Jon eta Jone II. Vanesa (58)

Joneri senar ohiak deituko dio semearen kontu batzuk direla eta. Horren harira Jon eta biak haserretu egingo dira.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATAL 58 Vanesa

JONE
    Zer nahi duzu Oskar?
OSKAR
    Bai, bueno lehenik eta behin egun on Jone.
JONE  
    Bai, egun on barkatu, presaka nabil.
OSKAR
    Lasai, 2 segundu dira... Aizu inporta zaizu Nikolas gaur nirekin geratzen bada lotara? Eramango dut bihar nik ikastolara, baina orain gaizki datorkit zure etxeraino joatea.
JONE
    Bale, baina badaukazu arropa garbirik?
OSKAR
    Bai lasai, Vanesarekin erosketak egiten ibili gara eta arropak erosi dizkio. Bueno Ciao...
JONE
    Ez dit esan ba Vanesak erosi diola arropa Nikori.
JON
    Eta?
JONE
    Baina zergatik erosi behar dio ezer horrek Nikori, haur bati erropa erosi nahi badio izan dezala berea.
JON
    Jone.. baina zeure burua entzuten ari zara?
JONE
    Baina zer daki horrek Nikoz?
JON
    Haur bati arropak erosteko ez da nobel sariduna izan behar Jone.
JONE
     Zer dakizu zuk?
JON
     Ba nire ustez hobea da zure ex-aren bikoteak Nikorekin egon nahi izatea.
JONE
    Zer? Zuretzat erraza da hori esatea.
JON
    Bueno, kito,... potrotaraino nago ¨zuretzat erraza da¨  horrekin... beti hori esaten didazu.. eta.. eta...Nik zerbait erosten badiot Nikori zer?
JONE
     Ez da gauza bera.
JON
    Bai, bada, igual iguala. Eta zuk egunen batean onartu egin beharko duzu
JONE
    Zer onartu behar dut?
JON
    Ba,  Oskarrek behintzat bere bizitza berregin duela eta ez dela zure moduan  ezkutatzen.
JONE
    Ni ez naiz ezkutatzen.
JON
    Benetan Jone? Benetan?
JONE
    Bueno baina ezberdina da gizonentzat eta emakumeentzat.
JON
    Hara, komeni denean gizonentzat eta eta emakumeentzat ezberdina da.
JONE
    Onartu beharko duzu ez dela iguala.
JON
     Igual-iguala da Jone. Nire munduan behintzat.
JONE.
    Berak ez du nik dudan ardurarik.
JON:
    Berak zurekin seme bat du eta badu bikote berri bat eta ez da ezkutatzen, ez da  lotsatzen bere bizitza Vanesarekin berregin duelako.
JONE
    Ni ez naiz lotsatzen Jon.
JON
    Ez keba. Honetarako ere atera duzu aitzakia.. ¨gizonak eta emakumeak ezberdin¨... Hori non erakusten dute, batzokiko feminismo bilgunean?
JON
    Amorrua ematen dizu Vanesa “tipa” (neska) jatorra izateak, nahiago zenuke Nikoz paso egiten duen “txoni” bat izatea.
JONE
     Ez dakizu zertaz ari zaren, zuk ez duzu Vanesa ezagutzen.
JON
    Baina zu ezagutzen zaitut eta badakit amorrua ematen dizula super amatxo sakrifikatuaren paper hori asko gustatzen zaizu eta.
JONE
    Jon..
JON:
    Konturatzen al zera beti zabiltzala zure ex-aren kontra aitzakiak bilatzen?
JONE
    Jon.

JON
    Eta asko gustatzen zaizula  ¨ez dakizu zertaz ari zaren¨.. ¨zuretzat erraza da¨...esatea... Baina zer uste duzu? Ama izateak beti arrazoia ematen dizula edo zer?
JONE  
    ( erdi negarrez)Jon, ia bale.
JONE
    Etxera iritsi arte ez dugu hitz egin behar?
JON
    Ez daukat hitz egiteko gogorik Jone.
JONE
     Bueno ba orduan ez da beharrezkoa laguntzea
JON
    Ongi da, banoa orduan.
JONE
    Jon.
JON
    Agur Jone...

Intéressant pour vous



B2 C1
30-03-2015
16267797
1405