Docutec
Jon eta Jone II. Gasolindegian (49)
Gasolindegian dago bikotea, Jon gasolina botatzera irten da. Ez du, Joneren ustez, berehalakoan amaitu.
ATAL 49 Gasolindegian
JON
Inporta zaizu gasolindegian geratzen bagara?
JONE:
Ez...
JON:
Memento bat besterik ez da izango...
JONE:
Baina hori ez duzu galdetu beharrik ere...
JON:
Ez dakit.. igual (agian) presaka zabiltza.
JONE
Bueno lasai, gasolindegian pare bat minutu besterik ez dugu galduko eta.
JON:
Bueno oraintxe egingo dut
JONE:
Aizu Jon, zuk entzuten duzun irratinobela hori Euskadi Irratian da ezta?
JON:
Bai, baina honezkero amaitu da. Zortziak bost gutxi aldera izaten da.
JONE:
Ez dut sinisten zu ordu horretan esna zaudenik..
JON:
Nahi duzuna. Jarri irratia edo musika.
JON: 50 euro 95
JONE:
Joder, azkenean ia 10 minutu pasa ditugu gasolindegian
JON:
Bueno, jendea zegoen.
JONE
Bai baina ez hainbeste, kontua da gaizki egiten duzula.
JON
Gaizki egiten dudala?
JONE
Bai
JON
Zer egiten dut gaizki?
JONE:
Gasolina botatzearena..
JON
Hara, orain zuk esan behar didazu nola botatzen zaion gasolina kotxeari?
JONE:
Hasteko. Ez zara zu botatzen diona.
JON
Joderrr, ea esadazu zer egiten dudan gaizki.ñ
JONE:
Ba gasolindegiko tipoari zenbat jarri behar dizun esan ostean kutxara zoaz eta bertan ordaintzen duzu. Hori egin behar da.
JON:
Eta nik zer egin dut ba?
JONE:
Ba gasolina guztia bota arte gasolindegiko tipoaren alboan geratu zara eta gero abiatu zara ordaintzera. Zer? Ordaindutako botatzen ote dizuten ikusteko geratzen zara?
JON:
Hori ez zait ezta burutik pasa ere, hori zu bezalako marijuxtuei bakarrik okurritzen zaizue.
JONE
Ia ia
JON:
Ez dakit konturatu zaren, baina nik tipoarekin bi hitz gurutzatu ditut. Palikea eman diot. Elkartasuna adierazi.
JONE
Elkartasuna?... ia ia
JON:
Ba bai.. tipoa lanean ari da, niri zerbitzu bat ematen eta edukazio kontua da.
JONE:
Bere lana egiten dabil, besterik ez.
JON.
Kalean, hotza pasatzen.
JONE
Eta zu gasolindegietako langileei konbertsazioa ematen dien ONG batetakoa zara.
JON
Zer diferentzia egon liteke, bi minutukoa?
JONE:
Edo gehiago.
JON:
Bueno, kaja alboan zeuden periodikuei ere bistadizo bat bota diedalako.
JONE:
Jakin izan banu kotxea hartu eta
JON:
(moztuaz) eta alde egingo zenuke? Beldurtzen hasita nago zurekin.
JONE:
Besterik gabe Jon.
JON:
Besterik gabe? Kotxean psicokiller bat daramadala iruditzen zait
JONE:
Nahiko zenuke zuk bai nik orain bahitu eta.
JON:
Eta zer?
JONE:
Igo bolumena Jon kantu hau gustatzen zait eta.
JON
Akordatzen al zara aitona-amonak gasolindegietan abandonatzen zituzten garai hartaz?
JONE:
Zer? Ez dut halakorik sekula entzun.
JON:
Bai ba, duela urte batzuk albistegietan modan jarri zen notizia horietakoa izan zen, zakur arriskutsuena bezalako udako albiste horietako bat
JONE
Zakurrekin bai, badakit egiten dutela tarteka
JON:
Ba garai batean, Benidormerako bidean, bat-batean aitona komunera zihoala aprobetxatu eta han uzten zuten.
JONE
Horrek ezin du egia izan.
JON
Bueno akaso aitona horiek nahita egiten zuten, denbora gehiegi ematen zuen gasolindegiko komunean, edo periodikua irakurtzen.
JONE
Zer esan nahi duzu horrekin?
JON
Ezer ez, askotan igoal abandonatu baino haiek ihes egiten zutela. Besterik gabe ozen pentsatzen ari naiz. Nik zurekin behintzat ez ditut sekula giltzak kotxean jarrita utziko.
JONE:
Bueno ba utzi ozen pentsatzeari eta utzidazu kantua entzuten...
