzeko ahalegina egin beharko genukeela,
JONE:
Nik egunero egiten dut ahalegina,, lanean, Nikorekin, asko ahalegintzen naiz Jon, eta dibertitu nahi dudanean ez dut ahaleginik egin nahi. Libre aukeratu nahi dut. Jennifer Annistonen peliak ikusi nahi ditut eta kito.
JON:
Berdin dio, ez dut eztabaidatzeko asmorik, bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea du,
JONE:
Ez erabili nirekin tonutxo hori,ez pentsa ni baino gehiago zarenik hippy eta intelektual arteko zerbait zarela uste duzulako, eta bai klaro, Filipinetan, palmondo baten azpian potrojorran,erraza da horrela liburuak irakurri eta euskaltzaletasunaz hausnartzea, Keteden Jon,
JON:
Nora zoaz?
JONE:
(urrunduz)Ez dakit, baina banoa,,
W-JON: Jone, Zer gertatzen zaizu? Ez dakit zergatik moskeatu zaren horrela.

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

B2 C1
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16270391

x61pViewCountWAR

1847

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR