Docutec
Jon eta Jone II. Ihesaldi erromantikoa (jj-86)
Jone eta Jonek egun pare bat elkarrekin pasatzeko plana egiten ari dira.
W-JONE: Etorri nahi al duzu gaur etxera? Afaria + seriea
W-JON: Bale. Ze ordutan?
W-JONE: Goiz samar afaltzen badugu serie berri bat hasi eta bizpahiru kapitulu ikusteko aukera emango digu.
W-JON: Ze serie?
W- JONE: Berdin dio... gero aukeratzen dugu.
JONE:
Pasa... Zer da hori?
JON:
Cava botila bat...
JONE:
Gabonetako soberakinak ekartzen dizkidazu?
JON:
Bai, badakizu,...Mozkortu nahi zaitut...
JONE:
Afaltzeko ez dakit oraindik zer egin... eguerdian egin ditudan lentejak (dilistak) ditut, edo bestela pizza bat sartu dezakegu labean...
JON:
Niregatik pizza...
JONE:
Ez duzu sinetsiko zer gertatu den bulegoan.
JON:
Hozkailuan sartuko dut cava...bale?
JONE:
Bai, bai, oraintxe konturatu naiz ez daukadala koparik... edalontzi normalak erabili beharko ditugu.
JON:
Glamour gehiago zenuela uste nuen...
JONE:
Nik glamourra badakizu zer egoeretarako uzten dudan...
JON:
Grrrr
JONE:
Ba oso fuertea izan da. Ez dakit komentatu nizun Xabier izeneko lankidearena...
JON:
Xabier? Ez dut uste... edo ez dut oroitzen behintzat.
JONE:
Ia,... uste dut iragarkia egitera etorri zinenerako jada bajan zegoela. Beno kontua da, Xabierrek baja hartu zuela bulegoan zegoen lan giroak antsietatea sortzen ziolako...
JON:
Zurekin lan egiteak efektu hori izan dezake...Merkel...
JONE:
Ez ez, nik ez dut zerikusirik asunto (kontu) honetan... flipatuko duzu... kontua da Xabierrek harreman txarra zuela bere departamenduko lankide batzuekin... eta halako batean mobing-a egiten ziotela esaten hasi zen eta beno, bada esandakoa baja hartu zuela..
JON:
Bueno ba ez da lehen kasua izango...
JONE:
Ia,... kontua da pasadan astean, salaketa jarri ziola bere lankide bati mobinagatik... eta esango dizut nori...ez zenukeelako sekula asmatuko.... Zuriñeri... Zuriñe salatu du!
JON:
Zuriñe?jajajajajaja
JONE:
Bai nik ere barre egiten dut...negar ez egitearren... baina ez da hor amaitzen... orain, salaketak sortu dion antsietateagatik Zuriñek ere baja hartu du.
JON:
Jajaja Grande (galanta)! Zuriñeren fan-fatala naiz!
JON:
Ze serie ikusiko dugu?
JONE:
Orange is the new Black ongi dagoela esan didate
JON:
Ez dut ikusi... Hori emakumeen kartzelan gertatzen den hori da ez? Nik Better Call Saul ikusi nahiko nuke...
JONE:
Ze serie da hori?
JON:
Breaking Bad-eko abokatuarekin egin duten spin-offa
JONE:
Baina hori berria da ez?
JON:
Bai duela aste gutxi hasi ziren.
JONE:
Ba itxaron dezagun lehendabiziko sasoia amaitu arte eta horrela segidan ikusten ditugu.
JON:
Bale... gainera, emakumeak, kartzela,... seguru titiak ikusiko ditugula...
JONE:
Ez dut ezer entzun Jon... alperrik ari zara.. gaur ez duzu ni txintzatzea (zirikatzea) lortuko.
JON:
Cava geratzen da?
JONE:
Apur bat...
JON:
Aizu Jone, duela ia urtebete opari kutxa horietako bat opari egin zidaten eta kadukatzear (iraungitzear) dago...
JONE:
Eta?
JON:
Ba pare bat hotel gau direla, eta nahi baduzu...
JONE:
Uuuuhhhhh hotel batetara eraman nahi nauzu... Ez dakit zergatik, baina opari kutxa hori... zuk atzo erosi zenuela iruditzen zait. Salido!
JON:
Salido? Ikusi hemen data! Baina lasai, ez bazaizu ideia gustatzen beste norbaiti eskainiko diot asteburu erromantiko bat igarotzeko aukera. Zuriñeri adibidez, beharrean izango da eta.
JONE:
Beno, badakizu asteburu honetan ezin duela izan, Niko etzidamu itzuliko da eta hilabete osoa pasako du nirekin...
JON:
Aizu, eta zuk ..horrela.. bat-batean... jai egun parea hartzeko aukera ba al duzu?
JONE:
Beno, igual ahalko nuke...
JON:
Bale.. erabakita... bihar eta etzi joango gara. Orain falta zaizun gauza bakarra hotela aukeratzea da.
JONE:
Ez ez ez.. hau zure ideia da eta zuk aukeratuko duzu. Nik mail bat idatziko diet lankideei datozen bi egunetan ez noala esateko.
JON:
Baina orduan bagoaz?
JONE:
Bai, .. baina mesedez ez ezazu oso urruti hartu... ez dut bi egunetatik bat kotxean pasa nahi.
JON:
Nire kontu... GRRR... hasi zure maletan daukazun lentzeria finena sartzen...
JONE:
Jajaja Nik ere gauza bera eskatuko nizuke... baina iruditzen zait alperrik litzatekeela..
aldi erromantikoa (jj-86)
