Docutec
Jon eta Jone II. Ouija (jj-77)
Jonek espirituekin jolasteko gogoa du eta, platerak garbitzearen truke, lortu egingo du Jone jolasean jartzea.
ATAL 77 Ouija
JON
Jone errotuladorerik bai?
JONE
Nik ez baina Nikok seguru, bere gelara noa...
JONE
Edozein kolore?
JON
Beno, beltza bada hobe
JONE
Eta zertarako nahi duzu?
JON
Oraintxe ikusiko duzu.
JONE
Zer da hori Jon?
JON
Ez duzu inoiz halakorik ikusi?
JONE
Ba... ez dakit ez zait guztiz arraroa egiten baina ez dakit zer den.
JON
Ouija bat da... beno ouija kasero bat.
JONE
Ouija bat?
JON
Beno... ez zait oso elegante geratu baina hizki guztiak ditu.
JON
Eta zertarako egin duzu tontakeria hori?
JON
Ba oraintxe eseri eta galderak egingo dizkiegulako izpirituei
JONE
“Ni loka” Jon... halako mobidek errespetu handia ematen didate.
JON
Bengaaa. Ez zaitez sosa izan.
JONE
Ezetz Jon
JON
Benga jarri behatzak edalontziaren gainean... baina ez ezazu indarrik egin eh!
JONE
Ez dakit nola konbentzitu nauzun.
JON
Ez dakizula? Gogoraaraziko dizut, nik platerak garbitzearen truke egin duzu.
JONE
Jajajajajja
JON
Benga hasteko galdera erraz bat.
JONE
Aizu Jon euskaraz edo gazteleraz?
JON
Eh? Ba nahi dugun moduan.
JONE
Ah ba ez dakit... nola dakizu zuk izpirituak euskaraz egiten duen edo ez?
JON
Ez dakigu... baina iruditzen zait izpirituen munduan guztiak direla elebidun. edo poliglota.
JONE
Beno, izpiritua aspaldikoa bada igoal ez daki españolez eta euskaraz bakarrik hitz egiten du.
JON
Benga Jone, jarri behatzak edalontzian eta has gaitezen behingoz.
JONE
Eta noiztik gustatzen zaizkizu zuri txorrada hauek?
JON
Ni beti izan naiz esoteriko samarra.
JONE
Zu esoterikoa? Bai... zure esoterismoa zure melenaren modukoa da... ez da existitzen.
JON
Oso barregarria zara.
JONE
Eta edalontziarekin zer egin behar dugu?
JON
Ezer ez... guk behatzak gainean jarri eta izpirituak mugituko du hizkien gainetik.
JON
Benga beste bat galdera bat, zuri tokatzen zaizu orain.
JONE
Atletickek Kopa finala irabaziko al du?
JON
Baina ze galdera kutrea da hori?
JONE
Kutrea? Eta zureak zer? Bakarrik al zaude? Izpiritu ona al zara? Flipau bat zara Jon, egia esan hasieran brometan ari zinela uste nuen baina...
JON
Benga egin galdera dezente bat.
JONE
Hamar urte barru Jon eta biok elkarrekin jarraituko al dugu? Eta orain zergatik ez da mugitzen?
JON
Bueno nire txanda, Nikok izango al du inoiz anai-arrebarik?
JONE
Baina zer galdetzen duzu? Nik erabaki beharko dut hori eta ez izpiritu batek.
JON
Beno Jone, zurekin ezinezkoa da beste munduekin komunikatzea... izpirituak ere uxatzeko kapaz zara.
JONE
Benga Rappel... beste galdera bat
JON
Nor izan da Joneren amoranterik sutsuena. Ea, ikusi mugitzen hasi da, Jota
JONE
Jon zu ari zara mugitzen!.. nabarmen gainera!
JON
Ni? J bakarrik esan du... izan daiteke Jose edo Jokin edo Javier.
JONE
Bufff bueno aspertu naiz txorrada honekin.
JON
Ea azkeneko galdera.
JONE
Bai… eta segituan platerak garbitzera.
JON
Joneri elkarrekin bizitzera joateko eskatzen badiot zer esango dit?
JONE
Hara... ez da mugitzen
JON
Ba lagundu iezaiozu zuk izpirituari edalontzia mugitzen.
JONE
Ez daukat honetarako denborarik, sukaldea jaso eta ohera joan nahi dut.
JON
Niri tokatzen zait jasotzea
JONE
Lasai… egingo dut nik... tontakeria guzti hau montatu duzu hori galdetzeko?
JON
Baaa … gutxi gora behera bai.
JONE
Ba zuk eta zure izpirituak badakizue non dagoen atea.
