Jon eta Jone II. Crowdfunding (46)

Jonek lagun bat badu expedizioa egiteko Crowfunding delakoa sortu duena. Joni, ordea, gehiegizkoa iruditzen zaio horretarako ere diru-eske ibiltzea.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATAL 46 Crowdfunding

W-JONE Jon, asteburuan primeran pasa dut.
W-JON Baita nik ere.
W-JONE Esan nahi nizun...besterik gabe.
W-JON: Ea errepikatzen dugun.
W-JONE: Ez dakit ba noiz... Oskar Txilera joaten denean akabo Nikorik gabeko asteburuak.
W-JON: Moldatuko gara... geratuko gara gero?
W-JONE: Niko ikastolatik jaso aurretik kafea nahi baduzu.

JON:
    Eta noiz abiatu behar du zure ex-ak?
JONE:
    Ba oraindik ez daki ziur baina hilabete barru edo horrelako zerbait.
JON:
    Bueno, ba ordura arte semearekin egon nahiko du ezta? Horrela zu apur bat libratu zintezke.
JONE:
    Joder, … Horrela esanda... badirudi ez dudala Nikorekin egon nahi... eskakeatu nahi dudala.
JON:
    Bueno Jone ez hasi orain amatxoarena egiten, zu ez zara lerda horietakoa.
JONE:
    Ia, baina ez dakit, kulpa modukoa sentitzen dut holakoetan.
JON:
    Zer kulpa? Katekista bat zarela deskubritu behar al dugu orain? Besterik gabe, zuretzako denbora eduki nahi izateak ez zaitu ama-munstro bat bilakatzen.
JONE:
    Ia badakit, gainera Oskarrek eskatu dit joan aurretik ea utziko diodan ahalik eta denbora gehien Nikorekin egoten.
JON:
    Ikusten? Zure ex-ak nahiko tipo normala dirudi.
JONE:
    Nik ez dut inoiz Ex normalik izan.
JONE
    Lotura bat pasa behar dizut.
JON
    Lotura bat?
JONE
    Bai, Gimnasioko suhiltzaile batek pasa dit. Espedizio bat antolatzen ari dira eta Crowdfunding-a hasi dute.
JON:
    Crowdfunding-a zertarako?
JONE:
    Esan dizut, mendi espedizio baterako...
JON:
    Hala! Beren espedizio kapritxoa ordaintzeko crowdfundig-a? Suhiltzaile horrek bi potro ditu bai.
JONE:
    Zer diozu Jon?
JON:
    Broma bat izango balitz grazia izango luke, baina ez duzu benetan pentsatuko zure lagun horri bere espedizioa ordaintzen lagunduko diodanik ezta?
JONE:
    Ez da espediziorako edo horretarako bakarrik behintzat. Bertoko suhiltzaileentzat ez dakit zer proiektu duten.
JON
    Ez dakizu.
JONE:
    Bueno horregatik esan dizut lotura pasako nizula.
JON.
    Pasa nahi duzuna baina ez dut euro bakarra jarriko. Joder crowdfundingarekin.
JONE
    Nahi duzuna egin baina ez hasi orain marmarrean.
JON:
    Aizu hobe izango da loturarik ez pasatzea, ostia txarrean jarriko naizelako benetan.
JONE.
     Baina bizitza osoa pasa duzu ta zuk zure mobiden txapa eta kamisetak saltzen eta? Eta orain crowdfunding-aren kontra.
JON:
    Joder Jone, baina eske crowdfundigarena ia pasada bat da. Disko bat atera nahi duten 18 urteko gazte batzuk, bada bale. Baina asuntua (kontua) desfasatu egin da.
JONE:
    Bueno, aizu ez dizut pasako eta kito.
JON:
    Gero klaro, artista ezagunek ere Los Angelesera grabatzera joateko kapritxoa dute eta crowdfundinga egiten hasten dira, edo pelikula bat egiteko eta.
JONE:
    Esan dizut ez dizudala bidaliko.
JON:
    Eta ia “el colmo”, mendi expedizio batetarako..

JONE:
    Aizu bakoitzak bere diruarekin nahi duena babestu dezake.
JON:
    Ez, lotsa apur bat ere behar da, azkenean corwdfundingaren eskuetan utziko da beste batzuek egin eta babestu beharko luketena, pasada hutsa bihurtzen ari da.
JONE:
    Argi dago gaur ere mitina tokatzen dela.
JONE.
    Aizu ba Niko bere aitarekin dagoen tarte luze horietako batean planen bat egin genezake? Eskiatzera edo joan gintezke. Aspaldi ez naiz joan.
JON:
    Bai, crowdfunding bat ireki dezakegu horretarako ere.
JONE:
    Bufff Argi dago ez zarela ia akordatzen zenbat errifa eta zenbat zabor erosi behar izaten genizun zuri.
JON:
    Hori beste kontu bat zen.
JONE:
    Ia klaro (jakina) hori ez da crowdfunding-a, hori beste zerbait zen.

Intéressant pour vous



B2 C1
30-03-2015
16267543
3382