detalle dokuteka-generico-fitxa

Idazlan onak egiteko gomendioak Marimaistraren eskutik

Marimaistrak euskararen gaineko zalantzak argitzen lagundu nahi dio jendeari eta horretarako, web orrialdeaz gain, bideo-kanal bat du youtuben.

Aukeratu dugun bideo honetan, idazlanak ondo idazteko gomendioak eskaintzen ditu Marimaistrak.

Hona hemen Marimaistrarekin harremanetan jartzeko bideak:

www.marimaistra.com
galdetu@marimaistra.com
Twitter: @mari_maistra
WhatsApp zenbakia: 668889192

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo, lagunok, zuekin, berriro ere, marimaistra, euskaldunon zalantzak eta galderak argitzeko prest.
Modu asko dauzkazue nirekin harremanetan jartzeko eta galderak botatzeko. Bata emaila da, eta badakizue nora idatzi, ezta? galdetu@marimaistra.com
Tira, horrela iritsi zait mezu bat. Aspaldikoa da, bai, aspaldikoa da, baina SPAM karpetan izan dut eta orain arte ez naiz konturatu.
Xabik idatzi digu Tolosatik. Xabi, barkatu atzerapena, e?, baina, badakizu, teknologia eta spam eta gauza hauekin zer gertatzen den.
Irakurriko dizuet Xabik bidalitako emaila.
Kaixo, marimaistra, pentsatzen duguna idaztea oso zaila egiten zaigu. Zergatik ote? Idazlan dezente bat ez dugu inolaz ere bukatzen bi ordutan. Puffff, hau nekea! Emango al zeniguke aholku praktiko batzuk idazlan top bat idazteko? Ongi izan. Tolosako hiru ikasle.
Mila esker, Xabi eta konpainia, idazteagatik. A! idazlanak! Zenbat buruhauste, ezta? Ai, ez da erraza, ez dakit nork asmatu ote zuen horrelako ariketa, bai. Eta gainera, nortzuk idazten dituzte horrelakoak? Hizkuntza ikasleek, ezta? Ai, eta gero azterketa izango duzue. A! gizajook.
Tira, aholku batzuk ematen ahaleginduko naiz.
Lehenengoa, hementxe daukazue: irakurri, irakurri eta irakurri. Hau da urrezko araua. Zergatik? Irakurriz asko ikasten delako. Hiztegia, egiturak, aditzak… gauza pila bat. Baita nola idatzi ere. Gainera, zorikoak zarete. Izan ere, euskaraz orain inoiz baino gehiago idazten da. Bai, bai, komunikabideak dauzkagu, herrietakoak, eskualdetakoak, nazionalak… artikulista pila bat… Gainera, gainera ez ahaztu blogariak ere badaudela eta zuen intereseko edozein gai topa dezakezuela. Gainera, gainera, liburuak ere badauzkagu, e? Literatura, poesia…bueno, bueno, zuek, garrantzitsuena, irakurri, irakurri, irakurri! E? ederki. Hau lehenengo araua, urrezko araua.
Bigarrena, sinple, sinple, sinple. Bai, bai, lagunok, sinple. Zein da helburua? Komunikatzea. Bai, beraz, ez egin esaldi bihurririk, jarri irakurri behar duenaren azalean. Ulertuko du? Ez du ulertuko? Ummm, ibiltzen bazarete txiribueltaka, ez dugu ulertuko. Beraz, egin sinple. Idaztea sukaldean aritzea bezalakoa da. Bai, bai, gatza neurrian bota behar zaio, ezta? Janariari. Bada, idazlanetan ere horrela ibili behar gara. Hobe da pixka bat geza gazia baino, ezta? Gero, sinpletasun hori, hornituko duzue, baina lehenengo komunikatu, uler dadila!
Egin kasu, egin kasu, kontuz gatzarekin, ez omen da oso osasungarria-eta. Kar, kar, kar.
Eta hirugarren aholkua: gramatika. Aizue, ederrok, ondo dago erakustea zenbat dakizuen, baina lehen esan dudan moduan, garrantzitsuena komunikatzea da, bai. Beraz, ez jarri idazlanean dakizuen guztia. Hau da, subjuntibo guztiak, ahalera, menpeko ez dakit zenbat perpaus, zortzi sinonimo… Ez, ez, ez, ez, ez. Ez da gramatika-liburua. Bai, subjuntibotxo bat ez dago gaizki, baina denak ez. Helburua ulertzea da. Bai, bai, hori da inportanteena. Ba, esaten badizuete pobre eta… ez egin kasurik, ulertzen bada, zuzen badago, e? hori da inportanteena.
Eta azkena, ederrok, eta oso inportantea hau ere: amaitzen duzuenean, utzi boligrafoa mahai gainean, hartu arnasa, eta irakurri. Birpasa ezinbestekoa da. Bai, hor fijatu, -k, -la, aditza, ez dakit zer, ulertzen da, ez da ulertzen…bai?
Nik uste dut aholku hauei jarraituz gero, primerako idazlana egingo duzuela, bai, bai, ederrok. Esango didazue. Jarraitu aholku hauei eta gero niri kontatu. Ikusiko duzue zelako arrakasta izango duzuen. Bai, eta segi horrela, euskaraz. Izan ere, euskararik onena, erabili egiten dena.
Eta Sarrionandiaren lumak zuen atzamar artean idatz dezala. Agur!

detalle2

Docuthèque

B1
17-03-2015

x61pRelaContWAR

16267192
06:53

x61pViewCountWAR

21550

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR