Nola aurreztu argindarraren fakturan?

Urriaren 21a Energia Aurreztearen Munduko Eguna da. Horren harira, 'Euskal Herria Zuzenean' saioko pasarte bat ekarri dugu Ikasbil atarira. Bertan, kaleko jendearen iritzia eta aurrezteko dauzkaten aholkuen berri ematen da.

Ulertzen dugu faktura? Nola aurreztu dezakegu? Goienerreko aditu batek emango dizkigu aholkuak.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kazetaria.- Zuk argindarraren fakturari kasurik egiten diozu? Begiratzen diozu zer pagatu…
Kaleko emakumea 1.- Begiratzen dut, baina ez dut ezer ulertzen.
Kaleko emakumea 2.- Hainbeste kontzeptu diferente dauzkate, ez dituzula zuk horiek ezagutzen zer esan nahi duen bakoitzak.
Kazetaria.- Ikusi bai, ulertu bai, baina nondik datorren…
Kaleko gizona 1.- Ez.
Kazetaria.- Ideiarik ez.
Kaleko gizona 1.- Ezta.
Kazetaria.- Eta badakizu zenbat pagatzen duzun.
Kaleko emakumea 3.- Beti diferente.
Kazetaria.- Beti diferente.
Kaleko emakumea 3.- Klaro.
Kazetaria.- Zuk ulertzen duzu fakturan zer jartzen duen?
Kaleko gizona 2.- Keba.
Kazetaria.- Ez.
Kaleko gizona 2.- Letra txiki hori? Handiak, handiak…
Kaleko emakumea 2.- Bueno, eta ya que honetara iritsi garen, zer egin behar dut hori jakiteko?
Kazetaria.- Ja, ba dagokionari galdetu, dakienari, ez?
Alex, zer egin behar dugu gure argindarraren fakturan aurrezteko?
Alex Lopez, GOIENER-eko kidea.- Bueno, ba, lehenengo eta behin, fijatu behar gara ea merkatu librean edo merkatu erregulatuan daukagun gure kontratua, ezta?
Kazetaria.- Norekin dugun egina kontratu hori.
A.L.- Hori da. Hor barruan baldin bazaude, daukazu aukera bono soziala eskatzeko, baldin bazara, alde batetik, baldin badaukazu hiru kilowattioko potentzia baino gutxiago kontratatuta, langabezian baldin bazaude, familia numerosa baldin bazara edota jubilatua baldin bazara. Merkatu librean baldin bazaude, begiratu beharko dugu ze potentzia daukagun kontratatuta. Komeni da begiratzea potentzian zeren potentzia gehiegi kontratatuta baldin badaukagu, jaistea daukagun tramo bakoitzagatik urtean 60 euro aurreztu dezakegu. Orduan, pista bat jakiteko gehiegi daukagun edo ez da inoiz ez baldin badizu saltatu argiak ziur asko potentzia gehiegi daukazu kontratatua. Orduan, jaitsi dezakezu nolabait eskaloi bat potentzia hori.
Kazetaria.- Zuk erreparatzen diezu kilowattioei, energiari, potentziari…?
Kaleko emakumea 1.- Bai, begiratzen diot, baina ez dudala ulertzen. Ez dakit, eske, ez dakit nola doan hori!
Kazetaria.- Zenbaki gehiegi hor.
Kaleko emakumea 1.- Bai. Bai, bai, gainera, hor dena nahastuta. Batetik, bestetik eta…
Kaleko emakumea 3.- Horrela ikusten baldin baduzu, ba igual esaten duzu, ba bale, baina azkenean energia eta hori, zeinek esaten dizu hau gastatu dugula? O sea, da pixka bat, ez dakit, timo bat bezala, edo…
Kazetaria.- Tranpa pixka bat.
Kaleko emakumea 3.- Bai, bai, bai.
Kazetaria.- Zuk kasu egiten diozu argiaren fakturari?
Kaleko gizona 3.- Ez, ez, ez.
Kazetaria.- Ez duzu begiratu ere egiten?
Kaleko gizona 3.- Ez.
Kazetaria.- Pagatu eta punto.
Kaleko gizona 3.- Bai, horrelaxe.
Kazetaria.- Iruzurra egiten digute aurpegira.
Kaleko emakumea 3.- Ba bai, bai.
Kazetaria.- Sentsazio hori badaukagu, ez? aunitzetan…
Kaleko emakumea 3.- Bai, bai. Uste dut baietz.
Kazetaria.- Konpainiek iruzur aunitz egiten digute ze faktura dugun ez jakiteagatik guk?
A.L.- Bai, normalean, aprobetxatu egiten dira gure zailtasunagatik eta agian eskaintzen dizute deskontu bat, baina ez dizute esaten zein salneurriren gainean.
Kazetaria.- Ze aholku emanen zenieke kontsumitzaileei?
A.L.- Ba, lehenengo eta behin, fakturak ez erakustea. Bigarrena izango litzateke ezer ez sinatzea eta hirugarrena, kontsultatzea dakien norbaitekin.

B2
15-04-2015
16267895
02:30
6481