Docutec
Jon eta Jone II. Kaleidoskopioa (75)
Jonek kaleidoskopioa ekarri dio Joneren semeari eta euskaltasunaz hitz eginez bukatzen dute elkarrizketa.
ATAL 75 kaleidoskopioa
W- JON Bulegoan zaude?
W-JONE Bai
W- JON Memento bat pasa naiteke?
W- JONE Baina zertara etorri behar duzu bada?
W-JON Zuriñeri bi musu ematera
W-JONE (graziarik gabe) Ja ja ja ja
JONE
Zer, eman al dizkiozu bi musuak Zuriñeri?
JON
Bai, oso sinpatikoa (atsegina) da Zuriñe.
JONE
Bai, Zurekin bai, seguru nago musu ematerakoan besotik heldu dizula.
JON
Ba ez dakit.
JONE
¨Sinpatikoa¨ dagoenean hori egiten du, mutilekin bakarrik “klaro” (jakina)
JONE
Eta zertara etorri zara?
JON
Hau ekartzera... Nikorentzat da.
JONE
Ui, eta zer da?
JON
Kaleidoskopio bat, sekula forma eta irudi berdin bat errepikatzen ez duen tramankulua.
JONE
Eta nondik begiratu behar da?
JON
Hementxe dauka zuloa, jarri leihora begira eta mugitu xuabe-xuabe.
JONE
Ze polita, elizetako bidrierak (beirateriak) dirudite.
JON
Buff … nabari da bai Jaungoikoa (Jainkoa) eta lege zaharrak geneetan daramatzazuela.
JONE
Aizu Jon, bada etorri zaitez gaur arratsalde partean eta emaiozu zuk.
JON
Ez dut molestatu (traba egin) nahi, zuen zereginak izango dituzue.
JONE
Keba, etorri eta emaiozu zuk. Horrela nik afaria prestatzen dudan bitartean kanguroarena egingo duzu
JON
Bale, afaltzeko zerbait eramatea nahi duzu?
JONE
Ez lasai, atzo amak tuper piloa ekarri zuen.
JON
Aizu zure gurasoek ba al dakite gu.
JONE
Zergatik uste duzu ekarri zuela tupper piloa? Tripetatik konkistatu nahi zaituzte berriro.
JONE
Nikori gustatu zaio kaleidoskopioa, ohera eta guzti sartu du.
JON
Aizu Jone, lehen zure amarena eta tripena esan duzunean, lagun batek euskaldunez esaten zuenaz akordatu naiz.
JONE
Buf... edozer gauza izan daiteke.
JON
Burua elikatzea baino sabela elikatzea aukeratu duen herria garela zioen.
JONE
Esageratu samarra zure laguna.
JON
Bai eta begetarianoa, tipo triste samarra, baina oso argia.
JONE
Topikoen kontuak beti dira kutre samarrak.
JON
Joder ba egun telebista edo zinemara joatea besterik ez dago. Andaluz eta Euskaldunen moda puta hori.
JONE
Ia, bueno nik egia esan ez dut ez pelikula ez telesailik ikusi.
JON
¨Kabenzotz¨, ¨Aiba la ostia¨... euskaldunak ez diren baskoek erabiltzen dituzten esamolde pare bat bota eta Marianiko el Cortoren moduko pertsonaiak egiten dituzte.
JONE
Ni akordatzen naiz haurrak ginenean guretzat kolegioetakoak zuzenean espainolak zirela eta haientzat, gu, ikastoletakoak, kaxeroak.
JON
Ba dirudienez euskaldunon irudia esportatzeko aukeratuak izan direnak kolegioetako horiek dira eta gu ¨kaxero¨ gisa saldu gaituzte toki guztietan.
JONE
Bueno, baina beti izan da apur bat horrela ezta?
JON
Bai, eta bueno gure errua ere bada eh, guri ere gustatzen zaigulako euskaldun tripazain, indartsu eta musugorri ergelaren klitxe hori, besterik ez dugu saltzen sukaldariak, kirolariak eta historiaren zulo beltzean galtzen den herriaren matraka.
JONE
Ia eta gu ere kaleidoskopio bat gara, beste edozein herriren modukoa, aldatzen eta garatzen doana.
JON
Batzuetan gezurra badirudi ere... Aizu ongi ekarria kaleidoskopioarena.
JONE
Klaro, argi dago bikote honetan nor den burua elikatzen duena eta nork sabela.
JON
Touche..
