Docutec
Frantzian, soldaduska ezartzea pentsatzen ari dira
Eskuinak soldaduska ezartzea proposatu du, Pariseko atentatuen ondoren herria batzeko helburuarekin.
Frantziar gehienak alde daudela diote inkestek.
Xabier Madariaga.- Pariseko atentatuen ondoren, frantziarren ehuneko 80 daude soldaduska itzultzearen alde. Egun gazte askori falta zaien orientazioa emateko ondo etorriko dela uste du honek.
22 urteko honek, berriz, ez du uste nerabeak prest egongo direnik.
Baina inkestek kontrakoa diote. 18 eta 24 urte bitartekoen % 70k babesten dute soldaduska.
Eztabaida Asanblea nazionalera iritsi da. Eskuinak derrigorrezko hiru hilabeteko zerbitzua proposatu du neska eta mutilentzat.
Armada, nazioa eta errepublikaren arteko erlazioa azaltzea gazteei eta herriari zerbait zor diotela erakustea. Hori helburua.
90. hamarkada bukaerara arte 18 urteko gizonezkoentzako soldaduska berreskuratzea ez dirudi, ordea, oso errealista.
Armadan ere ez dute ikusten. Profesionalizatuta ez dute hainbeste gazte hartzeko azpiegiturarik. Presidentea bera zerbitzu boluntario baten alde dago. Jada existitzen da, baina oso gutxik egiten dute eta Parisko atentatuen ondoren Hollandek bultzada eman nahi dio.
Mehatxu terroristaren aurrean, kohesio nazional handiagoa, frantziar politikarien helburu nagusia bihurtu da orain, eta hori lortzeko formula XXI. mendeko soldaduska izan daiteke.
