detalle dokuteka-generico-fitxa

Zure etxea trukatu nahi?

Batzuek opor merkeagoak lortzeko modu bat ikusten dute etxeak trukatzea, eta beste batzuentzat, ia bizimodu bat bihurtu da. Edozein eratara, bidaiatzeko modu hau oporrak beste modu batera bizitzeko irtenbide gisa bizi dute askok.

Beraien etxeak trukatu zituzten Juana Mari eta Igorrek izan zuten esperientzia kontatuko digute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Etxe trukea eskura izango dugu hurrengo minutu hauetan, Ainara Ortiz, egun on.
AINARA ORTIZ . Egun on. Suitzan agertu zen estrainekoz oporrak egiteko formula berritzaile hau, 1950. urtean izan zen hori, eta pixkanaka-pixkanaka beste herrialdetara hedatuz joan zen: Herbehereetara, Kanadara eta bereziki Estatu Batuetara. Hain zuzen, gaur egun Estatu Batuarrak dira etxe trukeak gehien praktikatzen dutenak. Europako herrialde gehienek urtetan zehar errezeloz begiratu izan diote oporrak ezin merkeago igarotzeko sistema honi, baina gauzak aldatzen ari dira eta belaunaldi gazteetan gero eta sarriago topatzen ditugu etxe trukatzaileak. Esan beharra dago internetek nabarmen erraztu duela horretarako bidea; gaur egun nahi duen orok bere etxearen argazkia eta informazioa sarean eskegi eta trukean oporrak non pasa nahi dituen adierazi behar du, horretarako propio sortu diren orrialdeetan. Hori besterik ez. Gero zorte kontua da eskaria eskaintza egokiarekin gurutzatzea. 
ESATARIA. Hori da, ba, gaur Faktoriara ekarri ditugun gonbidatuek behin egin zuten proba eta itxura denez, ba, etxe trukearen esperientzia hori gustatu egin zitzaien, estreinako bidaia horri segida luzea eman diotelako. Horietako bat da Juana Mari Otaegi, kaixo, egun on.
JUANA MARI. Bai, egun on.
ESATARIA. Bueno, etxe trukeak zer egiten du, engantxatu, nolabait?
JUANA MARI . Mmm, bai nik uste dut baietz, ze batez ere lehenengo aldietan ondo ateratzen baldin bazaizu, ba, gero errepikatzen duzu eta honela, ba, jarraitzen duzu hori egiten.
ESATARIA. Bueno, Juana Mari Oiartzunen bizi da senarrarekin eta bi alaba nerabeen ama zara, ezta?
JUANA MARI . Mmm, Bai.
ESATARIA. E … zuk duela 13 urte egin zenuen lehendabiziko ze … etxe trukaketa, nola izan zenuen ba … jarrera edo jarduera honen berri?
JUANA MARI . Mmm, bueno garai hartan nik  urtebeteko alaba bat nuen, haurdun nengoen, hipoteka hartu berria nuen eta oporretara joateko gogo handia nuen, eta lagun batek komentatu zidan sistema hau zegoela, oso sistema ona iruditu zitzaidan eta horrela hasi ginen hau egiten.
ESATARIA. Eta nora joan zineten lehendabiziko oporra horietan?
JUANA MARI . Suitzara joan ginen.
ESATARIA. Suitzara. Eta Suitzan topatu zenutena zer izan zen?
JUANA MARI. Bueno oso etxe polita, zoragarria, laku baten gainean, lehenengo esperientzia oso ona izan zen eta horrek animatu gintuen ba gehiagotan egitera.
ESATARIA. Eta harrez geroztik beste non izan zarete? Urte hauetan zehar
JUANA MARI. Bueno, Frantzian askotan izan gara, Bretainian hiru lau aldiz, Alpeetan ere bai hiru lau aldiz,  … Katalunian, Andaluzian, bai, Toulousen, leku askotan izan gara. Urrutira ez gara joan, e? Beti kotxez joan gara baina ba, batez ere hemen inguruan bai.
ESATARIA. Eta beti familia osoa?
JUANA MARI . Beti familia osoa, bai.
ESATARIA. Mmm, bueno beste gonbidatu bat ere hemen dugu, Igor Leturia, bere bi anai-arrebekin eta gurasoekin joan zen oporretara duela urte batzuk ja, 1984. urtea zen, eta Londresera egin zenuten, ezta? Egun on.
IGOR. Egun on.
ESATARIA . Igor, bueno zenbat urte zenituen zuk joan zinenean, Londresera joan zinenean?
IGOR. Ba neuk hamahiru urte neuzkan.
ESATARIA . Hamahiru urte.
IGOR. Neure arrebek ba batak urte bat gutxiago eta beste batek bi urte gutxiago.
ESATARIA . Eta nola egin zenuten bidaia antolatzeko?
IGOR. Ba, bueno gu orduan ingelesa ikasten genbiltzan ba etxeko lau, aita eta hiru anai-arrebok eta ama ere hizkuntza, Arrasateko hizkuntz eskolan lana egiten zegoen.
ESATARIA . Mmm.
IGOR. Eta orduan, ba, bueno, hizkuntza eskolako jendeak mm, bueno ba harremanak zituen ba Ingalaterrako hainbat jenderekin ba ikasleen trukea eta hori egiteko, eta ba komentatu zen nola hango familia batek nahi zuen horrelako etxe truke, etxe truke bat egitea, eta bueno ba gurasoei ideia ona pentsatu jatien (zuten), ba pixka bat merke eta kanpora irteteko alde batetik eta bestetik, ba, udaran pixka bat ingelesa eta praktikatzeko eta hola, eta hola egon ginen, ba uste dut hilabete inguru izango zela edo hiru bat aste edo ez dakit, Londresen egon ginen, bai.
ESATARIA. Eta hangoak, Arrasaten?
IGOR. Eta haiek Arrasaten gure etxean, bai.

 

detalle2

Docuthèque

B2
08-07-2015

x61pRelaContWAR

16269671
00:04

x61pViewCountWAR

9721

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR