detalle dokuteka-generico-fitxa

Oteiza

1908ko urriaren 21ean jaio zen Orioko Endaia etxean eta 2003ko apirilaren 9an hil zen Donostian Jorge Oteiza eskultorea. Bere heriotzaren egunean Euskadi Irratian eskaini zuten irratsaioko atala duzu entzungai.

Bertan Oteizaren biografia jasotzen da; tartean bere hitzak, Gandiagarenak eta beste datoz.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Horixe zen Jorge Oteiza. 

Mila bederatziehun  eta zortziko urriaren 21ean Orion jaio zen. Orion, aitona-amonak Orion bizi zirelako. Itzelezko eragina izan zuen jaioterriak bere bizitzan eta bere pentsamoldean. Orioko hondartzaren zabalean hutsaren pertzepzioa izango baitzuen lehenengoz, gerora garatu eta landu egingo zuena.  

“Bizitzen jakin izan dut” –esan zuen elkarrizketa batean. Osasunez apur bat makal ibili bazen ere, txokorrak erretzen zituen egunero, Holandatik beren-beregi ekarritako ostrak maite zituen eta Getariako txakolinagaz (txakolinarekin) ederto sartzen omen zitzaizkion. Txilen eta Brasilen ostra-jatun txapeldun ere izan zen. Horiek, baina, bere bizitzaren bitxikeriak baino ez ziren. 

Bera ezaguna bazen, artean egindako lanagatik izan zen. Eta poesiagatik, baina gutxiago. “Poesia da osatzen nauena, estualditik atera eta oreka itzultzen didana. Poesia da neure taupagailua”. 

Arkitekturak betitik erakarri zuen Jorge Oteiza. Medikuntza-ikasketak ere hasi, hasi zituen; laster baztertzeko, baina. Orduan hasi zen artearekin lanean. Iragana eta etorkizuna lotuta zeudela uste zuen berak, oraina hauskorra den zubia bailitz(an). Etengabeko lotura hori cromlech harriaren hutsunean zegoela aipatzen zuen behin eta berriro, euskal herritarrontzat sakratua den borobil forman.  

Aditua 1. Jorgek bere pentsaera egungoa eta era berean indoeurop(e)ar-aurrekoa dela uste du. Horregatik historiaurre(r)a, aurrera salto egiten du neolitikoaren gainetik. Etorkizuna han dago, han dago gure kulturaren iturburu sakratua, han zeruko kultura. Kondaira-aurreak espiritualki eragiten digu. Hura da espazio cromlech hutsaren kabia. Eta gure berezitasun estetikoa eskuratu ahal izango dugu gure bakardadea jorratzen, lantzen eta bizitzen dakigun neurrian.  

Esataria. “Eternoa ez dena ez da erreala” –esaten zuen Jorge Oteizak. Eta eternoa Itziar Carreñorenganako maitasuna izan zen. Bere heriotzak hutsune bete-ezina utzi zion, bai bizitzan eta baita bihotzean ere (bai). Errepublika-garaian Ameriketara jo zuen eta bertan ezagutu ere Itziar Carreño Etxeandia. “Naturaren tribu-kide ez naiz, naturatik erbesteratutakoa naiz, naturara botatakoa”. Emaztearen hutsunea troka handia bilakatzen joan zen heriotzari beldurrik ez izateraino.   

(erderazko hitzak) 

Esataria. Euskal Herrira itzulita, Bilbon kokatu eta hortxe hasiko zuen biderik emankorrena, oparoena. Arte-mugimendu zenbaiten bultzatzaile izan zen, Gaur taldearen aurpegi esanguratsua. Egia esan, euskal kulturaren esparru zabalak jaso zuen Oteizaren ekarria.  

Aditua 2. Komando kulturalak behar zirela herri hau berritzeko, zutik jartzeko. Debako arte eskola bere sortzailea [sorkuntza] da. Proposatu egin zituen, baita ere, probintzia bakoitzean, baita ere, lantalde batzuk sortzea, euskal eskola bat, plastika alorrean batez ere, sortzeko. Zineman ere (bai) eduki zuen bere garrantzia. Nik uste dut bere garaian izan zela lantalde baten burua edo, batez ere, bultzatzailea. 

Esataria. Euskal Herriko agintari politikoekin ere gorabehera zenbait izan zituen: “Besteekin zerbait egin nezakeela pentsatzen denbora lar eman dut. Hau galduta dago”. Etsipenak Oteizaren arima hartu zuen behin baino gehiagotan, baina horri denari aurre egiteko kemen nahikoa bazuen izan. Euskal artista askoren aita artistikoa izan da Jorge Oteiza. Berak Euskal Herrian oinarri, munduari, unibertsoari begiratzen zion ezelango (inolako) konplexu barik. Herri txikiko kidea izateaz harro beti.  

Aditua 1. Jorgek jorratzen duen euskal estetika ez da bakarrik baliagarria etxe barrurako, gure mugetatik kanpo ere onargarria da. Borondate estetikoa bizitzarekiko dugun sentimendu tragikoa gainditu ahal izateko tresna baita. Horregatik, erreferentzia ezin hobeak aurkitu ditu Unamunoren jardueran, Loiolako Inazioren ariketa espiritualetan edo euskal baserritarrek maite duten mendiko bakardadean. Picasso, Duchamp, Kandinsky eta Malévich, besteak beste, –konstruktibismoa oso gustukoa zuen Oteizak– bazterrezinak dira gure jarduera artistikotik.  

Esataria. 1950ean Arantzazuko eskulturak egiteko lehiaketa irabazi zuen. Hortxe ezagutu zuen Javier Sáez de Oiza, laguna izango zuena. Oso ezagunak dira Oteizaren 14 apostoluak. Leku-faltagatik ez zituela gehiago egin, aitortu zuen behin. Bizitzan poz handia eman zion lana izan zela ere esan zuen.  

Urte luzeetako lana izan zen, 15 urtez luzatu baitzen Arantzazuko lana. Lotsagarritzat jo zituzten Vatikanoan bere apostoluak. Bitoriano Gandiaga olerkari ezagunak ondo gogoratzen zituen ordukoak. 

Bitoriano Gandiaga olerkaria. Gure inguruan dabilen jendeak ulertuaz barik [baizik], gehiago hitz egiten du gustatu ez gustatu, onartu ez onartu. Nik uste dut Oteizaren obra, behintzat Arantzazun egin duena, jendeak, ehuneko laurogeita asko, onartu egin du. Eta jendeari artearen eta espresibitatearen ikuspegi berri baten leihoak edo ateak zabaldu dizkio.  

Esataria. Euskal Herrian abangoardiari ekin zion gizona izan zen Jorge Oteiza. Nongoa ote zen oso argi zuen, eta unibertsoari begiratzeko munduko edozein toki ona zela uste zuen, baita Euskal Herriko mendi-malda txikitxo bat ere (bai). Baroja eta Unamuno moduko idazleak munduratzen dituen herria, bada izan: jabetzea da falta den bakarra.  

Aditua 2. Baita ere aipatu beharra dago banguardisten (abangoardisten) artean ohiturazko gauzak edo tradizioaren maila nahiko utzita egon dela, eta bera izan zen lehenbiziko aldiz hasi zena tradizioa, esate baterako, errekuperatzen edo behintzat baita ere kontuan edukitzen.  

Esataria. Bilboko Guggenheim museoarekin ados ez zegoela ozen esan zuen sarri. Nafarroari eman zizkion bere artelan guztiak eta honek bereak eta bi eman zituen. Gorriak eta beltzak entzun zituen Jorge Oteizak eta askorentzat traidore izan zen orduan. Berak, berriz, ez zuen ulertzen jazotakoa.  

(erderazko hitzak)   

Esataria. Azken urteotan minik gehien eman ziona Oteiza Fundazioaren liskarrak izan ziren. Hasieratik eman zituen esatekoak fundazioak. Jaione Apalategi fundazio-kide da eta  hastapenean sortutakoetan honela esaten zuen berak. 

Jaione Apalategi, Oteiza Fundazioko kide. Jorge Oteizak bere gogoa sekula ez du aldendu Oteizak, hori, fundazioak museo bat egitearena. Hori sekula ez zaio burutik joan berari, Altzuzan museoaren egitearen, ez dakit, gogotsu agertzen da eta jarraitzen du.  

Esataria. Aldarte ona eta umorea kendu omen zizkion bizitzak, ez ordea, bere arrazoirik. Zahar sentitzen zen, oso zahar. Ez zuen errenkarnazioan (haragitzean) sinisten, guztiz ez hiltzea interesatzen  zitzaion berari. Poesia omen zen bidea eta omen da bidea. Herioa bila etorri arren, hizkuntzan gelditzen dela edo gelditzen zela pentsatzen zuen berak. Olerkariak ez zirela sekula hiltzen esaten zuen, helbidea aldatu besterik ez zutela egiten. Gaur Jorge Oteizak, 94 urterekin, helbidea aldatu du.                               

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
08-04-2003

x61pRelaContWAR

16262583
0:08:54

x61pViewCountWAR

4189

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR