detalle dokuteka-generico-fitxa

Safaria etxetik

Texasko (AEB) arrantxo batean 22 milimetroko errifle bat eta kamera bat jarri dituzte, internautek etxetik bertatik larrean ari diren animaliak ehizatu ahal izateko.

Ehiza, Internet bidez.

AINARA ARGOITIA /Texasko (AEB)

Animalia adimenduna deitu zion gizakiak bere buruari, gainerakoengandik arrazoimenak bereizten zuela iritzita. Esanekoen eta basapiztien artean sailkatu zituen gero beste animaliak. Texasen (AEB), baina, legea aldatzea aztertzen ari dira, animalia otzanak gizakietatik, «piztietatik», babeste aldera. Izan ere, 39 urteko gizon batek tele-ehiza izeneko egitasmoa jarri du abian. Etxeko besaulkitik, Internet bidez, animalia basak ehizatzeko aukera eskaintzen du zerbitzu horrek. Saguari eragin, eta Texasko arrantxo batean jarritako errifle batek tiro egiten dio larrean dabilen animalia bati.

Autoak konpontzeko lantegi bateko behargin batek, Texasko arrantxo baten jabeak, asmatu zuen egitasmoa, apiril hasieran. Ordenagailu bidezko urrutiko ehiza izena jarri zion proiektuari. Funtzionamendua sinplea da. Texasko arrantxoan 22 milimetroko errifle bat eta kamera bat jarri ditu, eta biak Internetera lotu ditu. Web orri bat ere sortu du: http://www.live-shot.com. Hala, web orri horretan sartzen denak arrantxoko belardietan larrean dabiltzan animaliak ikusi eta ehizatzeko aukera izango du, etxetik. Indiako antilopeak, Afrika iparraldeko ardiak, basurde iletsuak... Aukera zabala du web orriko katalogoan ageri denez.

Tiro egin ahal izateko, web orrian izena eman beharko du ehiztariak lehenengo-lehenengo. Izena eman, eta ordaindu gero. Hilabeterako bazkide txartelak 14,95 dolar balio du. Behin izena emanda, nahi duenean hasi ahalko du ehizaldia internautak. Hogei minutuko ehizaldiagatik sei dolar eskas ordaindu beharko ditu, eta hamar dolar gehiago ordainduta, DVD bat ere etxeratuko du, ustel ateratako tiroetatik ikasteko edota bere balentria lagunei erakusteko. Eta apur bat gehiagogatik, hildako animalia taxidermista batengana bidaltzeko eska dezake, disekatzeko. Harakin batek okela zati onenak moztu eta etxera bidaliko dizkio gero.

«Irudimen gaizbera eta makurra duen bati bakarrik bururatu ahal zaio halako zerbait», esan du Michael Markarian Humane Society erakundearen bozeramaileak. Animalien babeserako erakundea da Humane Society, Estatu Batuetan indarrik handienekoa. Edozelan ere, animalien eskubideen aldekoak ez ezik ehiztariak eta nork bere arma izatearen aldekoak ere haserretu ditu John Lockwood egitasmoaren sustatzaileak.

Erriflearen Erakunde Nazionala nork bere arma izatearen aldekoa, esaterako, ekologisten alde agertu da, lehenengoz. Erakunde horren arabera, milaka kilometrora dagoen animalia bati tiro egitea ez da ehizatzeko modu zuzena. AEBetako hamabi estatutako legegileak ere kontra daude, eta legedia zorroztea erabaki dute. Izan ere, orain artekoak ez du mota honetako egitasmoak arautzeko balio.

Kontrakoen jarrera ezin duela ulertu esan du, bestalde, John Lockwoodek. Ezinduentzako eta ehizara kanpora joateko astirik eta dirurik ez dutenentzako zerbitzu bat eskaintzen duela dio Lockwoodek. Kritikoek ez dutela bere sistema ulertzen ere salatu du: «Internet bidezko ehiztariak sasiarte baten ostean zain dagoenaren ikus-eremu bera du, beraz oso aukera gutxi du animalia bat hiltzeko».

Texasko (AEB) arrantxo batean 22 milimetroko errifle bat eta kamera bat jarri dituzte, internautek etxetik bertatik larrean ari diren animaliak ehizatu ahal izateko

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
27-04-2005

x61pRelaContWAR

  • Argoitia , Ainara
16261562

x61pViewCountWAR

3258

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR