detalle dokuteka-generico-fitxa

Antibotikoen erabileraz

Antibiotikoak ezinbesteko botikak izan dira hainbat infekziori aurre egiteko.

Erabilera txarrak kalte handia egin du. Felix Zubia medikuak gai horren inguruko azalpen zabalak ematen ditu irratsaio honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Joan den astean jakin genuen martxoaren batetik aurrera, hilabete barru, antibiotikoak unidosietan (monodosietan) banatzen hasiko direla. Momentuz Galizia, Extremadura, Madril eta Euskal Autonomia Erkidegoan hasiko dira antibiotikoak monodosietan banatzen, eta programa honek sei hilabeteko iraupena izango du.  

Felix Zubia, kaixo, arratsalde on.  

Felix Zubia medikua. Arratsalde on.  

Esataria. Bueno, zer esan nahi antibiotikoak monodosian banatzen hasiko direla? 

Felix Zubia. Hitza oso borobila bada ere… 

Esataria. Oso. 

Felix Zubia. Gaur artean antibiotikoak kaxetan sartzen dira, ez?, pastillak, pilulak edo sobreak kaxa batean datoz eta kaxa bakoitzak hainbeste edukitzen ditu. Egin nahi dena da sobre hauek edo pastilla hauek banaka eman. Gaixoak hainbeste behar baldin baditu, zenbatu eta horrenbeste eman. Poltsatxo, poltsatxo batean sartu edo kaxa batean sartu eta eman. Baina lehen kaxak 20koak, edo 25ekoak edo 8koak baldin baziren, berdin zuen egun baterako behar ziren, hiru egunerako behar ziren, hamabost egunerako behar ziren edo hilabeterako.  

Honekin egin nahi dena da zenbatu gaixoak zenbat behar dituen, hau da, egunean bi aldiz hartu behar baldin bada zapi egunean, hamalau sobre hartu eta hamalau sobre horiek berari eman, eta ez kaxa guztia, orain arte egiten zen bezala. 

Esataria. Eta zergatik hori? 

Felix Zubia. Bueno, arrazoiak bi dira. Alde batetik, jendeak etxean pila ez ditzan antibiotikoak.  

Esataria. Askotan gertatzen delako. Lehen aipatzen genuen, horregatik, ezta? 

Felix Zubia. Bai. Bai. Eta soberan dauden horiek askotan galdu egiten ziren, bota egiten ziren. Eta bueno, horrek alde batetik, diru-galera bat sortzen du eta diru-galera hori moztu nahi da, gaur egunean antibiotikoak geroz eta garestiagoak direlako. Berriak oso, oso garestiak dira, asko erabiltzen dira, eta dirua aurreztu nahi da alde batetik. Eta beste alde aldetik, osasun-aldetik garrantzitsuagoa dena, jendeak askotan etxean nola antibiotiko horiek zituen, medikuak esan gabe, antzerako sintomekin hasten zenean berriz antibiotikoak hartzen zituen inork agindu gabe eta erabilpen oker bat egiten zen. Eta bueno, hori mozteko modu bat izango litzateke juxtu ematea. Eta horrekin batera lortu nahi dena da jendeak ondo betetzea gure tratamenduak, horrenbeste egun iraun behar baldin baditu, egun guztiak betetzea, eta bueno, eskura emanez gero eta pilula denak edo sobre guztiak eskuan izanez gero, ba badirudi errazago beteko litzatekeela.  

Esataria. Bai, eta soberan daudenean gero tentazioa izaten dugu gure kontura hasteko. Eta hori ere… 

Felix Zubia. Hori ere mozteko. Bai.  

Esataria. Hori ere mozteko. Bueno, ba monodosietan banatzen hasiko dira martxotik aurrera. Bueno, ya que antibiotikoak aipatu ditugunez, jakingo dugu zer diren, ez?, antibiotikoak. Bai.   

Felix Zubia. Antibiotikoak bakterioak hiltzeko gaitasuna duten botikak dira. Bakterioak gure inguruan dauden mikroorganismo mota bat dira. Lau daude: onddoak, protozooak, birusak eta bakterioak. Bueno, horietatik eta gure inguruan infekzio asko sortzen dituztenak bakterioak dira. Xomorro hauek gure gorputzera sartzen dira, bertan hazten dira eta kalte bat eragiten dute. Infekzio bat hori izango litzateke, gure gorputzera sartu den bakterio batek eragindako kaltea. Adibidez, biriketara iristen denean pneumonia bat izango genuke. Gernutik sartuko balitz, gernuko zistitis bat edo gernuko infekzio bat. Garunera iritsiko balitz, meningitis bat izango genuke. Eta bueno, bakterio hauek hiltzeko aukera duen botika bat antibiotikoa izango litzateke.  

Esataria. Antibiotikoak, horrela, normalean, orokorrean hitz egiten dugu beraiei buruz, baina familia desberdinak omen daude, ezta, Felix? 

Felix Zubia. Bai. Dozena batetik gora bai. Bueno, erabilera oso desberdinarekin gainera. Bueno, xomorro bakoitzaren eta mikroorganismo bakoitzaren arabera, batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino. Eta bueno, gaur egunean asko ezagutzen dira. Lehenik asmatu zirenak edo aurkitu zirenak sulfamidak izan ziren; ia gaur egun ez dira erabiltzen. Ondoren, Fleming-ek penizilina asmatu zuenean, aurkitu zuenean, izugarrizko erabilpena izan zen. Infekzio hauek tratatzeko eta mozteko aukera handia eman zuen. Eta bueno, hortik hasita gaur egunera arte ba beitu (begiratu) izango dira familiak eta antibiotikoak munduan ezagutzen direnak, ba, ehundik gora.  

Esataria. Ehundik gora.  

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Penizilina ja(da) erretiratu egin da, Felix? Ez da erabiltzen? 

Felix Zubia. Gaur egun ere erabiltzen da, baina bueno, ondoren aitatuko dugu penizilina, gure inguruan behintzat, zaharkitua gelditu dela eta ez penizilinaren erruagatik, baizik eta mediku eta gaixoen erruengatik; banatu egingo ditugu erruak… 

Esataria. Bueno, bueno!  

Felix Zubia. Denon artean, esango dugu.     

Esataria. Baina parte bat behintzat gorde du…  

Felix Zubia. Handia.  

Esataria. Eta hori oso gutxitan gertatzen da.  

Felix Zubia. Handia.  

Esataria. Handia.  

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Bueno, geroxeago hitz egingo dugu horri buruz.  

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Antibiotikoak aipatzen ari gara. Zergatik diogu askok behintzat sekulako erreparoa antibiotikoak hartzeari?  

Felix Zubia. Horrelako izen txarra edo fama badute. Alde batetik, alergiari, antibiotikoak sortutako alergiari eta hortik etorritako arazoei. Eta beste alde batetik, ba da antibiotikoei horrelako beldur bat, gorputz [gorputzaldi] txarra ematen dutela, paliza ematen dutela, ondoeza ematen duela. Gehienetan, ondoeza eta ezinegon hori eta erorialdi hori infekzioak ematen du, xomorroak ematen du, ez antibiotikoak. Antibiotikoak hartzen ari garenean hori hobetu egiten da.  

Beharbada hasiera batean erabiltzen ziren antibiotikoak ere asko injekzio bidez sartu behar izaten ziren; horrek jendeari nolabaiteko beldurra ematen zion; oso minberak ziren, ondoren ipurmasaila bost-sei egunetarako minberatuta uzten zuten; ahotik hartu behar izaten zirenak, berriz, urdailarentzat ere oso gogorrak ziren, eta botalarria edo ondoeza ematen zuten. Baina bueno, askotan infekzioa bera handiagoa zen antibiotikoa baino. Eta bueno, antibiotiko berriak sortzen joan diren neurrian, antibiotikoek eraginkortasuna hobetzeaz gain, gauza hauek ere hobetu dituzte. 

Esataria. Beraz, sabelari ez dio kalte egiten? 

Gutxiago behintzat, askoz gutxiago. Garai batean egiten zutena baino askoz gutxiago. Eta ziztatu behar direnak ere ez dira hain minberak.  

Esataria. Eta alergiarena? Oraindik ere izango delako, ez? 

Felix Zubia. Baina, hor, nik uste argitu beharreko zerbait dela. Antibiotikoek eragiten duten [dituzten] ondoez guztiak ez dira alergia. Jende askok esaten du penizilinari alergia diola, batez ere penizilinari izaten duelako [diolako] edo beste antibiotiko bati, baina benetan duena ez da alergia bat. Hau da, nik antibiotiko hori hartu eta bihotzerrea eragiten badit, urdaileko mina eragiten badit, beherakoa eragiten badit, hori ez da alergia bat. Hori da momentu horretan  aldaketa bat eragiten duela gorputzean eta aldaketa horren ondorioz kalte bat azaltzen zaidala, baina ez alergia dudanik… 

Esataria. Beste erreakzio bat esango dugu.  

Felix Zubia. Hori da. Alergia bat sortzen da gorputzean, gorputzak antibiotiko hori kanpoko zerbait bezala ezagutarazten duenean eta hor erantzun bat ematen zaionean eta erantzun horren ondorioz larruazalean zartadurak edo orbanak azaltzen baldin bazaizkigu, hazkurarekin, arnasa hartzeko arazoak baldin baditugu edo tentsio-jaitsiera baldin badugu. Hau da, larruazaleko arazorik ez baldin badugu, edo tentsio-jaitsierarik ez baldin badugu eta arnasketa-arazorik ez baldin badugu, hori ez da alergia bat, hori beste era bateko erreakzio bat da. Eta ez du esan nahi antibiotiko hori behar izanez gero erabiltzeko modurik ez dugunik. Guk penizilinari, penizilinari alergikoa den gaixo bat baldin badugu, antibiotiko asko ezin ditugu erabili. Batez ere bi familiatakoak baztertu egin behar ditugu kalte gehiago egingo genukeelako onura baino. Gaixo bat etortzen bazaigu infekzio larri batekin eta esanez penizilinari alergia diola, familia horietako antibiotikoak baztertu egin behar dituzu eta beste batzuk erabili behar dituzu, kasu askotan ez hain eraginkorrak. Eta benetan, askotan zalantza izaten duzu alergia hori benetakoa den edo ez den. Momentu horretan jakiterik ez dagoenez, ba askotan utzi eta beste bat hartu behar izaten duzu. Baina benetan alergia ez baldin baduzu, nahiz eta beherako bat eragin, tripako min bat eragin, beste zerbait eragin, ba, antibiotiko horiek erabiltzea badaude eta kasu askotan behintzat on egingo lukeen zerbait izango litzateke. 

Esataria. Batzuetan kalte pixka bat egiten duela… 

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Baina bueno, zer egingo diogu? 

Felix Zubia. Edo askotan… 

Esataria. Ez da aspirina bat hartzea bezala. Hori argi dago. 

Felix Zubia. Edo ez da antibiotikoaren kulpa bakarrik. Hau da, ez da antibiotikoa prestatzen denean eta pilula prestatzen denean, berarekin batera, antibiotikoaz gain beste substantzia kimiko batzuk doaz, urdaila ondo pasatzeko, beste batzuk odolean ondo joateko… Hor nahasketa bat izaten da. Eta askotan kaltea eragiten duena ez da antibiotikoa bera, ondoan d(ih)oazen beste molekula horiek baizik. Eta molekula horiek aldatuta egon litezke. Edo duela hamar urtetik hona farmazia munduak ere asko aurrera egin du, eta aldaketa horiek eman dira, eta beharbada gaur egungoek ez lukete horrelako arazorik ere emango. 

Esataria. Bueno, hortxe aipatzen den beste zerbait.  

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Sendagileak esaten badizu “hamalau egunez hartu”... 

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Hamalau egunez hartu behar da. 

Felix Zubia. Bai.          

Esataria. Ez bederatzi egunez. Zergatik, zergatik da hori? 

Felix Zubia. Bueno, antibiotikoen erabilpen okerra behintzat hori da. Ikusi da antibiotikoak hartzen dituen jendearen ia erdiak ez dituela egunak betetzen.   

Esataria. Ia erdiak.  

Felix Zubia. Ia erdiak ez dituela egunak betetzen.  

Esataria. Ez dizuegu kasu handirik egiten, e, Felix? 

Felix Zubia. Edo ez dizuegu ondo azaltzen. Ez dugu jendea behar bezala… 

Esataria. Gaur nola etorri zaren, e? 

Felix Zubia. Ez. Ez. Ez. Ez. Hemen inguruan, antibiotikoen inguruan behintzat, aldaketa handi bat dagoelako. Antibiotikoak hartzen hasten garenean, bi-hiru egunean ia bakterio gehienak hil dira, xomorro gehienak hil ditugu eta ondoeza desagertu egiten da, sukarra desagertu egiten da, eta gaixoak badirudi, sentsazioa dauka pasa zaiola… 

Esataria. Ondo nago.    

Felix Zubia. Bere gaitza. “Ondo nago. Zertarako hartuko ditut”, ezta? 

Esataria. Hori da. Zertarako gorputzari paliza eman? Hori pentsatzen dugulako.  

Felix Zubia. Hori da. Bueno ba, hor txokoan beti gelditzen dira bakterio batzuk, antibiotikoa oraindik ere ondo iritsi ez delako, hor lanean ari direnak, eta antibiotikoa hartzen uzten baldin (hartzeari uzten baldin badiogu) badugu, berriz ager liteke infekzioa. Hori gure aldera eta momentu horretara begiraturik. Baina luzera, hor gelditzen diren bakterio horiek kalterik ez eginda ere, esango genuke gogortu egiten direla antibiotikoaren aurrean, ez? Antibiotiko horri erresistentzia bat egiten diote, izena guk hala ematen diogu, gogortu egiten dira, ez, ez dio eraginik egiten bera ere babestu egiten delako, eta bakterio hori momentuan guztiz hiltzen ez baldin badugu, bizirik irauten baldin badu, beharbada… 

Esataria. Hurrengoan zailagoa izango da.  

Felix Zubia. Hurrengoan, eta antibiotiko horrek ez du balioko. Eta horrela antibiotiko asko baztertu egin behar izan dira, garai batean erabiltzeko modukoak zirenak, gaur egun erabiltzerik ez dagoelako.  

Esataria. Penizilina, esate baterako. 

Felix Zubia. Penizilina, esate baterako. Retromicina eta beste asko. Gaur egun, garai batean penizilinarekin tratatzen ziren infekzio asko eta asko eta asko ezin dira penizilinarekin tratatu. Antibiotiko berriak asmatuz joan behar izan dute, aurkituz, geroz eta garestiagoak direnak, geroz eta konplikatuagoak direnak bilatzen… 

Esataria. Eta sekulako ikerketa dute atzetik, eta hori diru bat, diru bat da.  

Felix Zubia. Diru bat… Sortzeko eta geroz eta konplexuagoak direnak, beti bakterioaren beste mekanismo bat bilatu behar da, eta erabilpen oker horregatik… Adibidez, alderatuta Holanda (Herbehereak) eta gure ingurua. Holandan (Herbehereetan) penizilinak oraindik meningitisa tratatzeko balio du, gure inguruan ez. Eta xomorro bera da.  

Esataria. Gaizki erabili dugulako.  

Felix Zubia. Gaizki erabili dugulako. Medikuengatik hasita eta gaixoekin jarraituta. Eta bueno, hori bai dela izugarrizko kaltea, ez? Eta gerta liteke mikroorganismoren bat edukitzea, bakterioren bat edukitzea antibiotikoak eraginik egiten ez diona. Eta beraz, XIX. mendeko egoerara bueltatuko ginateke; garai batean infekzioaz hiltzen ziren bezala, gaur egun antibiotiko egokirik ez izatea xomorro horrentzako. Ikusi izan dugu horrelako kasu bakarren bat. 

Esataria. Bai, e?  

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Eta hori nola konpontzen da?    

Felix Zubia. Bueno, ba hura hiltzeko antibiotikoak ez diren beste botikak badaude, edo munduan ezagutzen diren antibiotiko desberdinak frogatuz edo kanpotik antibiotiko berezi batzuk ekarriz. 

Esataria. Eta bueno, hor badago beste bat. Esan duzu erabilera okerretako bat, baina ez bakarra, bestea da gure kabuz hartzea nahi dugunean. “Bueno, lehengoan bezala nago. Gauza bera hartuko dut”. 

Felix Zubia. Bai. Hori da. Bueno, antibiotikoak, esan dugun bezala, bakterioentzako eraginkorrak dira. Baina ez infekzio guztientzat. Eta bueno, orain dugu garaia, gabiltzala gainera… Aitatu behar dugu infekzio asko eta asko birusak eragindakoak dira. Eta hor bakterioek ez dute ezer egiten. Adibidez, katarroentzat, anginen kasuan, bronkitis askotan, birusak dira. Eta antibiotikoak hartu edo ez hartu, berdina zen. Kasu askotan, jende asko sukarrarekin hasten denerako… Lehen esan duzu jende askok beldurra diela antibiotikoei eta beste batzuk, berriz, fede izugarria.  

Esataria. Muturrekoak garelako, e!  

Felix Zubia. Eta sukarrarekin hasten direnerako, eztularekin hasten denerako edo ondoezarekin hasten denerako antibiotikoa hartzen du. Eta antibiotikoa hartzen denean eta behar izan gabe, birus, birus horiek bere kasa hor egongo dira, berdin du hartu edo ez hartu, gaixotasuna berdin joango da, baina denok gure, gure gorputzean bakterioak ditugu, gure inguruan hor daude beti bueltaka, eta gogortu egiten dira. Hau da, zuk antibiotiko bat ematen baldin badiozu edo hil egiten dira edo gogortu egiten dira. Eta behar ez direnean antibiotikoak hartuz gero, bakterioak hilda ere berdin zaigu, gaixotasunak berdin jarraituko duelako ez direlako gaixotasun horren sorburua berak, eta hor dauden xomorro horiek gogortu egingo dira, eta antibiotikoak benetan behar dugunean ez dira eraginkorrak izango, adibidez, penizilinarekin gertatu dena.  

Edo egun gutxiegi erabiliz gero edo behar ez denean erabiliz gero, xomorroak gogortu egiten dira eta gero benetan behar dugun garaian alferrikakoa da. Eta hor erabilpen okerra izugarria izan da, eta medikuen aldetik ere bai. Zenbat katarrori antibiotikoak eman zaizkion, zenbat gripe kasutan antibiotikoak eman izan diren eta behar izan gabe erabili izan diren ez? kasu askotan gaixoak berak eskatzen digulako eta “nik badakit antibiotikoak behar ditudala eta hobetu egiten naizela” eta bakeagatik eman egiten zaizkiolako… 

Esataria. Ez entzuteagatik. 

Felix Zubia. Bai. Eta beste askotan, berriz, medikuak berak ezaguera okerrak dituelako eta edozein katarrori antibiotikoak ematen dizkiolako.    

Esataria. Hori pixka bat konpondu da errezetarekin lanean hasi zaretenetik? 

Felix Zubia. Bai. Bai. Asko.  

Esataria. Gaur egun…  

Felix Zubia. Asko. 

Esataria. Antibiotiko bat lortzeko errezeta behar-beharrezkoa da. 

Felix Zubia. Bai. Derrigorrezkoa da. Bueno, garai batean jende asko botikara joan eta antibiotikoak eskatzen zituen, eman egiten zitzaizkion. Automedikazio izugarria izaten zen, bakoitzak nork bere kasa hartzen zituen, eta hori moztea behintzat lortu da, gaur egunean errezeta derrigorrezkoa delako eta errezetarekin batera bueno, ba Osasun sailetik ere lan handia egin da jendeari esateko antibiotikoak behar direnean bakarrik erabiltzeko eta erabiltzen direnean egun guztietan erabiltzeko.  

Esataria. Bai. Eta gero gainontzekoak bota.  

Felix Zubia. Bai. Eta gainontzekoak bota, edo botikara itzuli.  

Esataria. Hori da.  

Felix Zubia. Hori mozteko, egin nahi da behintzat monodosia…  

Esataria. Monodosiarenak agian, oraindik ere gehiago, nolabait ere, zer esango dugu? Konponduko duela arazo hori, ze oraindik ere automedikazioa ba handia da. 

Felix Zubia. Oso zabalduta dago. Bai.           

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C2
09-02-2003

x61pRelaContWAR

16261929
0:13:31

x61pViewCountWAR

3410

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR