detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman gazituta

Kerman Añanako gatzagan izan da gaur. Aitziberren laguntzaz gatz-harana bisitatuko du eta gatzaren ezaugarri eta erabilera garrantzitsuak azalduko dizkio.

Kontuz aditz batzuekin: 'EXISTITZEN DA' eta 'EBOLUZIONATU DU' dira forma zuzenak. ENTRENATU aditzak bi aukera ematen ditu: 'ENTRENATZEN NAIZ' eta 'ENTRENATZEN DUT'. EMAN gehiegitan erabiltzen da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AITZIBER: Aupa! Laguntza behar?
KERMAN: Ez. Bueno, Gesaltza Añanan nengonez, gatz-arana bisitatu nahi nuen, baina ikusten dut obretan dabiltzala, ezta?
AITZIBER: Bueno, obretan gaude bai. Gatz-arana zaharberritzen ari gara, baina bisitatu daiteke.
KERMAN: Aizu, aspaldi-aspalditik existitzen du (da) gatz-aranak Añanan, ezta?
AITZIBER: Lehendabiziko datu idatziak erreferentzia egiten diotenak gatzagei, gatza egiteko plataformei, dira 840. urtekoak, beraz, IX. mendekoak.
KERMAN: Baina, gatza ateratzeko modua asko eboluzionatu da (moduak asko eboluzionatu du) ez? Orain, teknika berriak erabiliko dituzue
AITZIBER: Ez. Hemen erabiliko dira beti mendeetan zehar erabili direnak eta hori da gero erakutsiko dizudana.
KERMAN: Oso interesgarria, e? Aizu, ba nik ez dut hemen gatz usainik sumatzen, e? Ai!, Ai! Ai! Orkatila bihurritu dut! Eske, Algortako padel lehiaketan parte hartu nahi dut eta egunero entrenatzen dudanez (entrenatzen naizenez), orkatilak porru eginda dauzkat
AITZIBER: Kirolaria zara?
KERMAN: Bai, ni kirolaria naiz. Eta gainera, algortako gaztetxoen taldea ere entrenatzen dut, e?

"Existitzen da" eta "eboluzionatu du" esango dugu, eta ez "existitzen du" eta "eboluzionatu da". "Entrenatu" aditzarekin, berriz, bi aukera ditugu: "ni gogotik entrenatzen naiz" baina, "kermanek herriko gazteen taldea entrenatzen du"


AITZIBER: Begira Kerman, hauek dira gaur egun funtzionamenduan dauden gatzagak.
KERMAN: Aizu, eta zertarako erabiltzen duzue hemen ateratako gatza?
AITZIBER: Bada, sukaldean aritzeko. Gainera hiru gatz mota aterako ditugu aurten eta bakoitzak bere funtzioa izango du.
KERMAN: Bueno, medikuek diote kontu handia izan behar dela gatzarekin, e? Ez dela gehiegi kontsumitu behar. Eta, egia esan, aldaketa handiak eman dira gatza kontsumitzeko eran (gatza kontsumitzeko era asko aldatu da), ezta?
AITZIBER: Bueno, gauza guztiekin bezala, egin behar dena da neurrian kontsumitu. Baina, bai, egia da geroz eta gehiago baloratzen dela eskuz egindako gatza izatea, naturala izatea, alegia. Baina, zu gaztea zara eta gainera kirolaria.
KERMAN: Kirolariak osasun ona daukagu. Baina, kirolarien artean beste era bateko gaitzak ematen dira (kirolariek beste era bateko gaitzak izaten dituzte): trokatzeak, lokadurak, zuntz-urradurak, zaintiratuak...
AITZIBER: Ederki ari zara zure euskara aberasten baina, gauza bat Kerman, irabazi al duzu padel partidaren bat edo?
KERMAN: Bueno, azken hiru partidetan hiru berdinketa eman dira (hiru aldiz berdindu dute) baina, espero dut hurrengoa irabaztea.
AITZIBER: Horretarako orkatila zaindu egin beharko duzu. Gainera, nahi baduzu, gure pediluvioan sar dezakezu orkatila eta horrek on egingo dizu.
KERMAN: Pedi... zer?

 "Eman" aditza behar ez denetan erabiltzen dugu: "aldaketa handiak eman dira" edota "hiru berdinketa eman dira" bezalakoak ez dira egokiak. Horien ordez, "aldaketa handiak gertatu dira" edota, "hirutan berdindu dugu" esango dugu.


KERMAN: Aizu Aitziber, hau itzela da, e? Zertarako da ba ona?
AITZIBER: Zirkulazio arazoentzat, hankak nekatuta dauzkagunean, ur gaziak on egiten digu gauza horientzat
KERMAN: Eta betidanik existitu da pediluvioa Añanan?
AITZIBER: Ez, pediluvioa berria da. Baina bai lehen emakumeek egiten zutena da: hankak putzuetan sartzen zituzten deskantsatzeko eta horregatik ireki dugu pediluvioa.
KERMAN: A! Bada, honek oso ona behar du izan kirolariek izaten dituzten gaitzentzat, e? Ni asko entrenatu naiz aurten eta ez dut zaintiraturik izan.
AITZIBER: Eta orain zer moduz duzu orkatila?
KERMAN: Bueno, bada, nahiko ondo eboluzionatu duela uste dut. Hain nago gustura!
AITZIBER: Atera zaitez gizona!
KERMAN: Bai, bueno...

 "Existitu", "eboluzionatu" edota "entrenatu" aditzen erregimena ikusi dugu gaur. "existitu da" eta "eboluzionatu du" esango dugu. "Entrenatu" aditzarekin, berriz, bi aukera ditugu: "gogotik entrenatu naiz", ni neu, baina, "herriko taldea entrenatu dut" esango dugu. Bestalde, aldaketa eta arazoak ez direla ematen ikusi dugu: "aldaketa handiak gertatu direla" esango dugu. Ados?


Bueno, bada, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Docuthèque

A2
07-07-2010

x61pRelaContWAR

16260293

x61pViewCountWAR

6164

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR