detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Arduraduna naiz (02)

Jone ez da edozein bere bulegoan, arduraduna da, eta ongi bereganatuta du izaera berria.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon eta Jone II. Arduraduna naiz (02)
JONE:
    Jo... Jon?
JON:
    Jone?
JON:
    He... hemengo jefa (burua)  zara?
JONE:
    Ez naiz ¨jefa¨, arduraduna naiz... ez dira gauza bera, ze..
JON:
    Bale bale... (aski da)
JONE:
    Telefonoa eskegi eta bakarrik hizketan uztearekin nahikoa ez eta orain ere moztu behar didazu?
JON:
    Telefonoan?
JONE:
    Bai telefonoan.... beno berdin dio...

JON:
    Ez nau batere harritzen ¨jefa¨ (buru) izatera iritsi izanak...
JONE:
    Ia ordubeteko atzerapenarekin eta gainera kexaka iristen den asko ere ez dago... nik ere susmatu behar nuen zu zinela...
JON:
    Hainbeste denbora pasata ezinezkoa da hori... ahotsa ere ez didazu ezagutu eta…
JONE:
    Telefonoan zaila da... eta zuk ere ez duzu nirea ezagutu
JON:
    Ahotsa aldatu zaizulako... jefa ahotsa jarri zaizu...
JONE:
    Bueno has gaitezen lanean ez... shock-a pasatzen hasteko behintzat...
JON:
    Hemen ez duzue kaferik eskaintzen?
JONE:
    Serio ari al zara?
JON:
    Ez ez...
JONE:
    Nahi duzu kafe bat?
JON:
    Ba egia esan hartuko nuke. Goiz esnatu nahiz gaur eta...
JONE:
    Goiz esnatu zar....,  bada, atera zaitez pasiluko makinara eta har(tu) ezazu zu zeuk.
JON:
    Joder 50 xentimo makinako kafe kaxkar batengatik... Baina zertan ari zara?
JONE:
    Kanpainarako prestatu genuen txostenaren bila... emadazu segundo bat telefonoz deitu behar dut eta...
JONE:
    Zuriñe.. Non utzi didazu kanpainaren txostena? Ez hemen ez dago. Begiratu ongi... bale,     bale (aski da), ba ekardazu mesedez,...
JON:
    Beti tonu horrekin hitz egiten al diezu zure langileei?
JONE:
    Ez dira ¨nire¨ langileak.. lankideak dira... Eta ze tonuaz ari zara?
JONE:
    Beno, orduan argi dago dena. Gaurkoz nahiko aurreratu dugu ez?
JON:
    Nik esango nuke dena prest zenuela bilera aurretik ere...
JONE:
    ... zalantzak ditut ordea ur azpiko irudi horiekin...
JON:
    Hala ere... hau dean bi aste barrurako amaituta nahi baduzue,... buf! Ba daukagu zer egin…

JONE:
    Orain hasiz gero arazorik ez zela egongo esan ziguten zure produktoran (ekoiztetxean).
JON:
    Ez dut esan ez dugunik amaituko... nahiko lan daukagula baizik... besterik ez...
JONE:
    Nik orain beste zeregin batzuk ditut... beraz, nik gaurkoz nirea behintzat amaitu dut.
JON:
    Bai bai, banoa ni ere...
JONE:
    Bihar ordu berean?
JON:
    Konforme
JONE:
    Ordu berean esaten dogunian (dugunean) zure ia ordubeteko atzerapenik gabe esan nahi neban (nuen)... lagunduko zaitut beheko atera...
JON:   
    Eta noiztik egiten duzu lan hemen?
JONE:
    Urte mordotxoa, plaza atera nuenetik...
JON:
    Eta departamentu honetan zer egiten duzue esaktamente (zehazki)?
JONE:
    Ba gauza asko. Ingurugiroak geroz eta garrantzi handiagoa du politikarien agendan. Beste alor askorekin zerikusia duten lanak aztertzen dira hemen... energia berriztatzaileak adibidez edo, garraio eta errepide sailekin ere lan asko egiten dugu, orain adibidez, abiadura handiko trenak sor ditzakeen muga naturalen inguruan ari gara txosten bat prestatzen, eta beno batez ere iragarkiaren kontua... kostaldeko ekosistemak eta uren kalitatea dira aurtengo...
JON:
    Zenbat urte pasa dira?
JONE:
    E!...Noiztik?
JON:
    Elkar ikusi genuen azkeneko alditik.
JONE:
    Ba... 11 urte edo izango dira atzerrira joan zinela...
JON:
    Orduan 12 bat urte... etxetik joan zinela...

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2 C1
26-01-2015

x61pRelaContWAR

16265763

x61pViewCountWAR

3381

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR