detalle dokuteka-generico-fitxa

Nekazaritza ekologikoa sustatzeko Plangintza laster martxan

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan % 1 besterik ez da produktu ekologikoen kontsumoa, eta horregatik, Nekazaritza ekologikoa indartzeko plangintza osatu dute Jaurlaritzak eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren kontseiluak.

Sixto Iturriagagoitiak plangintza honen hainbat xehetasun azalduko dizkigu Landaberri saioan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Nekazaritza ekologikoa sustatu eta indartzeko plangintza osatu dute Jaurlaritzak eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak. Gaur egun ehuneko batekoa besterik ez da produktu ekologikoen kontsumoa eta horregatik 2016aren bukaerarako bikoiztu egin nahi ditu Jaurlaritzak nekazaritza ekologikoaren ekoizle, zein kontsumitzaileen kopurua baita landatutako eremuarena ere. Europa erdi aldean du indar gehien nekazaritza ekologikoak, Austrian esate baterako, ehuneko bostera iristen da nekazaritza ekologikoaren kontsumoa. Sixto Iturriagagoitia ze paso, ze pauso emango ditu nekazaritza ekologikoa sustatzeko?

SIXTO ITURRIAGAGOITIA Roman Bengoa Nekazaritza Ekologikoaren kontseiluko presidentearen arabera, bi lan ildo nagusi izango dira, ekoizpena eskarira egokitu ahal izateko ikerketa eta formakuntza sustatuko dute eta entsegu esperimentalak egingo dituzte. Beste neurri-sorta nagusiaren helburua kontsumitzaileari produktu ekologikoak eskuratzeko erraztasunak ematea da. Bi urtetarako plangintza da, miloi bat eta berrehun mila euroko aurrekontua du eta helburua da nekazaritza-mota honen bolumena bikoiztea. Bittor Oroz Nekazaritza Sailburuordea.

BITTOR OROZ. Alde batetatik ekoizle kopurua bikoiztea, e seiehun ekoizle izatea nahiko genuke datorren urtearen bukaeran, bestetik e momentu honetan erkidegoan erabiltzen dena, nekazaritza ekologikoaren azalera bikoiztea, eta baita nahiko genukeena da nekazaritza ekologikoa egunero edo, kontsumitzen duten familien kopurua ere bikoiztea sei milara iritsiz.

SIXTO ITURRIAGAGOITIA. Nekazaritza Ekologikoak hazteko aukera handiak dauzka Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako beste herrialde batzuekin alderatuta, hemen oso garapen apala duelako oraindik.

BITTOR OROZ. Guk dauzkagun datuen arabera, gutxi gorabehera Euskadin ehuneko bata e ekologikoan kontsumitzen dena, Austria izango da Europan gehien kontsumitzen duenetako, ehuneko bost bat izango da gutxi gorabehera, Frantzia hiru eta lau artean ibiliko da, e … bueno ikusten den bezala beste faktore positiboetako bat da non hazi badagoela.

SIXTO ITURRIAGAGOITIA . Bertako ekoizpena handitzeko aukera erakusten duen beste datua da gaur egun kanpotik datozela gurean kontsumitzen diren produktu ekologikoen ehunetik laurogeita hamabost.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
04-05-2015

x61pRelaContWAR

16268438
00:02:12

x61pViewCountWAR

6420

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR