Docutec
Jon eta Jone II. Korrika (09)
Jon haserretu egiten da korrika egiteari running deitzen diotelako.
Jon eta Jone II. Running korrika (09)
JONE:
Aurrera!
JON:
Egun on Jone
JONE:
Uy... Kaixo Jon.. Nolatan hemen?
JON:
Iragarkirako mapari ateratako irudiak ekartzera etorri naiz. Akaso beste noizbait beharko dituzue eta
JONE:
Ah ba eskerrik asko... baina internetez bidaltzearekin nahikoa zen.. ez zenuen etorri beharrik...
JON:
Ia. Bueno, inguruan nenbilen eta bisita egitea pentsatu dut...
JONE:
Zuriñe ikustera etortzen zarela susmatzen hasia naiz...
JON:
Igoal bai.. edo eraikina ikustera... (pausa) edo fotokopiak debalde ateratzera...
JONE:
Ba nahi baduzu oposiziotara aurkeztu zaitez eta plaza ateraz gero egunero etortzeko aukera izango duzu...
JON:
Uste dut atzo esan zenidala spinninga edo halakoren bat egiten duzula...
JONE:
Bai eta korrika egitera eta aerobic-era ere joaten naiz.
JON:
Beraz, zu ere bai?... gaur egun todokristo ateratzen da korrika egitera! Eta...denbora asko daramazu?
JONE:
Egia esatea nahi baduzu.. esaktamente (zehazki) 4 urte. Eta data zehatza ere esango nizuke. Dibortziatu nintzen egunean hasi nintzen.
JON:
Egun berean?
JONE:
Bai. Egun hartan bertan kirol txartela ateratzera joan nintzen... Banatu aurreko urtean metatu nituen ostia txar guztiak izerditan botatzeko asmoarekin...
JON:
Ba Spice Girl kirolari estilo berri hau ongi doakizu.
JONE:
Txoni esateko modu bat da hori?
JON:
Ez, ez... ongi ikusten zaitudala. Amerikanuek esaten duten moduan MILF bat zara.
JONE:
Zer da MILF?
JON:
Bada... ez dakit ba nola esan... emakume heldu atraktiboa (erakargarria) edo halako zerbait..... Bada, nik ere hasi beharko nuke zerbait egiten. Urteberriko nire zerrendan dago. Korrika egiten hasi...
JONE:
Eta hasi al zara?
JON:
Oraindik ez.. zapatila aproposak erosi behar ditut...
JONE:
Aitzakia horrekin datorren urtera arte egongo zara ezer egin gabe...
JON:
Eske ez dut ezer ulertzen... gauza bat modan jarri orduko... denak beee…ardiak bezala...
JONE:
Ba niri ongi iruditzen zait. Hobe running-a bezalako gauzak modan jartzea beste batzuk baino
JON:
Zu zeuk esan duzu.. running... joder, orain korrika egiteari running esaten zaio! Ostia korrika esatea ez da ba hain zaila!
JONE:
Baina ze inporta dio izenak?
JON:
Ba badu garrantzia... joder.. korrika egitea korrika egitea da, ez running... Ez da surfa bezalakoa. Surfak ez dauka jatorrizko hitzik hemen, eta beraz, ulertzekoa da surfa esatea...
JONE:
Zuk surfa egiten duzu ezta?
JON:
Bai..
JONE:
Klaro (Jakina).. ulertzen dut orduan.. surfa bai... surfa guay da..running ez..
JON:
Surfa edo eskia... ba bale... kanpotik ekarritakoak dira... landare eta animali espezie inbaditzaileak bezala..., baina joder running.. . hori oraingo gauza da... korrika egiteak glamourrik izango ez balu bezala... baina running-a bai klaro (jakina),... running-ak bai...
JONE:
Hori ere, zapatilena bezala, kirola ez egiteko beste aitzakia dela iruditzen zait.
JON:
Aitzakia.... nipadios (ezta pentsatu ere)... aizu..., zuk running asunto (kontu) hauek kontrolatzen dituzunez... lagunduko al didazu zapatilak erostera?
JONE:
Dendan bertan nik baino hobeto aholkatuko dizute...
JON:
Bueno, dagoeneko konturatuko zinen edozein aitzakiaren bila nabilela hona etortzeko... benga.
W-JONE: MILF zer den begiratu dut: Mother I´d Like to Fuck...
W-JON: Ez dizut zentzu txarrean esan...
W-JONE: Ez dut zentzu txarrean hartu.
