detalle dokuteka-generico-fitxa

'50 shades of Grey' pantailetara heldu da, hautsak harrotuta

"Amentzako porno"tzat hartu den eleberri-trilogiaren lehen emankizuna zinema-aretoetara heldu da.

Anastasia Steele ikaslearen eta Christian Grey enpresariaren arteko harremanaren inguruko istorioa marketin-kanpaina handi batez lagunduta aurkeztu da.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Inoiz arrakasta gehien lortu duten liburuak izan dira eta orain, takilletan ere, izugarrizko arrakasta izan nahi dute. 50 sombras de Grey filmaz ari gara, noski. E.L. James-en trilogiaren lehen alea zinera eraman da. Dena Anastasia Steele ikaslearen eta Christian Grey enpresariaren arteko erlazioaren inguruan. Christianek gustuko dituen sexu-praktika bereziek eragindako erlazio bat.
Jamie Dornan aktorea.- Emakumearentzat bidaia bat da. Ana gai da Christianen alderdi ezkutua ireki eta bere arau asko hausteko.
Sam Taylor Johnson zuzendaria.- Zauritutako pertsona bat da, eta duen irudi hotza eta arrakasta arrakalatzen hasiko dira. Eta horrela harreman estuetan oinarritutako intentsitatea handitzen hasiko da.
Dakota Johnson aktorea.- Oso pelikula intentsua da, seduzitzailea eta erromantikoa. Oso sexia da. Zoragarria, dotorea, kitzikagarria izan behar zuen. Espero dut ikusleek ikusi nahi duten pelikula izatea.
Esataria.- Sam Taylor Johnsonek zuzenduta, Jamie Dornan eta Dakota Johnson aktoreek gorpuztu dute literaturaren bikote famatua.
Ehun milioi liburu saldu dira 51 hizkuntzatan.
Zine-estreinaldiari begira, marketina ez da atzean gelditu: sarrerak zazpi aste lehenago jarri ziren salgai eta New Yorken fanekin egin zuten aurre estreinaldia sekulako gertaera izan zen.

detalle2

Docuthèque

B2
16-02-2015

x61pRelaContWAR

16266248
01:55

x61pViewCountWAR

5263

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR