detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskolan, jangelako kudeaketa gurasoen esku?

Larrabetzun martxan dagoen ekimenaren berri emango digute Euskadi Irratiko irratsaio honetan: "Gure platera, gure aukera". Eskolako jangelaren ardura guztia, guraso elkarteak duela adierazi digu bertako guraso batek: Ekaitz Barrenetxeak.

Jaten duguna omen gara, eta hori oso ondo dakite Larrabetzuko Eskolako guraso-elkartekoek.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Jaten dugunaren isla omen gara pertsonak, gero eta gehiago errepikatzen dute hori aditu eta bereziki nutrizionistek , eta jakina ba haurren hezkuntzan eta hazkuntzan ere bai garrantzia berezia hartu beharra dauka elikadurak. Hori aintzat hartuta, eskola publikoetarako jangelak kudeatzeko baldintza arau berriak ari da prestatzen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Datozen lau urteetarako kudeaketa erabakiko duten arauak. Eta Euskal Herriko ikasleen guraso elkarteek jangelak osasuntsuago, hurbilago eta justuagoak egiteko garaia dela pentsatu dute eta proposamen horixe egin dute; “Gure aukera, gure platera” izena jarri diote ekimenari eta Larrabetzun martxan jarrita dute ja. Ekaitz Barrenetxea arratsaldeon!
EKAITZ BARRENETXEA . Bai, arrastion!
ESATARIA . Ekaitz gurasoa da, Larrabetzuko eskolan hazten dira bere haurrak, etxe, etxean batera, etxean ere bai, ezta Ekaitz? Baina eskolan Larrabetzun.
EKAITZ BARRENETXEA .Bai, bai horixe da.
ESATARIA . Eta nola kudeatzen da zuen eskolako jangela?
EKAITZ BARRENETXEA .Ba bueno, e … gure eskolako jantokia ehuneko ehunean e … guraso elkarteak kudeatzen du. Hau da, guraso elkarteak erosten ditu gero sukaldatuko diren lehengaiak, guraso elkarteak kontratatzen ditu e langileak ere bai, ez?  Orduan, e … eta gero ba sukaldearen mantenua ere bere ardurapean dago. Orduan ba bueno ehuneko ehunean gu, gara ba horren e …. arduradunak.
ESATARIA . Beste aukera da momentu honetan eskola gehienek daukatena kateringarena, ezta? Enpresa handiek kudeatzen duten katering-arena eta zuek hori ez zenuten gogoko.

EKAITZ BARRENETXEA .Ez hori da guri e … Hezkuntza Sailak esan euskuna (ziguna), ez? Guri e ba sukaldariak e … erretiratu euskuezan (zizkiguten) eta, orduan ba, gure irtenbide bakarra euren arabera, eurek derrigortu nahi gintuzten ba katering enpresa baten bitartez e jantokia kudeatzera eta guk ba bueno, esan deutsudan (dizudan) bezala ba e … eskola kontseiluaren e, eskola kontseiluak berretsi egin zuen geuk hartutako ba erabakia, ez? Hau da kudeaketa propio horregaz (horrekin) jarraitzea.
ESATARIA . Mmm, momentu honetan 92.000 ikasleren eskola menuak dira prestatu behar direnak, horiek nola arautu erabaki behar direnak, bi eta hamasei urte arteko 92.000 ikasleren eskola menuak, eta zuek zer nahi duzue? Zuek daukazuen sistema hori beste lekuetara ere zabaltzeko aukera eta modua egitea?
EKAITZ BARRENETXEA . Guk nahiko genukeena da e … , ba eta aldarrikatzen duguna, ez? Era sinple batean eta legitimo batean da, ba batetik ikastetxe bakoitzak erabaki dezala era librean zein kudeaketa mota nahi duen, ez? Hau da, katering enpresa baten bitartez edo kudeaketa propio baten bitartez, ez? Guk daukaguna adibidez. Eta gero bestetik, katering enpresak erabiltzen dituzten baliabide ekonomiko berdinak izatea, kudeaketa propio hori aukeratzen dugun ikastetxeentzat, ez? Hau da, guk e gaur egun, e 2008an eta bederatzigarren urtetik geroztik, ez dugu inolako diru laguntzarik jasotzen, ez? Euskal gobernutik.
ESATARIA . Zer, zer da aukera osasuntsuagoa zuen haurrentzat?
EKAITZ BARRENETXEA .Bai, bai osasuntsua, osasuntsua bakarrik ez. Bada gero e konpromiso ekonomiko bat, ere bai ere badauka, ez? Azkenean guk e, e … gastua gure gastu orokorraren ehuneko handi bat, Larrabetzuko herrian geratzen da. Langileria e, Larrabetzun kontratatzen da. Hau da lehentasuna Larrabetzuko hiritarrek daukie (daukate). E …, e … lehengaietan ere, ahal den guztia Larrabetzuko ekoizleei erosten diegu . Eta osasuna eta nutrizioari begira ere bai, ba bueno, ba gu beti saiatzen gara dieta orekatu baten, e, e … egitea, e tradiziozko dieta batean oinarritua, ez? Eta beti ba lehengai freskoekin eta lehen, sasoiko lehengaiegaz (lehengaiez) ez?
ESATARIA . Eta haurrek jakiten dute? Jakiten dute aukera hori egiten duzuela?
EKAITZ BARRENETXEA . Bai, gero, e … e  jantokiko proiektua ez da bakarrik e umeari jaten ematea, jantokiko proiektua hezkuntzan ere oso ondo txertatzen da, e? E … urtean zehar irakaslegoak e ekintza asko burutzen deuriez (dituzte) ikasleagaz (ikasleekin) ba identifikatzeko ba sasoian sasoiko produktuak zeintzuk diren, negutegi bat ere badaukagu, ez ba, zortea daukagu, terrenotxo bat daukagu bertan eta negutegi bat daukagu, eta bertan e … landatu egiten deuriez (dituzte) ba, ba sasoian sasoiko ba produktuak, ez? Orduan bai, identifikatzen dute, bai, bai, bai.

detalle2

Docuthèque

B2 C1
18-03-2015

x61pRelaContWAR

16267240
00:04:58

x61pViewCountWAR

5540

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR