Docutec
Jon eta Jone II. Barbarinak binaka (70)
Barbarinak jatera gonbidatu du Jonek Jone. Otorduan galdera hau egin dio Jonek Joni: Egon al liteke birekin maiteminduta aldi berean?
ATAL 70 Barbarinak binaka
W-JON Gaur gauean ezin dut, baina eguerdian nahi baduzu bazkaria egingo dizut nire etxean.
W-JONE Gaur segidan egin nahi nuen lan.
W-JON Zuk ikusi...Ander atzo gauean arrantzan egon zen eta barbarin batzuk ekarri dizkit.
W-JONE Barbarinak? Zer da hori?
W-JON: Salmoneteak.
W-JONE Bale, joango naiz bazkaltzera.
JON
Barkatu beste gauza batzuekin hasi eta bazkaria egiten berandu hasi naiz.
JONE
Lasai, ez daukat presarik, gaurkoak amaitu ditut.
JON
Bueno, barbarinak gainera, binaka jarri, buelta eta buelta eta kito... entsalada nahi duzu?
JONE
Bale, egina dago?
JON
Ez baina momentu batean egingo dut, espezialista naiz entsaladatan
JONE
Lasai lagunduko dizut entsaladarekin.
JON
Ba frigoan (hozkailuan) duzu
JONE
Baina, poltsako entsalada horietakoa da-eta!
JON
Esan dizut berehala egingo nuela.
JONE
Bai eta entsaladetan espezialista zarela ere bai, jeta!
JON:
Bueno, horiek osagaiak dira, gero nik azken ukitua ematen diet.
JONE
Aizu Jon, zu egon al zara inoiz bi pertsonekin maiteminduta?
JON
Eta gehiagorekin ere bai, nire maitasun curriculuma hain tristea dela uste al duzu ba?
JONE
Baina bi pertsonekin batera esan nahi dut.
JON
Batera?
JONE
Aldi berean esan nahi dut bai.
JON
Ba, bai.
JONE
Bai?
JON
Bai
JONE
Nik uste dut hori ezinezkoa dela, norbait benetan maite baduzu ez dago tokirik beste inorentzat.
JON
Bueno bada, zuretzat izango da ezinezkoa, ze niri gertatu zait.
JONE
Baina ezinezkoa da bi pertsonetan igual maiteminduta egotea.
JON
Ia, eta ezinezkoa da da pertsona berarekin ere beti igual maiteminduta egotea.
JONE
Bueno baina ulertzen didazu.
JON
Sekula gertatu ez bazaizu nola dakizu hain seguru ezin dela pasa?
JONE
Ba ziur nagoelako. Nik ezingo nuke. Ez nik eta ez inork. Ezinezkoa da bi pertsonekin batera maitemindua egotea.
JON
Ba esan dizut niri gertatu zaidala..
JONE
Baina maiteminduta maiteminduta?
JON
Bai, bai, ez naiz ari rollo batez, maiteminduta egoteaz, lorik egin ezin eta jan gabe egoteaz, edonola ere galduko duzula sentsazio hori izateaz, joder ze goxoak dauden barbarinak.
JON
Salmonete gehiago nahi?
JONE
Bat bota. Eta noiz gertatu zitzaizun bi pertsonekin batera maiteminduta egotearena?
JON
Aspaldi.
JONE
Aspaldi noiz?
JON
Aspaldi aspaldi, entsala pasako didazu mesedez?
JONE
Baina aspaldi zenbat da zuretzat?
JON
Jakin nahi duzuna da ea zurekin nenbilenean gertatu ote zitzaidan?
JONE
Bueno normala da hori jakin nahi izatea ezta?
JON
Normala da jakin nahi izatea bai, baina ez dizut esango.
JONE
Orduan nirekin zenbiltzanean gertatu zitzaizun.
JON
Ez dut hori esan, esan dut gertatu izan zaidala, eta ez dizudala esango noiz eta norekin
JONE
Zergatik ez?
JONE
Ba zuk esan duzun moduan zuretzat hori ezinezkoa delako.
JONE
Baina jakin nahi dut.
JON
Baina gertatu ez zaizunez ez zenuke ulertuko.
JONE
Ikusten? orduan nirekin zeundenean gertatu zitzaizun.
JON
Ez dizut inoiz esango Jone, horrekin bizi beharko duzu. Salmoneterik geratzen da?
JONE
Bai.. zenbat nahi dituzu?
JON
Ehhh bi..
