detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Kafetegian (26)

Jon harrituta dago irratian bere bizitzaren antzeko kontakizun bat entzun duelako.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAFETEGIAN


JON:
    Ebakia ezta?
JONE:
    Bai..
JON:
    Esaten ari nitzaizun bezala...gaur oso goiz esnatu naiz eta gosaria prestatzen nuen bitartean irratia piztu eta gauza kurioso bat gertatu zait.
JONE:
    Kuriosidadea besterik ez da eh Jon.. Zer ordu da goiz zuretzat?
JON:
    Ba zazpiterdiak pasatxo izango ziren...
JONE:
    Eta hori goiz da zuretzat...ia
JON:
    Niretzat eta mundu guztiarentzat.. dena ilun-iluna dago.. kaleak oraindik jarri gabe daude ta ordu horretan...
JONE:
    Ni zortzirak aldera iristen naiz bulegora eta aurretik prestatu,  Nikori gosaltzen eman eta  haurtzaindegian utzi dut.
JON:
    Zure lankidek zeozegatik esaten dizute Merkel bai...
JONE:
    Ba jende gehienak egiten du hori ... zu zara beste mundu batean bizi dena Jon.
JON:
    Ni txorien moduan argiarekin bat esnatzen naiz...
JONE:
    Eta txorien moduan arratseko iluntasunarekin bat joten zara lotara?
JON:
    Bueno nahi duzu kontatzea edo ez?
JONE:
    Irratia piztu duzu eta zeeeer?
JON:
    Ba zortziak bost gutxi aldera, bat-batean irratinobela bat botatzen hasi dira. Eta oso bitxia zen zer irratinobelan bi protagonista zeuden, Ander eta Ane.. eta joder… gure
JONE:
    zer irratitan?
JON:
    Euskadi irratian
JONE:
    Bai uste dut noizbait entzun dudala zerbait... baina irratinobela berri samarra da ez?
JON:
    Ez dakit nik gaur entzun dut lehendabiziko aldiz.. ez dut normalean irratia entzuten hain goiz...
JONE:
    Nik uste lehengoan entzun nuela zerbait baina ez nion kasu handirik egin...
JON:
    Ah ba neri bitxia iruditu zait...
JONE:
    Ia, ez dakit, nik ordu horretan ordea albisteak entzun nahi ditut... irratinobela bat arraroa egiten zait...
JON:
    Bueno nik entzun dudan atala behintzat oso laburra izan da.
JONE:
    Ia, ez da luzea, baina ez ninduen engantxatu (harrapatu)...
RAF
JON:
    Bueno ba kontua da Ander eta Anek antza handia dutela gurekin. Garai batean bikote izandakoak dira eta denbora askoren ostean berriro egin dute topo...
JONE:
    (ironiaz)Uuuhhh .. ez dut halako istoriorik sekula entzun... oso originala bai...
JON:
    Klaro.. hainbeste gustatzen zaizkizun Jennifer Anistonen pelikula guztien argumentua da...
JONE:
    Buff... irratinobela kontzeptua berak kanfor usaina du... zaharrunoa da..
JON:
    Nahi duzuna esango duzu baina niretzat aluzinantea izan da. Bat-batean nire bizitza irratitik botatzen ibiliko balira sentitu dut...  benetazkoa zirudien..
JONE:
    Hala bada, utzi asmatzen... Ane oso emakume eder eta inteligentea da eta Ander eskas samarra...
JON:
     Zuk nahi duzuna esango duzu... baina nik gustura entzun dut
JONE:
    Ia, baina ez da ordu horretarako... albisteak entzun nahi dituzunean, bat-batean tontakeri bat jartzen dizute... ez dakit
JON:
    Ba  neri hori gustatu zait hain justu ... azkenean albisteak egunero-egunero berdinak direla iruditzen zait...
JONE:
    Joder Gustatu zaizu ehh? Atal bakarra entzutearekin hain emozionatuta (hunkituta) egotea ez da normala...
JON:
    Aluzinantea delako Jone... Bat-batean norbaitek gure bizitza hartu eta horrekin irratinobela bat egingo balu bezala sentitu dudalako...
JONE:
    Igual alrebes da...igual irratinobela gure bizitza aurretik grabatua dago eta gu ari gara irratinobelan gertatzen dena kopiatzen...
JON:
    Joder egia da... fenomeno paranormala...
JONE:
    Zu bai zarela paranormala Jon...
JON:
    Ea bihar goizean entzuten dudan...
JONE:
     Zu? Goizeko zortzietan? “Iamestraña”...
 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2 C1
02-03-2015

x61pRelaContWAR

16266718

x61pViewCountWAR

3155

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR