Kontuz euskarri digitalean gordetako informazioarekin

Euskarri digitalen etorkizuna aztertu dute Faktorian saioan. Geroz eta agiri, musika, irudi eta bideo gehiago gordetzen ditugu CD, DVD edota disko gogorretan eta jende askok ez daki eduki horiek denbora bat igarota galdu egiten direla.

Joseba Laka, Iñigo Lapitz eta Janire Bizkarra informatikako adituek eduki horiek modu seguruan gordetzeko aholku interesgarriak emango dizkigute.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Eta gaur galdera bat planteatu nahi dizuegu: azken opor aldian Aste Santukoan adibidez ateratako argazki horiek non gorde dituzue? Edo gustukoa duzuen musika talde horren azken diskoa? Autoan entzuteko nola egiten duzu? Edo seme-alaben lehen urrats horiek ikusteko bideo horiek? Segur aski bati edo besteari galdera egin erantzuna antzeko izango litzateke, ba gure telefonoan edo pendrive batean, edo etxean txukun gordeta ditugun DVDtan, baina jabetzen ote gara horiek iraungitze-epe bat dutela? Euskarri horiei buruz hitz egingo dugu eta berez non gorde beharko lituzketen edo “lituzkegukeen” guk hainbeste maite ditugun e agiri horiek, edo dokumentu horiek. Galdera horiek guztiak argitzen lagunduko ditugu edo digute, gaurko hiru gonbidatuek. Hirurak Bilbon ditugu. Joseba Laka, Teknaliako ikerketa taldeko burua da. Egunon!
JOSEBA LAKA . Egunon.
ESATARIA. Zure ondoan izango da Janire Bizkarra ere, Ibermatikako berrikuntza zuzendaria.
IANIRE BIZKARRA . Bai, egunon.
ESATARIA. Egunon, eta hirugarren gonbidatua Iñigo Lapitz, Ibai Sistemas enpresako zuzendari nagusia. Egunon zuri ere!
IÑIGO LAPITZ . Bai, egunon zuri!
ESATARIA. Zehazki non gordetzen dituzue, galdu nahi ez dituzuen eta artxiborako diren argazki, irudi eta agiri horiek guztiak?
JOSEBA LAKA . Eh! Gu geuk?
ESATARIA. Bai.
JOSEBA LAKA . Nik behintzat asteko hodeian. E … aholku, aholku moduan esango nukeena da beti mantendu behar dela, e … hiru bi bat, bueno hiru bi bat estrategia bat, ez? Hau da, datuak lehenen aukeratu behar dira ze datu gorde nahi diren, ….
ESATARIA. Bai.
JOSEBA LAKA . …. bestela, e … Diogenes digital sindrome batetan jausi gintezke-eta.
ESATARIA. Bai.
JOSEBA LAKA . …. e … orduan ondo erabaki eta behin erabakitzen denean e … hiru kopia mantendu, e … bi medio desberdinetan. Ez du balio gordetzea dena CDCtan edo dena USBtan edo dena disko gogor batetan, bi medio behintzat eta gero e … kopia bat behintzat ez da egon behar ezta zure etxean, edo enpresa bat bada zure bulegoan edo, beti kanpoan egon behar da. Hiru bi bat e aholku hau jarraikiz, ba nahiko erraza da datuak e urtetan eta urtetan hor mantentzea bizirik.
ESATARIA. Mmm, e … zuen iritziz informazio gehiegi gordetzen dugu euskarri horietan, Janire?
IANIRE BIZKARRA . E … bai, bai. Askotan bueno, e … antzina e argazki, argazkiak ateratzen genituen ez? baina ez orain ateratzen ditugun bezainbeste, ez? E … mugikorrean begira hasten bazara, zenbat argazki dituzu egoera berdinean edo ez dakit dokumentuekin berdina gertatzen da, ez? Azkenean ezinezkoa da guzti hori mantentzea eta aukeratu egin behar dugu zer gorde nahi dugun, zer eta epe luzerako batez ere, ez?
ESATARIA. Mmm. Hori baina erabiltzaile arruntarentzat badaukazue zuek pautarik nola egin beharko genukeen, ez pilatzeko, ba pilatu behar ez dugun informazioa?
IANIRE BIZKARRA . Ez, e nire ustez aukerarik onena gaur egun cloud-ean gordetzea da ,ez?
ESATARIA. Hori argitu zenigukete zer den “cloud” hori, edo nola gordetzen den?
IANIRE BIZKARRA . Bueno, ba guk erabiltzaile bezala, ez? Kanpoan ditugu zerbitzari batzuk eta bertan gure informazioa bertara igo egiten dugu, ez? Eta guk edozein tokitatik, edozein ordenagailutik, edozein internet, telefono mugikorretik, e bueno, bueno smartphone bat izan behar da, ez? …
ESATARIA. Bai.
IANIRE BIZKARRA . … baina bertatik e … akzesibilitatea izango dugu ba artxibo horiek berriro berreskuratzeko, berrikusteko, ba Apple-k adibidez duen cloud-ean ba gorde egiten ditugu kontaktuak, ez? Baina telefonoz aldatzen baldin badugu, Apple batetik, osea, ephone batetik e android batera, e mugitu egiten bagara, ba agian datu guzti horiek galdu e egingo ditugu, ez?
ESATARIA. Mmm.
IANIRE BIZKARRA . Eta …
ESATARIA. Badauka hortaz bere arriskua horrek ere,.e?
IANIRE BIZKARRA . Bai, bai, bai.
ESATARIA. Beraz badira dagoeneko enpresa batzuk, ezta? Apple-k eta Google-k ere bai uste dut, ez?
IANIRE BIZKARRA . Bai.
ESATARIA. Jarri dute bere “cloud “ edo hodei hori, ez?
IÑIGO LAPITZ . Eta, eta Amazon, Amazon-ek kristoren negozioa egiten du horregaz (horrekin) baina bueno, ba betiko kontua ….
ESATARIA. Eta hori zenbat kostatzen zaigu guri?
IÑIGO LAPITZ . A, kostua gero eta txikiagoa da, gero eta txikiagoa. E … baina gauza bat hor ere esan behar da, e … halako zerbitzu asko dohainik dira baina batek irakurtzen badu letra txikia esaten duena da, e … zerbitzua dohainik bada edozein momentutan zure datuak desagertu leikez (daitezke). Hau da eurek e bidali ahal dizute maila bat esanez, aizu ba aldatu doguz (ditugu) e kondizioak eta oraindik aurrera zure datuak e edo ordaindu edo desagertzen dira, edo zure kontua ba ez da …, ez dakit zenbat hilabete egon zaren sartu barik, ba zure kontua desagertu da eta ai dios! Argazki guztiak, musika guztiak, dokumentu guztiak, denak galdu dira. Beraz hemen dohainik ezer ez. Hemen e … ordaindu behar da.

B2 C1
17-04-2015
16267960
6646