Docutec
Ruben arrantzan
Ruben eta bere lagunak arrantzara atera dira.
Zortea aldeko bada, kosta ertzean dabilen arrain-sardaren bat harrapatuko dute.
Esataria.- Itsasaldeko giroa bestelakoa da. Lan-aukera mareei lotuta baitago. Egun batzuetatik hona eguraldi txarra dabil, eta olatuek arrantzara ezin joana dakarte. Kezka jendartean. Kobrantza gabeko bi egunen ondotik, ez dago-eta aurrezkirik patrikan, ez eta zer janik etxean.
Badirudi eguraldia onera doala eta bi mareen arteko barealditxoan itsasora joatea erabaki dute. Gure adiskide Ruben zorioneko dago, eta lekutxo bat hartu du itsasora doazen bada ez badako txalupetako batean. Arin ibili beharko dute eta ahalbait lasterren itzuli. Zortea aldeko bada, kosta ertzean dabilen arrain-sardaren bat harrapatuko dute.
Ondoren datorren sare-garbiketan lortuko dute beren ordaina: salmentatik kanpora geratutako arrantxoren batzuk.
Aldin-aldian, ordea, txalupetan ez da laguntzaile-lekurik izaten, eta auzo-familiaren batekin joan behar itsas-ertz gainetik trasmaila arriskutsua jaurtitzera.
Arrainketa-era hau oso bitxia da. Ehunen bat metroko sarea eskuz urperatu behar da, Ozeano Bareko ur hotzetan, marrazo ugariren bizilekuan. Gero, korronteak berak eramango du sarea eta hau lehorreraino datorren soka-mutur batetik kontrolatzen da.
Iluntzean jasotzen da sarea, neke handiz, eta, zorterik izan bada, bertan izango dira afaritarako arrain batzuk.
