Docutec
Jon eta Jone II. Tatuajea (12)
Jone konturatu egin da Jonek tatuajea duela eta erakusteko eskatuko dio.
12 Tatuajeak
JON:
Ez dakit nola gertatu zen Jone, ez nintzen jabetu hartu nuen poltsa ez zela nirea...
JONE:
Ba ni etxera iritsi orduko konturatu nintzen... galtzontzillo hauek ez dira niretzat jajaja horregatik deitu nizun berandu baino lehen geratzeko... hementxe zure gaiunboak
JONE:
Aizu, atzo rebajetan (merkealditan) geundela konturatu nintzen... hor besoan tatuaje pare bat duzula..
JON:
Bai..
JONE:
Noiz egin zenituen?
JON.
Ba orain 10 bat urte bata eta 5 urte inguru bestea.
JONE:
Ea..erakutsi..
JON:
Ez!
JONE:
Ez? Zergatik?
JON:
Ba...misterioa mantentzearren... Orain badakit kuriositatea daukazula..
JONE:
Kuriositatea..keba... gainera ez zaizkit batere gustatzen tatuajeak..
JONE:
Ez daukat inongo kuriositaterik...
JON:
Orduan zergatik galdetu duzu?
JONE:
Atentzioa deitu (eman) dit.. handi samarrak direla iruditu zitzaidan..
JON:
Bai handi samarrak dira
JONE:
Zertarako hain handiak?
JON:
Badakizu.. ande o no ande caballo grande”.., baina ez zenuen inongo jakin-minik ezta?
JONE:
Lehengoan irakurri neban (nuen) islamista fundamentalistek, beren gorputza tatuatzen dutenak Ala iraintzen dutela...
JON:
Horrelako txorakeria asko irakur daiteke egunero bai...
JONE:
Eta tatuajea dituztenak akabatzen dituztela...
JON:
Bai eta komikiak egiten dituztenak eta homosexualak, eta bizarra mozten dutenak, eta musika entzuten dutenak...
JONE:
Benga erakutsi...
JON:
Ez, dagoeneko ez naiz zutaz fidatzen... islamistak aipatu dituzunetik ¨otso bakarti¨ itxura hartzen dizut...
JONE:
Zu oso espeziala zarela sentituko zara baina orain tokristok ditu tatuajeak. Txoni eta poligonero guztiek...
JON:
Ia, eta zer? Ni beti izan naiz poligonero samarra... edo ez al zara akordatzen elkarrekin irteten hasi ginenean... nola joaten ginen kotxean (autoan) poligonora...
JONE:
Bai akordatzen naiz.. oso ondo gainera... tipo hura zakur handi harekin azaldu zen gau hartaz batez ere..
JON:
Bai, jajajja...
JONE:
Tatuajeen moda honekin...zaila da gorputz garbia duen norbait topatzea...
JON:
Gorputz garbia?... Joder... oso Ku-Klux-Klan geratu zaizu hori ez?
JONE:
Ez hasi zure txorradekin (txorakeriekin)....
JON:
Niri besteena bost. Nik egin nituen eta kito. Eta niretzat badute zentzua.
JONE:
Eta ez zara damutu...
JON:
Ez..
JONE:
Eta marrazki berdina izateaz nekatu?
JON:
Ez… orain kasik ez ditut ikusi ere egiten... nire gorputzaren zati bat dira eta kito
JONE:
Nik ezingo nuke tatuajerik egin...
JON:
Zu floja (beldurti) bat zarelako eta orratzek beldurra ematen dizutelako
JONE: Nik haur bat erditu dut, listillo...
JON:
Ah.. klaro (jakina, horixe).. sekula entzun gabea hori ere...
JONE:
Eta entzun behar duzuna... Orduan zer daukazu hor marraztuta? Erakutsi..
JON:
Ezetz esan dizut...
JONE:
Ez dakit zer gertatzen den baina Nikori asko gustatzen zaizkio. Tatuajea duen norbait ikusten duenean sorgindua bezala geratzen da...
JON:
Haurrei asko gustatzen zaizkie.. ez dutelako helduek dugun aurreiritzirik... Ba ikusiko duzu... 15 urte barru, eta gauzak nola doazen ikusita gorputz osoa izango du tatuajez beteta...
JONE:
Ezta pentsatu ere...Baina orduan benetan ez didazula erakutsiko?
JON:
Ez... akaso kotxearekin (autoarekin) poligonora eramaten nauzunean
