Docutec
Jon eta Jone II. Gosaria Tiffanisen (42)
Elkar ezagutu zutenean egitera ausartu ez zena egingo du Jonek eta elkarrekin gosalduko dute.
ATAL 42 Gosaria Tiffanisen
W-JON: Planik gaur bai?
W-JONE: Niko, lana, erosketak egin eta amarekin medikuarenera joatea kenduta dena libre.
W-JON: Orduan egidazu tartetxo minimo bat zure zerrenda horretan.
W-JONE: Dena libre ironia zen.
W-JON: Eguerdiko kafe garaian 10 minutu.
W-JONE: Non?
W-JON: Tontodromoan
W-JONE: Eguraldi honekin?
W- JON: Bai. Han behar du.
JONE:
Baina Zergatik geratu gara hemen Jon? Goazen beste norabaitera.
JON:
Bale baina lehenago zerbait egin nahi dut.
JONE:
Ba hementxe gaude, tontodromoan, zer da egin nahi duzun gauza hori?
JON:
Elkarrekin hasi ginenean hona etorri ginen pare bat aldiz.
JONE:
Ia, baina oraindik ez genbiltzan elkarrekin.
JON:
Bueno zu nirekin igual ez, baina ni ordurako gutiz tontotuta nengoen.
JONE:
Ba ez zaizu guztiz pasa hori jaja.
JON:
Zurekin tontotuta Jone, eta hemen geratzeko eskatzen nizun, modu horretan uste nuelako asmatuko zenuela zer nahi nuen.
JONE:
Zer asmatu behar nuen ba? Benga Jon goazen hemendik bustitzen ari gara eta.
JON:
Baina ez, ez zinen ezertaz jabetzen, eta ni ere ez nintzen ausartu egin behar nuena egitera.
JON:
Hori da duela 20 eta piko urte egiten ausartu ez nintzena.
JONE:
Muxu bat emateko? Horretarako “montau” duzu teatrotxo guzti hau?
JON:
Ba bai eta esan ezazu nahi duzuna baina honez gero muxu hau ia ez didazu kenduko
JONE:
Zapatak busti bustiak ditut.
JON:
Hainbesterako izan al da ba? Zapatak bustitzeraino berotu zaitut musu batekin?
JONE:
Hahahah Jon! “Marrano”!
JON:
Orain ia lasai geratu naiz, gosaltzera gonbidatzen zaitut.
JONE:
Ez daukat denbora larregirik lanera itzuli behar dut.
JON:
Lasai, eramango zaitut, baina goazen gosaltzera bestela Rodolfo Valentino, memento honek pulmonia (pneumonia) batekin amaituko dugu eta
JONE:
Harrituta utzi nauzu Jon. Zu ez zara inoiz erromantiko bat izan.
JON:
Baina Teatrero samarra bai ezta?
JONE:
Jajajja bai hori bai, baina ez dakit Tontodromoarena, benetan bertara joaten ginenean ez zinela ausartzen musu ematen?
JON:
Badakizu ezetz.
JONE:
Ni desiatzen nengoen.
JON:
Ba bazeneukan zuk ere lehen pausoa ematerik
JONE:
Bai klaro, garai hartan lehen pausoa zuek eman behar zenuten, badakizu hori.
JON:
Ba ikusi, niri kostatu zitzaidan.
JONE:
Bai kalimotxo litro pare bat kostatu zitzaizun, akordatzen?
JON:
Bai, baina ez dut gogoratu nahi.
JONE:
Alkoholari esker elkartutako bikoteen klubekoak gara, zer tristea!
JONE:
Elkarrekin bizi ginenean ez zenukeen sekula gaur tontodromoan egin duzuna egingo.
JON:
Suposatzen (Uste) dut ezetz, baina garai hartan bizitza guztia aurretik nuela iruditzen zitzaidan.
JONE:
Ta gaur egun ez?
JON:
Ba ez, adin honekin jada bizitzaren tontorrean izan gara eta mendian behera goaz orain.
JONE:
Joer Jon, ez zaitez orain dramatiko jarri.
JON:
Ez da drama bat, egi zientifikoa da, bizitzaren legea eta abantailak ditu. Orain, nik behintzat erridikulua egiteari ez diot hainbesteko beldurrik.
JONE:
Hori agerikoa da...
JON:
Zu lehen ez zinen hain gaiztoa. Heidi izatetik Merkel izatera pasatu zara.
JONE:
Hori ere onartuko dizut. Eskerrikasko Jon.
JON:
Zergatik? Gosariagatik? Niri tokatzen zitzaidan gaur ordaintzea.
JONE:
Gosariagatik ez. Gure Tiffanis-ko Gosariaren bertsio moduko hau asmatzeagatik.
