detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Pintada (06)

Iragarkian agertzen den pintada baten inguruan eztabaida dute Jon eta Jonek. Azkenean, hala ere, samurtu egiten dira.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon eta Jone II. Pintada (06)
JON:
    Larunbat goizean grabatu genituen ur azpiko irudiak eta arratsalde osoa eta atzoko eguna muntatzen pasa genuen... eta zuk pasatu zenidan musika sartzen...
JONE:
    Asko gustatzen zait Jon. Benetan. Eta ur azpiko irudiak ederrak dira. Ikusten dudan arazo bakarra hau da..
JON:
    Portuko pareta hori?
JONE:
    Pareta ez... paretan dagoen pintada
JON:
    Ez dut nik jarri hor..
JONE:
    Ia, baina ziur goiko norbaitek zerbait esango duela...
JON:
    Ba aukera bakarra plano guztia kentzea da...eta nire ustez plano hori beharrezkoa da iragarkian... eta nor fijatuko (ohartuko) da pintadan.
JONE:    
    Bai Jon.. buruz dakit nik ere diskurtso hori...
JON:
    Presoen aldeko pintada bat da eta kito. Ez da inor izutuko horrekin.
JONE:
    Zuretzat erraza da zuk ez duzulako ardurarik. Buzeatzen zabiltzan bitartean oso erraza da kausa guztien alde egitea, kokotero artean bizi den ¨gudariporeuskadi¨ bat izatea.  
JON:
    Gudariporeuskadi? Hara falta zitzaidana...Jone, zuena da iragarkia... nahi duzuena egin. Plano hori kendu daiteke eta kito.
JONE:
    Ez... utziko dugu eta ea zer gertatzen den. Zorte apur batekin inork ez du ezer esango... garai berriak badakizu...
JON:
    Niri berdin zait, eta ostiralekoa ikusita nik ez dut zurekin berriro haserretu nahi.
JONE:
    Ostiralean?
JON:
    Zure semearen kontu horrekin haserretu zinela iruditu zitzaidan.
JONE:
    Ez du garrantzirik lasai.
JON:
    Bueno sentitzen dudala esan nahi nizun...
JONE:
    Ez da zure errua.. ni naiz.. kontua da arrazoi zenuela.. Niko.. Nikolasetik dator...
JON:
    Ba niri gustatzen zait Niko...(pausa zalantzatia) eta baita Nicolas ere...
JONE:
    Nikolas, Oscarren aitarengatik jarri genion.
JON:
    Oscar? Oscar zure ...
JONE:
    Nire senar ohia... bai....Ba kontua da Oscar tematu zela gure semeari bere aitaren izena jartzearen kontu horrekin...Nicolas.... eta nik ezetz... Azkenean Niko izango zela adostu genuen...baina erditu ostean, bera joan zen paperak egin eta inskripzioa egitera eta putakumeak Nicolas jarri zion... eta horregatik haserretu nintzen.
JON:
    Bueno, baina jendeak Niko esaten badio...
JONE:
    Jendeak bai, baina bere aitak eta bere familiak ez...
JON:
    Segundo bat... ikusi... emaiozu eskuorri hau Nikori...Eta esan berak ere lagundu digula iragarki hau egiten...
JONE:
    Nikon katalogo bat?
JON:
    Nikon kamerarekin egin dugula esan. ¨Niko-n¨  kamerarekin...
JONE:
    Bueno Jon, baaa. Hurrena arte
JON:
    Bai.. bai... eh, nik ere grabaketa bat daukat arratsaldean Bilbon eta alde egin beharrean naiz...
JONE:
    Benga... emazkidazu bi musu
JON:
    Agur
JON:
    Aizu Jone, produktoran (ekoiztetxean) galdetu dut eta esan didatenez pintada hori ezabatu daiteke postprodukzioan, nahi baduzu...
JONE:
    Nik uste nuen ni nintzela zentsorea eta askatasunaren etsaia...
JON:
    Egia esan... nahita grabatu nuen plano hori, pintada bertan azaltzeko...
JONE:
    Ez neukan inongo zalantzarik...
JON:
    Esandakoa Jone, nahi baduzu kenduko dugu, eta kito...
JONE:
    Niri pintada bost axola Jon, eta honez gero goikoek iragarkia ikusi dute eta ez dute ezer esan...beraz dagoen moduan utziko dugu.
JON:
    Bale, niri gainera postala horrela gehiago gustatzen zait... benetazkoagoa da pintadarekin.
JONE:
    Erakutsi diot iragarkia eta eman diot zure oparitxoa Nikori...
JON:
     ah bai.
JONE:
    Bai, eta honezkero sinistuta dago berak egin duela iragarkia... datorren urteko Olentzerori bere izena daraman kamara bat eskatuko diola esan dit... bueno Jon, hurrena arte...
JON:
    Agur bai... hurrengora arte...

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

C1
26-01-2015

x61pRelaContWAR

16265893

x61pViewCountWAR

2055

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR